Olivier Truc (Akize, Landak, Frantzia, 1964ko azaroaren 22a) frantsesezko kazetaria eta idazlea da. Ikasketak Parisen egin zituen. Ondoren Montpellierren eta 1994tik gaur egun arte Stockholmen (Suedian) bizi izan da. Herrialde Baltikoei buruzko Le Monde eta Le Point aldizkarien berriemailea da, bereziki politika eta ekonomia gaietan. Aurretik, 1998tik 2005ra, Libération egunkarian lan egin zuen.[1] Lan horri esker Laponia ezagutzeko aukera izan du. 2012an Le dernier Lapon best-sellerra argitaratu zuen. Telebistarako zenbait kolaborazio egin ditu; ezagunenak, Laponiari zein nazismoari buruzko erreportajeak.

Olivier Truc

Bizitza
JaiotzaAkize1964ko azaroaren 22a (59 urte)
Herrialdea Frantzia
BizilekuaStockholm
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Le Monde

Bibliografia aldatu

  • L'Imposteur. Calmann-Lévy (2006) ISBN : 2702137202
  • Le dernier Lapon. Paris: Éditions Métailié, 2012. ISBN 978 2 86424 883 5

Sariak[2] aldatu

Le dernier Lapon eleberriak sari asko jaso ditu:

  • Prix des Lecteurs de Quais du Polar-20 Minutes (2013)
  • Prix Mystère de la critique (2013)
  • Prix Thierry Jonquet (2013)
  • Prix Robinsonnais (2013)
  • Prix Inter polar du festival polar de Reims (2013)
  • Prix polar Michel Lebrun (2013)
  • Prix Sang d’Encre de la Ville de Vienne (2013)
  • Prix Goutte de Sang d’Encre (2013)

L'Imposteur aldatu

Richard Douchenique-Blostin militar frantziarraren historia kontatzen du liburu honek.[3] Doucehniquek bigarren mundu gerran naziek harrapatu zuten; ihes egitea lortu zuen, eta erresistentzian aritu zen gerra bukatu arte. Orduan sobietikoek, espioiaren akusaziopean, Tamboveko kontzentrazio-esparruan itxi zuten. Ikerketa hori Estoniako Frantziako enbaxadoreak eskatu zion Olivier Truci eta berak militar horren biografia gezurraren gainean eraikitako historia zela deskubritu zuen: frantsesa omen zen sarjentua berez 1907an Polonian jaiotako Ryszard Blausztajn zen.

Le dernier Lapon aldatu

Funtsean trhiller bat da, eta, halaxe, ohiko argumentua du, agian horrelako eleberrietan ohikoa ez den abentura kutsu handiz. Baina eleberria ez da nobela beltz bat bakarrik: gertaeren atzean sami herriaren kultura eta historia daude, eta horrek ematen dio liburuari berezitasuna. Orrialde horietan azken artzain nomaden irudiak, ohiturak, arazoak eta gatazkak azaltzen dira, samien egungo egoera, haien aurka egindako genozidio kulturala, Herrialde Baltikoetan nozitzen duten bazterkeria, arrazismoa... Eleberriaren protagonistak elur-oreinen poliziak izenaz ezaguna den polizia taldeko bi agente dira. Polizia horiek mugen gainetik egiten dute lan, artzainen arteko liskarrak eta arazoak zuzentzen. Norvegiako Laponiako museo etnografiko batean sami herriaren danbor historikoa desagertu da. Handik gutxira, sami artzain bat hilda agertzen da. Hasieran desberdinak ziruditen bi gertaera horiek beren artean lotura estua zuten; eta biek, Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehen egin zen espedizio zientifiko batekin. Aferaren gakoa danborrean ageri diren sinbolo batzuei lotuta dago.

Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu