Aberri Eguna
Aberri Eguna Pazko Igandean ospatzen den aldarrikapen eguna da, bai eta Euskal Herria edota Euskal Aberriaren jaiegun nazionala ere.
Aberri Eguna | |
---|---|
![]() | |
Tokia | Aldakorra |
Data | |
Data | Pazkoa Igandea |
2024 | Martxoaren 31 |
2025 | Apirilaren 20 |
2026 | Apirilaren 5 |
2027 | Martxoaren 28 |
Artikulu hau serie honen zatia da: Euskal abertzaletasuna |
![]() |
Oinarrizko kontzeptuak
|
Koalizio eta alderdi politikoak
|
Sindikatuak
|
Gizarte-eragileak
|
Talde armatuak
|
Eusko abertzale ospetsuak
|
Gertuko kontzeptuak
|
Errepublika garaia
aldatuEspainiako Bigarren Errepublika sortu eta gero lehen Aberri Eguna ospatu zen. Kataluniako abertzaleek "Diada" antolatzen zuten 1889tik eta Galizakoek "Galiziako Egun Nazionala" 1919tik. Euskal Herrian antzeko jai bat antolatzeko beharra ikusi zuen Euzko Alderdi Jeltzaleak eta lehenengo Aberri Eguna deitu zuen Bilbon 1932an. Antolaketa Euzko Idazkaltza Burubak egin zuen, Bizkai Buru Batzarrari laguntza tekniko eta aholkularitza egiten zion organoa[1]. Manifestaldi bat izan zen Sabin Aranaren etxean bukatu zena (Sabin Etxea). Jendetza mobilizatu zen (60.000 lagun inguru) [2]
1933an Donostian ospatu zen Aberri Eguna, Euzkadi-Europa lelopean. Jose Antonio Agirrek eta Telesforo Monzonek hitz egin zuten publikoaren aurrean. 1934an Manuel Irujo mintzatu zen Gasteizen egindako mitinean[3] eta 1935ean Iruñean izan zen: han egin zen manifestazioak arazoak izan zituen, Nafarroako eskuin politikoak ez baitzuen egitea nahi. Horregatik, Gobernuaren baimena lortzeko "Euzko Eguna" izena jarri zioten eta data aldatu. Euskal Jai pilotalekuan egin ziren hainbat ekitaldi eta, ondoren, Iruñeko zezen plazan
Erbestea eta klandestinitatea (1937-1977)
aldatuFrankismoan egun hori debekatu zen eta horregatik aldarrikapen nazionalareko erabili ohi zen. Aberri Egun batean ere ETAk bere burua aurkeztu zuen publikoki Galdakaoko eliza batean.
Erbestean, Eusko Jaurlaritzak egin zuen, 1964. urtean, klandestinitate garaiko lehen deialdia, Gernikara, eta 1966an Eusko Jaurlaritzak eta ETAk dei bana egin zuten Gasteizera eta Iruna. Kontrolak, zapalkuntza, borrokak eta atxiloketak izan ziren nagusi 1978an, gerraondoko lehen Aberri Eguna legez ospatu ahal izan zen arte. Geroztik, gorabehera askoren artean Herri Batasunari debekatu zitzaion 1981ean Gernikara deitu zuen biltzarrerako baimena, alderdi politiko estatalisten axolarik eza, alde batetik, eta estatutuaren aldeko alderdi abertzaleen eta ordena politiko berri baten aldekoen arteko batasun eza, bestetik, izan dira geroztiko deialdien ezaugarria. Ipar Euskal Herrian, Enbata erakundeak 1960ko hamarkadan eginiko deialdien ondoren, urtero egin da Aberri Eguna, azkenaldi honetan alderdi eta erakunde politiko abertzale guztiek bateratsu jokatzea erdietsirik.
Kronologia
aldatu- 1947: Bilbon kontzentrazio esanguratsu batez ospatutako Aberri Eguna, maiatzaren 1eko greba nagusiaren ataria izan zena.
- 1948: Eusko Jaurlaritzak Donibane Lohizunen ospatzen zuen bitartean, 15,30etan Euskal Erresistentziak Donostia Irratiaren uhinak eten zituen Agirre lehendakariaren mezua iragartzeko, eta Portugaleteko Eskegitako Zubian ikurrinak agertu ziren.
- 1949: Herri Irratia irrati-etxean etena, Agirre Lehendakariaren mezua iragartzeko.
- 1963: Atzerrian Eusko Jaurlaritzako Jesus Maria Leizaola lehendakariak Parisen Aberri Eguna zela eta ETAri eta bere Zutik argitalpen berriak indarkeriarako egindako deiari eraso eginez idatzitako idatzia. Ipar Euskal Herrian, Itsasun, lehen aldiz Enbata bildu zen.
- 1964: Eusko Jaurlaritzak Aberri Eguna barrualdean, Gernikan, ospatzeko deia egin zuen, eta lortutako partaidetza mailak deialdiaren egile zein polizia faxista harritu zituen.
