Alaska

Ameriketako Estatu Batuetako estatua

Alaska (ingelesez /əˈlæskə/ ahoskatua; aleutieraz: alaxsxaq, «kontinentea» esan nahi duena) Amerikako ipar-mendebaldeko muturrean dagoen lurraldea da. Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) estatuetako bat da 1959tik. Ozeano Artikoa du iparraldean, Ozeano Barea hegoaldean, Kanada ekialdean, eta Beringeko itsasartea mendebaldean. Itsasarte horren bestaldean, Errusia dago. Geografikoki, AEBetako gainerako estatuetatik bereizita dago. Mendebaldeenen dagoen estatua da, baina zati bat ere ekialdeko hemisferioan du, beraz ekialdeenen dagoen estatua da[1]. Hiriburua Juneau da.

Alaska
 Ameriketako Estatu Batuak
Ereserkia
Alaska's Flag
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-AK
HiriburuaJuneau
Alaskako GobernadoreaMike J. Dunleavy
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak64°N 150°W / 64°N 150°W / 64; -150
Azalera[convert: invalid number] km²
MugakideakYukon, Columbia Britainiarra eta Txukotk
Punturik altuenaDenali mendia
Demografia
Biztanleria733.391 (2020ko apirilaren 1a)
−5.041 (2015)
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km²
Etxebizitzak255.173
Hizkuntza ofizialaingeles, Tlingit (en) Itzuli, inupiaq, Yupik (en) Itzuli, Alutiiqera, Aleutiera, Dena'ina (en) Itzuli, Deg Xinag (en) Itzuli, Holikachuk (en) Itzuli, Koyukon (en) Itzuli, Upper Kuskokwim (en) Itzuli, Gwich’in (en) Itzuli, Tanana (en) Itzuli, Tanacross (en) Itzuli, Hän (en) Itzuli, Ahtna (en) Itzuli, Eyakera, Haida hizkuntza, tsimshianera eta Tsetsaut (en) Itzuli
Ordu eremuaUTC−09:00, UTC+14:00, Hawaii–Aleutian Time Zone (en) Itzuli eta America/Anchorage (en) Itzuli
alaska.gov

Orografia

aldatu

Hiru eskualde nagusi bereizten dira: batetik, mendilerro garaiak, Denali (6.194 m, Ipar Ameriketako gailurra), Logan (5.956 m) eta San Elias (5.510 m); bestetik, barnealdeko goi ordokiak, Yukon ibaiak igarotzen dituenak; azkenik, Brooks mendiek bereizten duten Artiko Ozeano aldea.

Hegoaldeko ozeano aldeko klima hain gogorra ez bada ere, barnealdeko kontinente aldeko klima oso hotza da (-57° C-rainoko tenperaturak). Iparraldea polarra da.

Ekonomia

aldatu

Mea aberastasunak handiak dira: urrea (gainbehera), kobre eta petrolio ustiapenak eta ikatz eta burdin gordailu handiak. Arrantza industria (izokina, halibuta eta karramarroak) mea industriaren parekoa da; halaber, kontserba industria. Laborantza (lekadunak eta fruitu mamitsuak) oso zabalduta dago, latitudea kontuan hartzen bada. Larruki eta zur industria handiak ditu. Komunikazio zailtasunak oztopo handia dira ekonomiarako. Aire-trafiko handia du.

Historia

aldatu

Beringek 1741. urtean esploratu ondoren, Errusiaren eskuetara igaro zen, okupazio hura hala moduzkoa izan bazen ere.

Alaskaren salerosketa

aldatu

Ingalaterrarekin izandako Krimeako Gerraz geroztik, Errusiak finantza arazo handiak zituen. Bestalde, tsar Alexandro II.ak eta presidente Abraham Lincolnek konfiantza harremana ondu zuten, biek ere Mendebaldeko Europako finantza gizon boteretsuen kontra borrokatu behar izan baitzuten (Rothschild familia), bereziki Ingalaterraren aurka.

Lurraldea batik bat urruti zegoen San Petersburgotik, defendatzeko zaila zen eta Britania Handiaren menpeko Kanadatik gero eta esploratzaile eta urre-bilatzaile gehiago barneratzen ari ziren Amerikako ingurune horretan. Tsar Alexandro II.ak Britainia Handiaren aldeko ordainik gabe Alaska galtzearen arriskua ikusita, Estatu Batuetako adiskideei saldu nahiago izan zuen.

