Ireki menu nagusia

Samuel "Sam" Cooke (Clarksdale, Mississippi, AEB, 1931ko urtarrilaren 22a - Los Angeles, Kalifornia, AEB, 1964 abenduaren 11a) estatubatuar musikaria da.

Sam Cooke
Sam Cooke 2.jpg
Bizitza
Izen osoa Samuel Cook
Jaiotza Clarksdale (Mississippi)1931ko urtarrilaren  22a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Heriotza Los Angeles1964ko abenduaren  11 (33 urte)
Hobiratze lekua Forest Lawn Memorial Park Itzuli
Heriotza modua gizahilketa: bala zauria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, musikaria, piano-jotzailea, kantugilea, egile abeslaria, gitarra-jotzailea eta recording artista Itzuli
Jasotako sariak
Influentziak Steve Perry eta James Baldwin
Izengoitia(k) Sam Cooke
Genero artistikoa rhythm and bluesa
soula
gospel musika
Ahots mota tenorra
Musika instrumentua upright pianoa Itzuli
ahotsa
Diskoetxea Specialty
IMDb nm0177492

BiografiaAldatu

Eliza baptistaren gospel zeremonia espiritualetan ibilitako kantaria zen. Horregatik bere 30 abesti irratietako hit bilakatu ziren 1957 eta 1964 artean[1].

Arraza segregazioarekin bukatzeko sortutako eskubide zibilen aldeko mugimendu sozialeko buruetatik gertu ibili zen eta afroamerikarrak liluratuzeko musika egiteaz; arrazazkoak eta erlijiosoak ziren abestiak egiteaz gain, pop sortzaile izatea zuen helburu zuen. Ondorioz, gospeletik soulera joan zen[1].

1950eko hamarkadaren hasieran, The Soul Stirrers gospel taldeko ahots izarra zen eta arauak hausteko Wonderful gospel generoko doinu klasikoa Lovable izenekoan bihurtu zuen, pop moldaketak eginda[1].

Julius June Cheeks kantaria ezaguna zuen, segregazio politikaren aurkakoa zena eta AEBetako Auzitegi Gorenak Brown vs Board of Education Of Topeka sententziarekin (1954) eskoletan beltzak eta zuriak bereiztea antikonstituzionala zela esan ostean, biek All Right Now grabatu zuten[1].

Berak sortzen zituen interpretatuko zituen kantuak eta diskoetxe propioa ere sortu zuen SAR Records izenekoa[1].

1963ko urriaren 8an, zurientzat bakarrik zen Louisianako (AEB) motel batean ostatu hartu nahi izan zuen taldekideekin batera baina atxilotu egin zituzten. Hori dela eta, A Change is Gonna Come abestia sortu zuen[1].

1964 abenduaren 11ean, tiroz hil zuen Los Angelesko (Kalifornia, AEB) motel bateko jabeak. Bertha Franklin Hacienda motelaren jabeak hil zuen, ustez eraso egin ziolakoan eta beranduago, abeslariak emakumezko gazte bat bortxatu zuela adierazi zuen[1].

DiskografiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f g Igor Susaeta, «Ahots miragarritik haratago», Berria, 2014-12-11