Juan Antonio Kareaga
euskal-irlandar politikaria
Juan Antonio Kareaga Andueza (Bilbo, 1904ko irailaren 28a- Biarritz, 1964ko martxoa) bizkaitar politikari jeltzale bat izan zen. Zuzenbidea ikasi ondoren, Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean irakaslea izan zen. 1933ko hauteskundeetan Espainiako Gorteetarako diputatu aukeratu zuten, Bilbo ordezkatuz. Espainiako Gerra Zibila hastean Gipuzkoako Defentsa Batzordeko ordena publikoko komisaria izendatu zuten, Telesforo Monzón ordezkatuz. Halere, Fronte Popularrekoko kideen Ondarretako espetxearen erasoaren aurkako protesta modura dimititu egin zuen. Gerra amaitzean Biarritzera ihes egin eta liburu-denda bat izan zuen.
Juan Antonio Kareaga | |||
---|---|---|---|
1933ko abenduaren 7a - 1936ko urtarrilaren 7a Barrutia: Bizkaia (hiriburua) Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 2. legegintzaldia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bilbo, 1904ko irailaren 28a | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Biarritz, 1964 (59/60 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, unibertsitateko irakaslea eta abokatua | ||
Lantokia(k) | Madril | ||
Enplegatzailea(k) | Deustuko Unibertsitatea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |