Natxo Etxebarrieta
Natxo "Abitxuela" Etxebarrieta Jiménez (Gasteiz, 1964 - 1996ko urtarrilaren 5a) Cicatriz punk taldeko gitarra-jotzaile eta abeslaria izan zen.
Natxo Etxebarrieta | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1964 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 1996ko urtarrilaren 5a (31/32 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: HIESarekin loturiko arazogatik hildakoa |
Familia | |
Familia | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea eta abeslaria |
Mugimendua | Euskal Rock Erradikala |
Genero artistikoa | punk |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Biografia
aldatuETAko ekintzaile historikoa zen Txabi Etxebarrieta eta José Antonio Etxebarrieta abokatuaren loba ere bai. Aldi berean, Natxoren taldea bertsionatu zuen Zarpazo! a cicatriz musika taldeko Gaizka Etxebarrieta abeslaria du anaia.[1][2] Heroinarekin izandako arazoen ondorioz Gasteizko Las Nieves desintoxikazio-zentroan sartu zen. Hasiera batean 'Cicatriz en la matriz' izeneko banda bat sortzea erabaki zuen, Poti neska-lagunarekin eta zentroko lankideekin batera. Garaiko beste talde batzuekin batera, Euskal Rock Erradikala deiturikoaren partaide izan zen.[3]
Natxo zentrotik atera zenean, Potik taldea utzi zuen, eta, aldi berean, Natxo drogara itzuli zen. Urte batzuk geroago, Holandatik Polvorilla anaiaren hiletara etortzean, Barajasko aireportuan mihatu eta speed aurkitu zioten. Horregatik, 4 urte, 2 hilabete eta egun bateko espetxe zigorra ezarri zioten. Espetxean ia hiru hilabete eman ondoren, fidantzapean atera zen. Aldi hau La 204 abestirako inspirazioa izango litzateke, kartzelan egindako egonaldian oinarrituta.[4]
Urte horretan bertan, 1988ko abuztuan, moto-istripu bat izan zuen, bera paketean zihoala. Hasieran, Donostiara eraman zuten, eta handik Nafarroako Unibertsitatea Klinikara, bizkarrezurreko ebakuntza bat egiteko. Iruñean ez zuten onartu nahi izan, arazo burokratikoak argudiatuta, baina familiak dio Natxok hepatitisa izan zuela esan zuelako izan zela. Azkenik, Valentziako ospitale batera eraman zuten, eta han beranduegi zen ebakuntza behar bezala egiteko. Ondorioz, Natxok mugikortasunaren zati bat galdu eta makulu bat eraman behar izan zuen. Harrezkero Natxo bere kontzertuen grabazio askotan hura eramaten ikusten zen, eta zeraman makulu horiek, aldi berean, Cicatrizen sinbolo bihurtu ziren. Horregatik, bere logoa burezur batek eta gurutzatutako bi makuluk osatzen dute, piratek ontzidien mastetako banderetan zeramaten sinboloaren kopia moduko batek.[5] HIESaren ondorioz hil zen 1996an.[3]
Diskografia
aldatu- Maketa.
- Kortatu, Kontuz Hi! eta Jotakierekin elkarbanatutako diskoa.
- Inadaptados.
- 4 años, 2 meses y 1 día.
- Colgado por ti.
- En Directo.
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://web.archive.org/web/20180215023641/http://www.baga-biga.eus/eu/berriak/zarpazo-a-cicatriz_15.html
- ↑ Huan Porrah Blanko. (2006). Negación punk en Euskal Herria. Txalaparta ISBN 84-8136-468-1..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «La generación maldita del punk euskaldun» El Diario Vasco 2014-11-17.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mugalari 2016-1-6.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Con Natxo siempre presente» Noticias de Álava 2016/01/03.