Ireki menu nagusia

The Smiths izan zen Bretainia Handiko influentzia handiko musika talde bat. Berau 1982ko hasieran sortu zen, partaideak ondokoak zirelarik: Steven Morrissey (1959ko maiatzaren 22an jaioa), eta Johnny Marr (1963ko urriaren 31n jaioa), Manchesterrekoak. Biak hasi ziren abestiak idazten, Marren gitarran eta Morrisseyren testuetan oinarrituak, azken hau aldizkako eta ez oso arrakasta handiko musika kazetaria zelarik.

The Smiths
Morrissey Live at SXSW Austin in March 2006-8.jpg
The Smiths Logo.PNG
Datuak
Jatorria Manchester
Musika mota rock alternatibo eta post-punk Itzuli
Urteak 1982
Produkzioa
Diskoetxea(k) Warner Bros. Records
Rough Trade Records Itzuli
Informazio gehigarria
MusicBrainz 40f5d9e4-2de7-4f2d-ad41-e31a9a9fea27
www.officialsmiths.co.uk/

Andy Rourke baxu-jolea zen beren herrian, eta Marren laguna. Mike Joyce batu zitzaien bateria gisa entzunaldi baten ondoren.

Rough Trade records-ekin sinatu zuten, bere lehenengo single-a kaleratuz, "Hand in Glove", 1983ko maiatzaren 13an. Diskoak, beren ondorengo single asko legez, John Peel DJren laguntza izan zuen, baina ez zuen arrakastarik lortu zerrendetan.

Jarraipenek, "This Charmin Man" and "What Difference Does It Make", zorte hobea izan zuten eta, musika prentsaren laguntzaz, hasi ziren jarraitzaile sutsuak izaten. Morrisseyren testuak, azalean depresiboak, maiz humorez beteta zeuden ("niri barrea eragiteko gai den talde bakarretako bat", esan zuen Peel-ek) eta beren alienazio istorioek gazte kulturaren barruan etsita zeuden pertsonen artean (aspertuta arrakasta zerrendetan nagusi ziren sintetizagailuez eta new romantic taldeez) entzulego bat aurkitu zuten.

Arrakastaren gorenean zeudenean taldea desegin zuten, batez ere Marr eta Morrisseyren arteko desadostasunengatik.

Eduki-taula

DiskografiaAldatu

Estudioko lanakAldatu

BildumakAldatu

ZuzenekoakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Smiths