Jose Mari Pastor

ikertzailea

Jose Mari Pastor González (Bilbo, 1964) bizkaitar kazetaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da.[1]

Jose Mari Pastor

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1964 (59/60 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea doktoretza : kazetaritza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, unibertsitateko irakaslea eta bertsolaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Inguma: jose-mari-pastor-gonzalez

Biografia aldatu

1982ko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen. EHUn ikasi zuen kazetaritza eta Euskal herriko informazio politikoa ETBko Gaur Egun albistegian (2008. eta 2010. urteak) tesiari esker doktoretza erdietsi zuen.[2][3][4] Tesiaren helburua hedabide publikoaren ildo informatiboa aztertzea izan zen, Eusko Jaurlaritzako agintean bi alderdi desberdinetako buruzagiak lehendakariak izan diren garaietan: Juan Jose Ibarretxe (EAJ) 2008an eta Patxi Lopez (PSE-EE) 2010ean. Bi urteetako laginek emandako emaitzak konparatu zituen, aro bakoitzaren ezaugarriak eta bi agintaldietako informazio ildoak bereiziz. Funtsean, euskarazko hedabide publiko bakarraren jarduera aztertu zuen, ikuspegi kritikotik gizartearen zerbitzura zenbateraino dagoen nabarmentzeko.

Hainbat hedabidetan jardun du. Hogei urte ez zituela hasi zen euskal prentsan idazten, Anaitasuna aldizkarian,[5] eta ondoren, Egin, EiTB, Euskaldunon Egunkaria[6] eta Berrian ere [7] lan egin du.[8]

Kazetaritzako Saileko irakasle atxikia da, non irakasle gisa hasi zen lanean 2007-2008 ikasturtean. "Berrien Idazkera Prentsan" eta "Interpretazio Generoak" irakasgaiak ematen ditu Kazetaritzako graduan, eta EHU eta EiTB artean sinatutako Multimedia Komunikazioko masterrean.[1]

Liburuak aldatu

Gutxienez honako hiru liburu idatzi ditu:

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Jose Mari Pastor González - Kazetaritza Saila - UPV/EHU» Kazetaritza Saila (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).
  2. «ORCID» orcid.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).
  3. «Jose Mari Pastor Gonzalez :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).
  4. Pastor, Jose Mari. (2013). «Teseo» www.educacion.gob.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).
  5. Pastor, Jose Mari. «Anaitasuna aldizkaria - Bilaketa emaitzak» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).
  6. Pastor, Jose Mari. (1991-2003). «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).
  7. Pastor, Jose Mari. «Jose Mari Pastor» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).
  8. «Pastor, Jose Mari» Booktegi (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).

Kanpo estekak aldatu