Enric Morera i Català

politikari valentziarra

Enric Xavier Morera i Catalá (Oliva, Valentzia, 1964ko apirilaren 3) valentziar politikari bat da. Zuzenbidean lizentziatua, merkataritza, ostalaritza, komunikazio eta landa-turismo arloko enpresaria da. Valentziako Bloke Nazionalistako idazkari nagusia da 2003tik eta Compromis koalizioko bozeramailea 2012tik, Mónica Oltrarekin batera. 2007an Valentziako Gorteetan legebiltzarkide gisa hautatua izan zen.

Enric Morera i Català

(2018)

Espainiako senataria

2023ko uztailaren 28a -
Hautetsia: 15th legislature of Spain (en) Itzuli

Q114027545 Itzuli

2016ko maiatzaren 30a -
Josep Maria Pañella i Alcácer (en) Itzuli

10. Valentziako Gorteetako presidentea

2015eko uztailaren 3a - 2023ko ekainaren 26a
Francesc Colomer Sánchez (en) Itzuli - María de los Llanos Massó Linares
Hautetsia: IX Legislatura de la Comunidad Valenciana (en) Itzuli, Q65135543 Itzuli

Q106773273 Itzuli

2015eko ekainaren 11 - 2015eko uztailaren 3a
Rafael Maluenda Verdú (en) Itzuli - Carmen Martínez Ramirez (en) Itzuli
Hautetsia: IX Legislatura de la Comunidad Valenciana (en) Itzuli

Compromís-eko bozeramaile

2012ko uztailaren 18a - 2016ko uztailaren 22a - Àgueda Micó i Micó (en) Itzuli

Valentziako Gorteetan Compromis taldeko bozeramaile

2010eko urtarrilaren 26a - 2015eko uztailaren 1a
Mònica Oltra - Mònica Oltra
Hautetsia: Q57783868 Itzuli, Q9092181 Itzuli

Valentziar Gorteetako diputatu

2007ko ekainaren 14a - 2023ko ekainaren 26a
Barrutia: Valencia (en) Itzuli
Hautetsia: 2007 Valencian regional election (en) Itzuli, 2011 Valencian regional election (en) Itzuli, 2019 Valencian regional election (en) Itzuli, 2015 Valencian regional election (en) Itzuli

Europarlamentaria

2004ko apirilaren 2a - 2004ko uztailaren 19a
Carles Gasòliba
Barrutia: Espainia
Hautetsia: Fifth European Parliament (en) Itzuli

Valentziar Bloke Nazionalistako idazkari nagusia

2003ko urriaren 5a - 2016ko uztailaren 22a - Àgueda Micó i Micó (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEnric Xavier Morera i Català
JaiotzaOliva1964ko apirilaren 3a (60 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaValentziako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta enpresaburua
Lantokia(k)Estrasburgo
Brusela eta Valentzia
KidetzaCoalició Compromís
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Nationalist Party of the Valencian Country (en) Itzuli
Valencian People's Union (en) Itzuli
Valentziako Bloke Nazionalista
Més - Compromís (en) Itzuli

Facebook: enricmorera Twitter: enricmorera Edit the value on Wikidata

Ibilbide politikoa

aldatu

1981ean sartu zen politikan, Valentziar Herrialdeko Alderdi Nazionalistan militante egin zenean. 1983an Unitat del Poble Valenciá (UPV) alderdiaren sortzaileetako bat izan zen. 1985etik 1987ra Joves d'UPV gazte-sekzioko idazkari nagusia izan zen. 1990etik 1994ra Europar Parlamentuko Batzorde Juridikoko funtzionario izan zen. 1996an UPVko Zuzendaritzan sartu zen eta UPV-Bloc Nacionalista hauteskunde-koalizioaren bultzatzaileetako bat izan zen, zeinetatik beranduago Bloc Nacionalista Valenciá eratuko zen. Alderdi berri horretan Kongresu Eratzailea egin arte kudeaketa-idazkari izan zen.

1999an Valentziako alkatetzarako hautagai izan zen BLOC alderdiaren eskutik. Gainera, CiUk gidatutako Europar Parlamenturako hauteskunde-koalizioaren zerrendako kide ere izan zen. BLOC alderdiaren bigarren kongresuan, 2003an ospatu zena, alderdi horretako idazkari nagusi izendatu zuten. 2004ko apirilean Europar Parlamentura sartu zen CiUko Carles Gasóliba eurodiputatua ordezkatzeko. Urte horretako Espainiako hauteskunde orokorretan BLOCeko zerrendaburua izan zen, baina ez zuen jarlekurik lortu.

2006ko urtarrilean BLOCeko idazkari nagusi gisa berrautatu zuten, botoen %85ari esker, aldeko boto kopuru hori izan zen idazkari nagusi batek UPV edo BLOC alderdietan inoiz lortu zuen altuena.

2007ko Valentziako Gorteetarako hauteskundeetan Compromis pel Pais Valenciá hautagaitzaren zerrendako bigarrena izan zen, hala, Gorteetan diputatu gisa sartzea lortu zuen. 2011ko hauteskundeetan Valentziako Generalitateko presidentetzarako hautagaia izan zen Coalició Compromisen eskutik (zeina Bloc Nacionalista Valenciá, Iniciativa del Poble Valenciá eta Els VerdsEsquerra Ecologista del Pais Valenciá alderdiek osatu zuten), eta hauteskunde haietan koalizioak inoizko emaitzarik onenetakoa lortu zuen, botoen %7,37arekin eta 6 jarlekurekin.

Coalició Compromiseko zuzendaritza nazionaleko bozeramaile izendatu zuten, Mónica Oltrarekin batera, 2012ko uztailean. Haindik hilabete batzuetara, 2012ko urrian, BLOC alderdiko idazkari nagusi gisa berrautatua izan zen botoen %87arekin, alderdi horren seigarren kongresu nazionalean.

2013ko urtarrilerako, Valentziako Gorteetan hitza gehien hartu zuten diputatuen artetik bigarrena zen, guztira 248 hitzaldirekin. Bere aurretik soilik bere alderdikide Mireia Mollá zuen, 254 hitzaldirekin. 2015eko hauteskunde autonomikoetan, Compromiseko zerrendan Valentziako hautesbarrutiko bigarren gisa aurkeztu zen, zerrendaburua Mónica Oltra zelarik. Urte hartako uztailean Valentziako Gorteetako presidente izendatu zuten. 2018ko martxoan, PSPV eta BLOCen finantzaketaren kasua azaldu zenean, bere alderdiaren gardentasuna babestu zuen.

Kanpo estekak

aldatu