Ireki menu nagusia

Neneh Marianne Karlsson Cherry, izen artistikoa Neneh Cherry duena (Stockholm, Suedia, 1964ko martxoaren 10a) rap abeslari, disk jockey eta irrati esatari suediarra da.

Neneh Cherry
Neneh Cherry.jpg
Bizitza
Jaiotza Stockholm1964ko martxoaren  10a (55 urte)
Herrialdea  Suedia
Familia
Aita Ahmadu Jah
Ama Moki Cherry
Ezkontidea(k) Bruce Smith Itzuli  (1983 -  1984)
Cameron McVey Itzuli  (1990 -
Seme-alabak
Familia
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, musikagilea, kantugilea eta Disk Jockeya
Genero artistikoa popa
trip hopa
alternative hip hopa Itzuli
Musika instrumentua ahotsa
Diskoetxea Virgin Records
IMDb nm1220462
Neneh Cherry zuzenean.

BiografiaAldatu

Sierra Leonako musikaria den Ahmadu Jah eta Monika Karlsson suediar artistaren alaba da, baina txikitatik Don Cherry aitaordarekin bizi izan zen eta honen abizena hartu zuen[1]. Don Cherry jazz tronpetajotzaile estatubatuarra da eta musikarien familia osatu zuten, Nenehren anaiordea Eagle-Eye Cherry eta ahizpaordea Titiyo ere musikariak baitira.

Estokolmon jaio bazen ere haurtzaroa Hässleholm herrixkan igaro zuen[2]. Don Cherry Europan zehar egiten ari zen bira batean amak ezagutu eta hurrengo egin zituen biratan familia guztia joan eraman zuen, Neneh bera ere bai. 1970 hamarkadan New Yorkeko apartamentu batetara aldatu ziren. 1978an, hamalau urte zituela, eskola utzi eta Londresera joan zen. The Cherries punk taldean hasi zen abesten, ondoren beste hainbat taldetan ere ibili zen, The Slits, New Age Steppers, Rip Rig & Panic eta Float Up CP[3]. 1984 urtean Bruce Smithekin ezkondu eta alaba bat izan zuten, baina urte berean dibortziatu ziren. 1987an Japoniara modelo gisa joan zen eta han Cameron McVey produktorea ezagutu eta 1990an ezkondu ziren.

1982 urtean Stop the War abestia atera zuen, Falklandetako Gerraren aurkako protesta gisa, hau izan zen bere bakarkako aurreneko ana. 1989 urtean atera zuen bakarkako aurreneko disko osoa, Raw Like Sushi[1]. Buffalo Stance abestia mundu mailan ezagutu zen. BBCko Top of the Pops saioan publikoari bizkarra emanez abestu zuen zazpi hilabeteko haurdunaldiarekin eta zer esan handia eman zuen[3]. Erresuma Batuko zerrendatan 3. postua lortu zuen eta estatu Batuetan lehenera iritsi zen.

Arrakasta handiena 1994an lortu zuen. Youssou N'Dour abeslari senegaldarrarekin batera 7 seconds abestia grabatu zuen eta sei hilabetetan zehar mundu guztiko musika zerrendatan egon zen[4]. MTV Europe Music Awards sarietan abesti onenaren saria eskuratu zuen.

2006an cirKus izeneko taldea sortu zuen, bere senarrarekin eta Tyson eta Karmil alabekin. 2011 urtean The Cherry Thing jazz taldea sortu zuen eta 2013an disko onenaren Grammy saria jaso zuen[5].

Bizitzan zehar toki askotan bizi izan da, Malagan, New Yorken, Londresen, Birminghamen... Gaur egun Malmön eta Londresen bizi da.

DiskografiaAldatu

BakarkaAldatu

  • Raw Like Sushi (1989)
  • Homebrew (1992)
  • Man (1996)
  • Blank Project (2014)
  • Broken Politics (2018)

Rip Rig + PanicAldatu

  • God (1981)
  • I Am Cold (1982)
  • Attitude (1983)

CirKusAldatu

  • Laylow (2006)
  • Medicine (2008)

The ThingAldatu

  • The Cherry Thing (2012)

SariakAldatu

  • Brit Awards: 1990 urtean artista berri onena eta bakarlari onena
  • MTV Europe Music Awards: 1994 urtean abesti onena, 7 seconds'
  • Danish Music Awards: 1995 urtean single onena, 7 seconds
  • Grammy Sariak: 2013 urtean, jazz disko onena The Cherry Thing

ErreferentziakAldatu

  1. a b Strong, Martin C. (2000) The Great Rock Discography Mojo Books 176 or. ISBN 1-84195-017-3.
  2. (Ingelesez)«BBC Radio 4 - Front Row, Neneh Cherry interviewed; the Transit of Venus in art» BBC . Noiz kontsultatua: 2019-01-06.
  3. a b (Ingelesez)Rogers, Jude (2012-05-22) «Neneh Cherry: 'Jazz can be the way you make love'» The Guardian ISSN 0261-3077 . Noiz kontsultatua: 2019-01-06.
  4. [https://lescharts.com/search.asp?todo=notfound «lescharts.com - Les charts fran�ais»] lescharts.com . Noiz kontsultatua: 2019-01-06.
  5. (Ingelesez)«The Quietus | Features | A Quietus Interview | Keep Those Dreams Burning Forever: Neneh Cherry Interviewed» The Quietus . Noiz kontsultatua: 2019-01-06.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neneh Cherry