Ainhoa Arteta

Gipuzkoako sopranoa

Ainhoa Arteta Ibarrolaburu Tolosako sopranoa da. Munduko aretorik ezagunenetan abesteaz gain hainbat diskoren grabaziotan parte hartu du eta sari garrantzitsuak irabazi ditu

Ainhoa Arteta

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAinhoa Arteta Ibarrolaburu
JaiotzaTolosa1964ko irailaren 24a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaJosé Ramón Arteta
Ezkontidea(k)Dwayne Croft  (1998 -  2003)
Jesus Garmendia  (2013 -  2016)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
arabiera
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria, aktorea eta performancelaria
Jasotako sariak
Genero artistikoaopera
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa

ainhoaarteta.es
IMDB: nm1658205 Allmovie: p600301
Twitter: Ainhoarteta Musicbrainz: 5d22fe40-c8ed-4ea2-a2a4-e7026e33ef9c Songkick: 145576 Discogs: 3870813 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Tolosan jaio zen 1964ko irailaren 24an. Esther Ibarrolaburu du ama, eta aita Jose Ramon Arteta musika irakaslea. Bere aita kantari gazteak trebatzen aritzen zen, tartean Ainhoa bera.[1] 1976an, hamabi urterekin, Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan hasi zen ikasten.

1982an, hemezortzi urterekin Italiara joan zen, eta han Pavarotti tenorearen irakasle izandako Ettore Campogallianiren eskolak jaso zituen. Handik urte batzuetara, New Yorkera joan zen bizitzera, eta han jarraitu zuen interpretazio-prestakuntza Actors Studio antzerki eskolan. Han bizi izan da 17 urtez. 1998an, Dwayne Croft baritono estatubatuarrarekin ezkondu zen. Bikotearen alaba, Sarah, Bilbon jaio zen, 2000. urteko udazkenean. Handik hiru urtera Arteta eta Croft banandu egin ziren.[2]

Osasun arazo batzuengatik operatik behin betiko erretiratzear egon zen 2003ko erdialdean, baina 2004ko ekainean agertokietara itzuli zen, bederatzi hilabetez baja medikoa hartu ondoren.[2]

2010eko urtarrilean, berriz, Iker izeneko semea izan zuen Ainhoa Artetak, Jesus Garmendia rekin. Ainhoa eta Jesus 2013ko uztailaren lehenean ezkondu ziren, Hondarribian, ondoan etxekoak baino ez zituela;[3] hiru urte geroago banandu ziren, 2016an.[4]

Ibilbidea

aldatu

Opera arloan bere estreinako emanaldia Estatu Batuetako Palm Beacheko Floridako Operan egin zuen Ainhoak Rossiniren La Cenerentola operan Clorinda rola jokatuz. Ondoren, Pucciniren La Boheme operako Mimí interpretatu zuen New Yorkeko Metropolitan Opera National Council Auditions aretoan.

Geroztik aritu den eszenatokien zerrenda ikaragarria da: Carnegie Hall, Covent Garden, Municheko Bayerische Staatsoper, Mexikoko Palacio de Bellas Artes, Vienako Musikverein, Milango Scala, Moskuko Bolshoi antzokia, Napoliko San Carlo antzokia, Veronako L’Arena, Düsseldorfeko Deutsche Oper am Rhein, Londresko Royal Opera House, Madrilgo Errege Antzokia, Bartzelonako Gran Teatre del Liceu, besteak beste. Hainbat operatako pertsonaia nagusien azalean jarri da: La Traviata, La Bohème, Romeo et Juliette, Manon Lescaut, Tosca, Madama Butterfly, Rigoletto...

Sari eta aintzestapenak

aldatu
  • 1993 - New Yorkeko Metropolitan Opera National Council Auditions[5] eta Parisko Concours International de Voix d'Opera Plácido Domingo[6] sariak irabazi zituen.
  • 2001 - Musika Klasikoko Artista Onena, Musikaren Sarien V. edizioan [7]
  • 2002 - Eusko Jaurlaritzak emandako Lan Onari saria, bere ibilbide profesionala saritzeko[8]
  • 2009 - Ciudad de Alcala de las Artes y de las Letras Saria [9]
  • 2015 - Espainako Arte Ederretako Urrezko Domina.[10]
  • 2017 - Opera Actual Saria[11]
  • 2019 - Sagardi taldearen Txapeldun saria. Sari hori jaso duen lehen emakumea da.[12]
  • 2021 - Maiatzaren 2ko Ordenako Gurutze Handiko Dama[13]
  • 2024 - Espainiako Arte Eszenikoen Akademiako ohorezko akademikoa[14]

Diskografia

aldatu
  • Doña Francisquita (Sony Classical, 1994) [15]
  • The First Placido Domingo International Voice Competition - Gala Concert (Sony Classical, 1994)[16]
  • Zarzuela (RTVE música, 1997).[17]
  • Music From The Royal Courts Of Europe (Helicon, 1997)[18]
  • Ainhoa Arteta y Dwayne Croft en Concierto (RTVE música, 2000).[19]
  • Recital (RBA música, 2001).[20]
  • Entrañable (RTVE-música, 2003).[21]
  • Romeo eta Julieta. Teatro Campoamor (2002) (RTVE música, 2002).
  • Turandot. Palacio Euskalduna de Bilbao (RTVE música, 2004).[22]
  • Doña Francisquita (Sony Classical, 2004)[23]
  • Gure artean = Entre nosotros (RTVE música - KUTXA, 2005)[24]
  • La vida (Vale Music - Universal Music Group, 2009) [25]
  • La Conjura De El Escorial (Máscara Films - Factoría Autor, 2009)[26]
  • Dont Give Up (Vale Music - Universal Music Group, 2010)[27]
  • Dulcinea (Naxos. 2010) [28]
  • Canción española de concierto - Spanish songs (Bolamar Music Media, 2011) [29]
  • Recital (Deutsche Grammophon. 2011)[30]
  • Mayi (Universal Music Group, 2015)[31]
  • La otra orilla (Universal Music Group, 2019) [32]
  • Damas del Canto (RTVE música, 2000).[33]