- 1965: Bergaran egin zen eta polizia frankistak hiribilduaren inguruan hesi sendo bat ezarri zuen. Oso jende gutxik lortu zuen hiribilduan sartzea.
- 1966: EAJk Gasteizerako deia egin zuen eta ETAk, Irun-Hendaian. Errepresio gogorra.
- 1967: Eusko Jaurlaritzak Iruñean ospatzeko deia egin zuen. Bezperan erregimen faxistak Bizkaian espainiarren Foruko artikulu batzuk eten egin zituen, salbuespen egoera aitortuz.
- 1968: Donostian ospatu zen, errepresio gogorra bitarte zela.
- 1969: Aberri Egunean EGI-Bai-k ETArekin bat egin zuen.
- 1972: EGI, PNV, ELA, ETA, Anai Artea, Enbata, Branka eta APVk deia egindako baterako Aberri Eguna Baionan.
- 1973: Aberri Egunerako alderdi guztien baterako adierazpena lortzeko EAJko zuzendaritza berriak egindako arrakastarik gabeko ahalegina.
- 1974: Eusko Jaurlaritzak Gernikan deitu zuen Aberri Eguna; Leizaola Lehendakaria atzerritik isilpean bertaratu zen 19 orduan zehar.
- 1975: EAJk beste alderdi politiko guztiei Gernikan agerrarazteko gonbita egin zien; gehienek onartu zuten. Polizia faxistak bortizkeria izugarria erakutsi zuen, baina ez zuen eragotzi Luyten eta Kuijpers diputatu flandriarrek Batzar Nagusien aurrean ikurrina zabaltzea, eta txapelokerrek atxilotu eta tratu txarrak eman zizkien. Gobernu belgikarrak gaitzespen formala aurkeztu zuen.
Trantsizio garaia
aldatuDiktaduraren bukaerarekin Aberri Egun bateratuak deitu izan ziren, baina denborarekin alderdien arteko distantzia handitu zenez banakakoak deitzen hasi ziren.
Kronologia
aldatu- 1976: Euskalherriko Karlista Alderdiak, zenbait euskal alderdi ezker independentistak (ETA Militarra eta ETA Politiko-militarra), EHAS, LAIA eta LAB) eta espainiar alderdi ezker iraultzaile batzuek (MC, LCR eta ORT) ospakizun bateratua antolatu zuten.[4]
- 1977: EAJk Loiolan (Gipuzkoan) onartutako ekitaldi bat ospatu zuen; ezker abertzaleak, Gasteizen elurte harrigarrian.
- 1978: Martxoaren 27an, parte-hartze handiko Aberri Egun bateratua ospatu zen Hegoaldeko lau hiriburuetan. Prentsaren arabera, Bilbon 100.000 pertsonatik gora izan ziren; Donostian, 70.000 inguru; Iruñean, 40.000 bat; eta Gasteizen, 20.000 edo. Donostian PSOE, EAJ eta Euskadiko Ezkerreko legebiltzarkideek Autonomia Estatutu Nazionalaren aldeko esaldiak zituen pankarta bati eutsi zioten.
- 1979: EAJk eta HBk diktaduraren amaieraz geroztik ospatutako lehen udal hauteskunde demokratikoetan izandako emaitza izugarri onen ondoren, Aberri Eguna banatuta ospatu zuten. Aurrerantzean, espainiar izaerako alderdi politikoak ospakizun horretatik alboratu ziren. Aldi berean EAJ gainerako alderdietatik beste zerbait egiteko helburuarekin, Alderdi Eguna ospatzen hasi zen.
Gaur egun
aldatuUne horretatik aurrera, EAJk Aberri Eguna jaiari balio instituzional handiagoa emango dio, irailean ospatzen den Alderdi Egunerako (Euzko Alderdi Jeltzalearen Eguna), jendetza biltzearen ahalegina utziz. Bitartean HBk ohiko duen bezala Nafarroaren barneratze instituzionala aldarrikatzeko Aberri Eguna Iruñean ospatuko du. Oraintsuagoko aldietan hurrengo aipatzen diren ospakizunak dira nabarmendu beharrekoak:
1998tik aurrera Udalbiltzak saiakerak egin izan ditu Aberri Egun bateratuak deitzeko eta honek oihartzuna izan du Ipar Euskal Herrian. Azken urteotan Independentistak sareak deitu ditu hainbat Aberri Egun bateratu, arrakasta handiagoarekin. 2011n Baigorri eta Gernikan deitu ziren aldi berean, Nafarroaren Egunarekin bat eginez.
- 1999: Alderdi abertzaleek, 1998ko irailean ETAren su etenaren ondoren, "Nazio bat gara" baterako lemapean, Bilbon, ospatu zuten Aberri Eguna Josu Ortuondo Alkateak, goizean baterako idatzia irakurriz. Arratsaldean EAJk Bilboko Erakustazokan mitina egn zuen, EAk Gernikako Jai Alai pilotalekuan egin zuen, baina HBk Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Espainiar alderdiek jai-ekitaldi hori kritikatu besterik ez zuten egin, "kanporatzailea" eta "abertzaleena besterik ez den" ekitaldia zela adieraziz.