Horrenbestez, Estatu Batuetako Andrew Johnson presidente zela, 1867ko martxoaren 30ean, Estatu Batuek Alaska erosi zioten Errusiari, 7,2 milioi dolarren truke (4,19 $/km²).

Urrearen eztanda eta geroko bilakaera

aldatu

Lurraldeak garapen handia izan zuen urreketarien etorrerarekin (1885-1907, nagusiki). Fairbanks eta AEBek Columbia Britainiarrean barrena lotzen dituen bidea 1942. urtean eraiki zen, japoniarrek Aleutiarrak hartu ondoan. 1959ko urtarrilaren 5ean, Alaska AEBetako 49. estatua bihurtu zen. 1964an, lurrikara izugarri batek astindu zuen Alaskako hegoaldea eta 1989ko martxoan, «Exxon Valdez» petrolio ontziak izan zuen istripuaren ondorioz, 40 milioi litro petrolio isuri zen hango kostaldean, kalte ekologiko izugarriak sorraraziz.

Demografia

aldatu

2020ko apirilaren 1eko datuen arabera, Alaskak 733.391 biztanle zituen.[2] AEBetako estatuen artean, Alaskak biztanleriaren dentsitate txikiena zuen, 0,46/km2.[3]

Arraza eta etnizitatea

aldatu
Alaskako biztanleriaren banaketa arrazaren arabera
1990[4] 2000[5] 2010[6] 2020[7]
Zuriak % 75,5 % 69,3 % 66,7 % 59,4
Indigenak % 15,6 % 15,6 % 14,8 % 15,2
Asiarrak % 3,6 % 4,0 % 5,4 % 6,0
Beltzak % 4,1 % 3,5 % 3,3 % 3,0
Hawaiiko indigenak

eta Ozeano Bareko uharteetakoak

% 0,5 % 1,0 % 1,7
Beste bat % 1,2 % 1,6 % 1,6 % 2,5
Bat baino gehiago % 5,5 % 7,3 % 12,2

Hizkuntzak

aldatu

Hizkuntzei dagokienez, ingelesa nagusia da. 2019ko American Community Survey-ren arabera, biztanleriaren % 83,7ak ingelesez soilik hitz egiten zuen. Biztanleriaren % 4ak gaztelaniaz hitz egiten zuen eta % 5,6ak Asiako eta Ozeano Bareko uharteetako hizkuntzaren bat.[8]

Alaskan 20 hizkuntza indigena daude.[9] Horietako gehienak inuit-yupik-unangax edo na-dene familietako hizkuntzak dira; horrez gain, tsimshian eta haida ere hitz egiten dira bertan.[9] 2014ko urrian, 20 hizkuntzei ofizialtasuna eman zitzaien.[10] 2024an beste hizkuntza batzuk ofizialtasuna lortu zuten.[11] Hauek dira legeak barne hartzen dituen hizkuntzak:

  1. Iñupiaqera
  2. Siberiar yupikera
  3. Alaskako yupikera
  4. Cup’ig
  5. Alutiiqera
  6. Unangax (aleutiera)
  7. Dena'ina
  8. Deg xinag
  9. Holikachuk
  10. Koyukon
  11. Goiko kuskokwim
  12. Gwich'in
  13. Beheko tanana
  14. Erdialdeko tanana
  15. Goiko tanana
  16. Tanacross
  17. Hän
  18. Ahtna
  19. Wetał (tsetsaut)
  20. Eyakera
  21. Tlingit
  22. Haida
  23. Sm'álgyax (tsimshian)

Hiri nagusiak

aldatu
 
Anchorage, Alaskako hiririk handiena.
 
Fairbanks, Alaskako bigarren hiririk handiena eta barnealdeko nagusia.
 
Juneau, Alaskako hirugarren hiririk handiena eta hiriburua.
 
Denali mendiaren ikuspegia.
 