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Tapia, Mikel Telleria. (2011). Enciclopedia general básica de Tolosa. Zazpiko Kultur Elkartea (kontsulta data: 2025-04-13).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Biografia de Ainhoa Arteta» www.biografiasyvidas.com (kontsulta data: 2025-04-13).
  3. (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2013-07-03). «La soprano Ainhoa Arteta retransmite su boda con el jinete Jesús Garmendia vía twitter» www.europapress.es (kontsulta data: 2020-03-10).
  4. (Gaztelaniaz) «Primeras declaraciones de Ainhoa Arteta tras su divorcio de Jesús Garmendia» El Confidencial 2016-07-29 (kontsulta data: 2020-03-10).
  5. (Ingelesez) Metropolitan Opera Laffont Competition Winners. , 6 or..
  6. (Frantsesez) «Finale Operalia, Concours International de Voix D'Opera Placido Domingo, Operalia, maiatza 8 1993, Paris, France | Ikusi sarean» Operabase 1993-05-08 (kontsulta data: 2025-04-14).
  7. (Gaztelaniaz) «Ainhoa Arteta» Foro de Marcas Renombradas Españolas (kontsulta data: 2025-04-14).
  8. «Lan Onari» www.euskadi.eus 2016-05-26 (kontsulta data: 2025-04-14).
  9. (Gaztelaniaz) «Ainhoa Arteta recibe el Premio Ciudad de Alcalá de las Artes y las Letras» Portal Local (kontsulta data: 2025-04-14).
  10. (Gaztelaniaz) CODALARIO. «Así se entregaron las Medallas de Oro al mérito en las Bellas Artes» www.codalario.com (kontsulta data: 2025-04-14).
  11. (Gaztelaniaz) «Ainhoa Arteta agradece premio Ópera Actual: Me premiáis por algo que me cura» La Vanguardia 2017-05-02 (kontsulta data: 2025-04-14).
  12. (Gaztelaniaz) Panadero, Mercedes. (2018-12-17). «Ainhoa Arteta se convierte en la primera mujer txapeldun del año.» Ainhoa Arteta - Web Oficial (kontsulta data: 2025-04-14).
  13. (Gaztelaniaz) Atlas, Agencia. (2021-05-02). «Ainhoa Arteta, Nacho Cano, Nadal y Cristina Cifuentes, condecorados en el acto del Dos de Mayo» www.publico.es (kontsulta data: 2025-04-14).
  14. (Gaztelaniaz) «La Academia de Artes Escénicas entregará sus medallas en Valladolid el 13 de enero, tras el aplazamiento por la tragedia de la DANA» www.20minutos.es - Últimas Noticias 2024-12-12 (kontsulta data: 2025-04-14).
  15. (Gaztelaniaz) Vives- Aïnhoa Arteta , Plácido Domingo , Carlos Álvarez, Miguel Roa –Doña Francisquita. Sony Classical 1994 (kontsulta data: 2025-04-14).
  16. (Gaztelaniaz) The First Placido Domingo International Voice Competition (Gala Concert). 1994 (kontsulta data: 2025-04-14).
  17. (Gaztelaniaz) Ainhoa Arteta, Orquesta Sinfónica y Coro De RTVE - Zarzuela. 1997 (kontsulta data: 2025-04-14).
  18. (Gaztelaniaz) Ainhoa Arteta, Michael Long - Music From The Royal Courts Of Europe. 1997 (kontsulta data: 2025-04-14).
  19. (Gaztelaniaz) Ainhoa Arteta, Dwayne Croft, Max Bragado-Darman, Orquesta Sinfónica de Castilla y León - En Concierto. 2000 (kontsulta data: 2025-04-14).
  20. (Gaztelaniaz) Ainhoa Arteta - Recital. 2001 (kontsulta data: 2025-04-14).
  21. (Gaztelaniaz) Ainhoa Arteta / Orquesta Sinfónica de RTVE - Entrañable. 2003 (kontsulta data: 2025-04-14).
  22. (Gaztelaniaz) Puccini*, Alessandra Marc, Ignacio Encinas, Ainhoa Arteta, José Collado - Turandot. 2004 (kontsulta data: 2025-04-14).
  23. (Gaztelaniaz) Vives - Aïnhoa Arteta , Plácido Domingo , Carlos Álvarez, Miguel Roa –- Doña Francisquita. Sony Classical 2004 (kontsulta data: 2025-04-14).
  24. (Gaztelaniaz) Ainhoa Arteta, Orquesta Sinfónica Y Coro De RTVE - Gure Artean = Entre Nosotros. 2005 (kontsulta data: 2025-04-14).
  25. (Gaztelaniaz) Ainhoa Arteta - La Vida. 2009 (kontsulta data: 2025-04-14).
  26. (Gaztelaniaz) Alejandro Vivas Puig Con La Voz De Ainhoa Arteta - La Conjura De El Escorial. 2009 (kontsulta data: 2025-04-14).
  27. (Gaztelaniaz) Ainhoa Arteta - Don't Give Up. 2010 (kontsulta data: 2025-04-14).
  28. (Gaztelaniaz) Ainhoa Arteta, Cheri Rose Katz, Burkhard Ulrich, Arutjun Kotchinian, Lorenzo Martinez Palomo Lorenzo Palomo Miguel Angel Gomez-Martinez, Orchester Der Deutschen Oper Berlin, Chor der Deutschen Oper Berlin - DULCINEA. 2010-05 (kontsulta data: 2025-04-14).
  29. (Gaztelaniaz) Antón García Abril - Isabel Rey, Joan Martin-Royo, Ainhoa Arteta, Gabriel Bermúdez, María Bayo, José Bros, Nancy Fabiola Herrera, Ofelia Sala, José Manuel Zapata, Elena de la Merced, María José Montiel, José Ferrero, Ana Maria Sánchez, José Antonio López - Canción Española De Concierto - Spanish Songs. 2011 (kontsulta data: 2025-04-14).
  30. (Gaztelaniaz) Ainhoa Arteta, Malcolm Martineau - Recital. 2011 (kontsulta data: 2025-04-14).
  31. (Gaztelaniaz) Ainhoa Arteta - Mayi. 2015 (kontsulta data: 2025-04-14).
  32. (Gaztelaniaz) Ainhoa Arteta - La Otra Orilla. 2019-11-15 (kontsulta data: 2025-04-14).
  33. (Gaztelaniaz) Various - Damas Del Canto. 2000 (kontsulta data: 2025-04-14).