1964ko Alaskako lurrikara
1964ko lurrikara Alaskan edo Alaskako lurrikara handia Richter eskalan 9,2 magnitudera iritsi zen lurrikara bat izan zen. 1964ko martxoaren 27an gertatu zen, Ostiral Santu egunean eta, horregatik, Ostiral Santuko lurrikara (ingelesez Good Friday earthquake) izena ere hartzen du.
1964ko Alaskako lurrikara | |
---|---|
![]() | |
Mota | lurrikara |
Data | 1964ko martxoaren 27a |
Kokaleku | Alaska-Aleutian subduction zone, Aleutian megathrust (en) ![]() |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lurrikararen momentu sismikoa | 9,2 |
Mercalli intentsitate eskala | Mercalli scale XI (en) ![]() |
Sakonera | 23 km |
Pertsona hilak | 131 |
Kalteen kostua | 311 MUS$ |
Lurrikara honek, bere epizentroa, Alaskako Anchorage herritik gertu izan zuen, Prince William Sound inguruan, eskualde osoan ere eragina izan zuen arren. Kenaiko penintsula eta Alaskako fiordoen inguru osoa, tsunami erraldoiek urez estali zuten. Kaliforniako Crescent City bezain urruneko eskualdeetan ere tsunamiak gertatu ziren, bertan, 12 pertsona hilez.
OndorioakAldatu
AlaskanAldatu
Anchorage hiriaren ia erabateko suntsipenaz gain, Kenaiko penintsularen eta Alaskako fiordoen inguru guztia, tsunami handiek urez estali zuten.
KanadanAldatu
1,4 metroko altuerako olatu bat iritsi zen Kanadako Prince Rupert hirira lurrikara hasi eta 3,3 ordura. Tsunamia, ondoren, Tofinora iritsi zen.
MunduanAldatu
Kaliforniako Crescent City hiriak tsunami bat jasan zuen. Honen ondorioz 12 pertsona hil ziren.