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Alaska mendebaldeenen eta ekialdeenen dagoen estatua da, geografiaren gaineko zortzi bitxikerietako bat da bideo honetan.
Zbk. Udalerria Mota 2010eko bizt.
1 Anchorage Hiri 291.826
2 Fairbanks Hiri 31.535
3 Juneau Hiri 31.275
4 Badger EEL 19.482
5 Knik-Fairview EEL 14.923
6 College EEL 12.964
7 Sitka Hiri 8.881
8 Lakes EEL 8.364
9 Tanaina EEL 8.197
10 Ketchikan Hiri 8.050
11 Kalifornsky EEL 7.850
12 Wasilla Hiri 7.831
13 Meadow Lakes EEL 7.570
14 Kenai Hiri 7.100
15 Steele Creek EEL 6.662
16 Kodiak Hiri 6.130
17 Bethel Hiri 6.080
18 Palmer Hiri 5.937
19 Chena Ridge EEL 5.791
20 Sterling EEL 5.617
21 Gateway EEL 5.552
22 Homer Hiri 5.003
23 Farmers Loop EEL 4.853
24 Fishhook EEL 4.679
25 Nikiski EEL 4.493
26 Unalaska Hiri 4.376
27 Utqiaġvik Hiri 4.212
28 Soldotna Hiri 4.163
29 Valdez Hiri 3.976
30 Nome Hiri 3.598
31 Goldstream EEL 3.557
32 Big Lake EEL 3.350
33 Butte EEL 3.246
34 Kotzebue Hiri 3.201
35 Petersburg Hiri 2.948
36 Seward Hiri 2.693
37 Eielson AFB EEL 2.647
38 Ester EEL 2.422
39 Wrangell Hiri 2.369
40 Dillingham Hiri 2.329
41 Deltana EEL 2.251
42 Cordova Hiri 2.239
43 Prudhoe Bay EEL 2.174
44 North Pole Hiri 2.117
45 Willow EEL 2.102
46 Ridgeway EEL 2.022
47 Bear Creek EEL 1.956
48 Fritz Creek EEL 1.932
49 Anchor Point EEL 1.930
50 Houston Hiri 1.912
Zbk. Udalerria Mota 2010eko bizt.
51 Haines EEL 1.713
52 Lazy Mountain EEL 1.479
53 Sutton-Alpine EEL 1.447
54 Metlakatla EEL 1.405
55 Cohoe EEL 1.364
56 Kodiak Station EEL 1.301
57 Susitna North EEL 1.260
58 Tok EEL 1.258
59 Craig Hiri 1.201
60 Diamond Ridge EEL 1.156
61 Salcha EEL 1.095
62 Hooper Bay Hiri 1.093
63 Farm Loop EEL 1.028
64 Akutan Hiri 1.027
65 Healy EEL 1.021
66 Salamatof EEL 980
67 Sand Point Hiri 976
68 Delta Junction Hiri 958
69 Chevak Hiri 938
King Cove Hiri
71 Skagway EEL 920
72 Ninilchik EEL 883
73 Funny River EEL 877
74 Talkeetna EEL 876
75 Buffalo Soapstone EEL 855
76 Selawik Hiri 829
77 Togiak Hiri 817
78 Mountain Village Hiri 813
79 Emmonak Hiri 762
80 Hoonah Hiri 760
81 Klawock Hiri 755
82 Moose Creek EEL 747
83 Knik River EEL 744
84 Pleasant Valley EEL 725
85 Kwethluk Hiri 721
86 Two Rivers EEL 719
Womens Bay EEL
88 Unalakleet Hiri 688
89 Fox River EEL 685
90 Gambell Hiri 681
91 Alakanuk Hiri 677
92 Point Hope Hiri 674
93 Savoonga Hiri 671
94 Quinhagak Hiri 669
95 Noorvik Hiri 668
96 Yakutat EEL 662
97 Kipnuk EEL 639
98 Akiachak EEL 627
99 Happy Valley EEL 593
100 Big Delta EEL 591

Oharra: EEL erroldak esleitutako lekuak dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Facts About Alaska, Alaska Kids' Corner, State of Alaska» alaska.gov (Noiz kontsultatua: 2023-09-08).
  2. (Ingelesez) Resident Population for the 50 States. U.S. Census Bureau (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  3. (Ingelesez) Resident Population Data - 2010 Census. 2011-10-28 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  4. (Ingelesez) Alaska - Race and Hispanic Origin: 1880 to 1990. U.S. Census Bureau (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  5. (Ingelesez) Population of Alaska: Census 2010 and 2000. Census Viewer.
  6. (Ingelesez) Census by Decades. U.S. Census Bureau 2017-05-22 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  7. (Ingelesez) Racial and Ethnic Diversity in the United States: 2010 Census and 2020 Census. U.S. Census Bureau (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  8. (Ingelesez) Explore Census Data. U.S. Census Bureau 2021-05-22 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  9. a b (Ingelesez) Languages. Alaska Native Language Center 2014-07-27 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  10. (Ingelesez) Bill History/Action for 28th Legislature. The Alaska State Legislature 2017-02-04 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  11. (Ingelesez) Larson, Clarise. (2024-09-03). «Bill adding more Indigenous languages to Alaska’s official list becomes law» KTOO (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).

Kanpo estekak

aldatu