Xabier Olaso
Xabier Olaso Bengoa (Otxandio, Bizkaia, 1964ko maiatzaren 13a - ) euskal idazlea da. Irakasle ikasketak egin zituen eta irakaslea da gaur egun Gasteizen. Bere lehenengo lanak Amilamia aldizkari literarioan izan ziren.[1] Poesia landu du batez ere: Gauaren hegalean (1996), Urtaro (1998), Ariaren hariak (1998), Datak eta posdatak (1999), Itinerarium / Azalaren memoria (2001). Arabako Foru Aldundiaren Ernestina de Champourcin saria irabazi du behin, eta Zumarraga-Urretxuko Udalaren Iparragirre saria, hirutan. 2001ean haurrentzako asmakizun eta aho korapilo bilduma bat argitaratu zuen: Auskalo! Horren ondoren, bi poema-liburu idatzi zituen haurrentzat: Pupuan trapua (2004) eta Hotsateko basoa (2005). Horietako lehenarekin Haur eta Gazte Literaturako libururik onenaren Euskadi Literatura Saria jaso zuen 2005ean, eta baita 2013an ere, Tximeletrak poema-liburuarekin.[2][3]
Xabier Olaso | |
---|---|
![]() | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Otxandio, 1964ko maiatzaren 13a (55 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Lan nabarmenak |
Pupuan trapua Tximeletrak Nik papaita, zuk papaita (igarkizunak, olerkizunak eta igarkilimak) |
Jasotako sariak | |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 676 |
2014 eta 2015ean, Ilargia Kulunkantari bilduman argitaratu dituen liburuei irakurleek etekina ateratzeko saioak eskaini ditu idazleak berak, Bularretik mintzora egitasmoaren barruan. Liburu horiek poemak dituzte eta kantatzeko aproposak dira: Miau, Krokodiloa, Ilargia, Bost, Zapata, Paper-txoria, Zapata, Arbola.[4]
LanakAldatu
PoesiaAldatu
- Gauaren hegalean (1996, Bermingham)
- Urtaro (1998, Bermingahm)
- Ariaren hariak (1998, Arabako Foru Aldundia)
- Datak eta posdatak (1999, Bermingham)
- Itinerarium / Azalaren memoria (2001, Bermingham)
- Arbolail. Óscar Villán (Pamiela / Kalandraka 2015)[5]
Haur eta gazte literaturaAldatu
Tximeletrak | |
---|---|
260px | |
Audioa | |
Xabier Olaso, Tximeletrak liburuko Maitasuna zer den poema irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2012 |
Orrialdeak | 109 |
ISBN | 978-84-7681-758-2 |
Sariak | Euskadi Literatura Saria - Haur eta Gazte Literatura, 2013an |
- Auskalo! (2001, Pamiela)
- Pupuan trapua (2004, Pamiela)
- Hotsateko basoa (2005, Aizkorri)
- Gurarien esku-jolasa (2008, Aizkorri)
- Tximeletrak (2012, Pamiela)
- Izeko Eli eta biok (2012, Ibaizabal)
- Txuntxurrun berdeko animalien kontakizunak (Pamiela, 2014)
- Ilargian Kulunkantari bilduma (Pamiela-Kalandraka, 2014-2015)
- Erraldoiak (Elkar, 2016)
- Nik papaita, zuk papaita: (igarkizunak, olerkizunak eta igarkilimak) (2017, Pamiela)
SariakAldatu
- 1995, Zumarragako eta Urretxuko III. Poesia lehiaketa, Mostarko postalak
- 1996, Zumarragako eta Urretxuko XII, Poesia lehikaeta, Gauaren magalean
- 1997, Poesiako Iparragirre Saria, Urtaro. Zumarragako eta Urretxuko Udalek
- 1997, Ernestina de Chanpourcin VIII. Poesia lehiaketa, Ariaren hariak, Arabako Foru Aldundia
- 1998, Poesiako Iparragirre Saria, Datak eta postadak, Zumaragako eta Urretxuko Udalek
- 2000, Poesiako Iparragirre Saria, Azalaren memoria, Zumarragako eta Urretxuko Udalek
- 2005, Euskadi Saria, Pupuan trapua
- 2000, Poesiako Iparragirre Saria, Azalaren memoria, Zumarragako eta Urretxuko Udalek
- 2013, Euskadi Saria, Tximeletrak
- 2016, Haur Literaturako Mikel Zarate Saria, Erraldoiak, Lezamako Udala eta Elkar argitaletxea
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Premio Euskadi: Xabier Olaso Bengoa» CLIJ (192) Apirila ISSN 0214-4123.
- ↑ «Xabier Olaso», Galtzagorri, . Noiz kontsultatua: 2017-10-06.
- ↑ «Xabier Olaso», Euskal Idazleen Elkartea, . Noiz kontsultatua: 2017-10-06.
- ↑ «Ilargian Kulunkantari: Xabier Olaso», Bularretik mintzora, . Noiz kontsultatua: 2017-11-17.
- ↑ «Iruzkinak Castillo Suarez» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 34.zkia (2016ko abendua) 48 orr..