Philippe Montanier (Vernon, Normandia Garaia, 1964ko azaroaren 15a) futbol entrenatzaile eta futbolari ohi frantziarra da.

Philippe Montanier

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPhilippe Jacques William Montanier
JaiotzaVernon1964ko azaroaren 15a (59 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Caen Normandy (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Stade Malherbe Caen Calvados Basse-Normandie1987 / 1990550
FC Nantes1990 / 199170
Stade Malherbe Caen Calvados Basse-Normandie1991 / 1994730
Toulouse Football Club1994 / 1997870
FC Gueugnon1997 / 1999790
AS Saint-Étienne1999 / 200040
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Pisua86 kilogramo
Altuera171 zentimetro
Izengoitia(k)Monti

Ibilbidea aldatu

Frantziako Ligue 1 eta Ligue 2n jokatu zuen, atezain gisa. SM Caen (140 partida), Toulouse FC (88) eta FC Nantes (8) taldeetan ibili zen, besteak beste.

Futbol entrenatzaile bilakatu zen geroago, eta US Boulogne eta Valenciennes FC taldeak entrenatzeaz arduratu zen. 2011ko ekainean, Real Sociedadeko entrenatzaile izateko kontratua sinatu zuen Montanierrek. 2012-13ko denboraldian bere eskutik Errealak 4. postua eskuratu zuen, Champions Leaguerako sailkatuz eta taldearen historian mugarri arrakastatsua utziz.

2013-14an Stade rennais taldearekin hasi eta 3 urtez aritu zen bertan entrenatzen. 2016an azkenik Nottingham Forestekin fitxatu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Philippe Montanier