- 2000: Udalbiltzak, Udal Hautetsien Batzarreko Batzorde Betearazleak, Aberri Egunean zehar baterako ekitaldiak ospatzeko egindako deiari erantzunez, apirilaren 23an Euskal Herri guztiko udaletxeen aurrean milaka pertsona bildu ziren.
- 2001: apirilaren 15ean Ibarretxe Lehendakariak, Aberri Eguna zela eta, Gernikan EAk eta Bilboko Erakustazokan EAJk antolatutako ekitaldi politikoetan parte hartu zuen, "bakearen eta indarrik gabe egikaritu daitezen alderdi politiko guztien egitasmo politikoekiko begirunearen aldeko" bere konpromisoa azpimarratuz. Udalbiltzak Gernikako Batzarretxean ekitaldi bat ospatu zuen. Nicolas Redondok, PSE-EE alderdiaren izenean, prentsaurreko baten "burujabetza ahantzi dezan abertzaletasunaren beharrizana dugu" adierazi zuen.
- 2002: EAJk Aberri Egunaren 70. urteurrena Bilbon egin zen manifestaldi jendetsuz ospatu zuen eta hiriburu bereko Erakustazokan mitina emanez. Udalbiltzak HBren isla politikoa "demokrazia aurreko egoeretara garamatzalako" gaitzetsi egin zuen. ABk eta Aralarrek batera ospatu zuten ekitaldia Iparraldean, EAk Gernikan mitina egiten zuen bitartean.
- 2003: Era banatuan ospatu zen. EAJk Donibane Lohitzunen, Agirre Lehendakariaren hilobiaren aurrean eta Bilboko Erakustazokan ekitaldi jendetsu batez ospatu zuen. EAk Gernikan, eta bestalde Broussainen (Asparrenen) hilobian loredun koroa ezarri zuen, Udalbiltzak Hendaian ospatzen zuen bitartean, HBk Amaiurren (Nafarroa) eta ABk Ezpeletan (Lapurdi).
- 2004: Udalbiltzak "Euskal Herriak izaera estrategikoa eta behin betikoa izan dagian prozesu demokratiko eta baketsu bat zabaltzearen premia du, aspalditik dakarren izaera politikodun gatazka historikoa gainditzea ahalbidetuko diona" esan zuen. EAJk eta EAk, Bilboko Nazioarteko Erakustazokan eta Gernikan ospatu zituzten ekitaldietan ETAri euskal herriaren aurrean dagozkion erantzukizunak bereganatu eta armak utzi zitzala eskatu zioten. ABk Ezpeletan, Iparraldean, ospatu zuen. Ezker abertzaleak Iruñean Euskal Herriaren eraikuntza nazionalerako Kontseilua eratzea erabaki zuen.
- 2005: Martxoaren 27an erkidego mailako hauteskunde bezperan ospatu zen. EAJk jendetsua egin zuen Bilboko Plaza Barrian eta Ibarretxe lehendakariak Zapatero Aznarrek egin zuen gauza berbera egitera mugatzen zela salatu zuen. Gernikako ekitaldian EAko Lehendakariak Espainia "inperialistatzat" jo zuen. Iruñean Batasunak antolatutako deialdiaren aurka polizia ekimen ikaragarria agertu zen. Aralarrek Durangon ospatu zuen, prozedura demokratikoen bidezko askatasuna aldarrikatuz. Batzarrek Nafarroan aldaketarako aukeraz jositako etorkizuna azaltzen zela iragarri zuen. Udalbiltzak Aberri Eguna batera ospatzeko euskal diasporari deia egin zion. PSE-EEk "eusko aberri abegitsu eta integratzailea"ren alde egin zuen, PPk ospakizuna hauteskunde-ekimena zela adierazteaz gain legezkoa ez zen herri galdetegirako deia nahi zuela esanez kritika egin zuen.
Ikus gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «El mayor problema era que la casa no pertenecía a EAJ» www.sabinetxea.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ Del Aberri Eguna unitario de Bilbo al de Irun pasando por Itsasu y Gernika Gara egunkaria
- ↑ Berriozabal Azpitarte, Román.. (2005). Aberri Eguna (Gasteiz, 1934) : ¡Euskadi entera está con Araba!. (1. argit. argitaraldia) Arabera ISBN 84-95774-15-1. PMC 433628705. (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ Letamendia, Francisco. Carlismo y lucha antifranquista: el Aberri Eguna de 1976. in: Breve historia de Euskadi..
Kanpo estekak
aldatu- Aberri Egunaren Historia eta Argazkiak. Auñamendi Entziklopedia
- (Gaztelaniaz) José Luis de la Granja Sáinz, El culto a Sabino Arana: La doble resurreción y el origen histórico del Aberri Eguna en la II República, in Historia y política: Ideas, procesos y movimientos sociales, ISSN 1575-0361, Nº 15, 2006 , págs. 65-116 [1]