Ángela Sevilla

euskal politikaria

Ángela Sevilla Carrasco (Sestao, Bizkaia, 1964) bizkaitar politikari eta feminista da.

Ángela Sevilla
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÁngela Sevilla Carrasco
JaiotzaSestao, 1964 (59/60 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaSestao
Familia
Ezkontidea(k)Isidoro Temprano
Jarduerak
Jarduerakadministrari laguntzailea eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Podemos Euskadi

Bizitza aldatu

Sestaon jaio zen. Auxiliar administratiboko ikasketak egin zituen.[1] Eskola-eremuan lan egiten du. Mugimendu sozialekin eta mugimendu feministarekin elkarlanean ibilia da.[2]

Ibilbide politikoa aldatu

 
A30 Greba Feminista Orokorra (Sestao) (argazkian, Soraya Pereira, Inma Arias, Montserrat Roca eta Ángela Sevilla).

Podemos alderdiko kide izan da hasieratik, 2014. urtearen ingurutik. Sestaoko udalerrian Podemos alderdiaren hasierako sorreran lagundu zuen, "Bai Ahal Da-Sí Se Puede (Sestao)" (BAD-SSP) hautesle-elkartea sortzen lagunduz, beste kide batzuekin batera, hala nola, Inma Arias, Richar Vaquero, Soraya Pereira, Montserrat Roca edota Isidoro Temprano.[2] Gaur egun, Podemos alderdiaren kide da, eta Podemos Ahal Dugu Sestao alderdiaren kide[3].[2]

 
Topaketa Feminista, Podemos Euskadi (Santurtzi, 2023). Besteak beste, Paula Amieva, Pilar Garrido, Eneritz de Madariaga, Natalia Rey, Montserrat Roca, Soraya Pereira, Ángela Sevilla, Mariví Eizaguirre, Ainhoa Lopera, Isabel González eta Alba García (argazkian falta da, Inés Unzaga).

2015eko udal hauteskundeetan Bai Ahal Da-Sí Se Puede (Sestao) hautesle-taldearen zerrendetan joan zen, zinegotzirako hautagai moduan, Soraya Pereira zerrendaburu eta alkategai izanik.[4]

2019eko udal hauteskundeetan, zinegotzirako hautagaia izan zen berriro ere, Podemos-IU-Equo Sestao koalizioaren partez, Soraya Pereira zerrendaburu eta alkategai izanik.[5][6][7]

Bizitza pertsonala aldatu

Sestaon bizi da. Isidoro Tempranorekin ezkonduta dago. Bi seme-alaba ditu.

Feminista da. Horrez gain, emakumeen aurkako indarkeriaren arloko legediaren defendatzaile sutsua ere bada, eta baita 'Soilik bai da bai' legearen defendatzailea ere, Irene Monterok bultzatutako legea.

Hauteskundeak aldatu

Montserrat Rocak lehiatutako hauteskundeak
Hauteskundeak Hautagaitza Barrutia Postua Emaitza Erreferentzia
2015eko udal hauteskundeak Bai Ahal Da - Sí Se Puede Sestao (BAD-SSP Sestao) Sestao 20.a (21etik) Ez hautetsia [4]
2019eko udal hauteskundeak Podemos-IU-Equo Sestao Sestao 11.a (21etik) Ez hautetsia [5][6]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu