Ireki menu nagusia
Tximeleta era.
Tximeleta era.

Tximeleta era igeriketa estilo bat da. Berez, bular-igeriketaren aldaera da. Urrats hauetan datza: bi besoak batera hanken albotik atera eta une berean aurrerantz mugitzen dira, eta aurrean daudela uretan sartu eta berriz ere biak batera atzerantz mugituz, gorputza bultzarazi eta hanken alboetara eramaten dira. Besoen mugimendua etengabea da, eta betiere aldaken mugimendu uhindu batez lagundurik doa, azken hau burua uretan sartzerakoan sortu eta oinen ostikadaz amaitzen da, eta "izurde" deritzon bi oinen beheranzko bat-bateko mugimendu bateratu batean datza.

ProbakAldatu

Usadioz tximeleta eran hiru distantzietan igeri egin ohi da, bai 50 metro luzeko igerilekuetan nahiz 25 metro luzekoetan ere.

  • 50 metro Tximeleta eran
  • 100 metro Tximeleta eran
  • 200 metro Tximeleta eran

Estilo-probetan, lehenengoa da bakarrekoan eta hirugarrena taldekakoan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tximeleta era (igeriketa)