Michelle Obama
Michelle LaVaughn Robinson Obama (Chicago, 1964ko urtarrilaren 17a - ) abokatu estatubatuar bat da, Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohiaren emaztea da eta, hura bezalaxe, bere herrialdeko postu horretan egon den lehenengo afroamerikarra. [1]
BizitzaAldatu
Michelle Robinson Illinoisen jaio zen 1964ko urtarrilaren 17an. Aita Fraser Robinson da, ur fabrika batean egiten zuen lan eta ama, berriz, Marian Shields Robinson idazkaria da. Bere arbasoetako bat Jim Robinson da, Hego Carolinan jaiotako esklaboa, eta familiaren zati handi bat oraindik hantxe bizi da. [2] [3]
Craig Robinson, Oregongo Estatu Unibertsitateko saskibaloi entrenatzailea, Michelleren anaia da.
1981ean graduatu zen eta Princeton eta Harvard unibertsitate ospetsuetan eta soziologia eta ikasketa afroamerikarrak egin zituen. Arten graduatu ondoko ikasketak egin zituen.
1988an, Michelle Harvardeko Zuzenbideko fakultatean lizentziatu zen (Harvard Law School). [4]Unibertsitate honetan hasi zen politikan parte hartzen eta gutxiengoen kide zien irakasleentzako lana aldarrikatzen.
Chicagoko Sidley Austin abokatuen bulegoan egin zuen lan eta hantxe ezagutu zuen etorkizunean bere senarra izango zena, Barack Obama. 1992an, ezkondu ziren eta, 1998an, bere lehen alaba jaio zen, Malia Ann. Hiru urte geroago, 2001ean, bere bigarren alaba jaio zen, Sasha.
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Ingelesez) «First Lady Michelle Obama» whitehouse.gov 2014-12-23 Noiz kontsultatua: 2021-02-15.
- ↑ (Ingelesez) Swarns, Rachel L.; Kantor, Jodi. (2009-10-07). «In First Lady’s Roots, a Complex Path From Slavery (Published 2009)» The New York Times ISSN 0362-4331. Noiz kontsultatua: 2021-02-15.
- ↑ (Ingelesez) Murray, Shailagh. (2008-10-02). A Family Tree Rooted In American Soil. ISSN 0190-8286. Noiz kontsultatua: 2021-02-15.
- ↑ (Ingelesez) Gore, D'Angelo. (2012-06-14). «The Obamas' Law Licenses» FactCheck.org Noiz kontsultatua: 2021-02-15.
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Illinoisko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |