Patricia Shanil Muluzi

politikari malawiarra

Patricia Shanil Muluzi, jaiotzez Patricia Fukulani eta geroago Shanil Dzimbiri, (1964ko irailaren 25a – Chikangawa Forest Reserve, 2024ko ekainaren 10a) malawiar politikaria izan zen. Herrialdeko lehen dama izan zen 1999tik 2004ra, Bakili Muluzi senarra presidente izan baitzen.

Patricia Shanil Muluzi
Member of the National Assembly of Malawi (en) Itzuli

2014ko maiatzaren 20a - 2024ko ekainaren 10a
Barrutia: Balaka west (en) Itzuli
Hautetsia: Malawian legislative election, 2014 (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMalawi1964ko irailaren 25a
Herrialdea Malawi
HeriotzaMzimba District (en) Itzuli2024ko ekainaren 10a (59 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: airplane crash (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Bakili Muluzi
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaUnited Democratic Front (en) Itzuli

Bizitza

aldatu

Patricia Fukulani Malawin jaio zen 1964ko irailaren 25ean[1]. Gurasoak, David eta Sylvia Fukulani, Balaka barrutiko Chimpikizo herrikoak ziren[1][2].

1987an Bakili Muluzirekin ezkondu zen, baina publikoaren begietatik kanpo bizi zen. 1994an Bakili Muluzi presidente bilakatu ostean, Zomba ondoko presidentetza-egoitzan bizi izan zen[3]. Ezkondu baino egun bat lehenago egin zuen lehen agerraldi publikoa.

Ezkontza Malawin ospatu zen 1999ko urriaren 9an[4]. 3.000 gonbidatu egon ziren bertan, Robert Mugabe, Frederick Chiluba, Joaquim Alberto Chissano eta Pierre Buyoya presidenteak eta Mswati III.a erregea barne. Ospakizunak 15 milioi kwacha (335.000 $) balio zuela kalkulatu zen, eta oposizioak boikota egin zion dirua xahutzeagatik[3].

Bakili Muluzi musulmanoa da eta jada Annie Chidzira Muluzirekin ezkonduta zegoen Patricia Shanil Muluzirekin ezkondu zen unean. Muluzi presidente hautatu zutenean, Patricia Shanil Muluzi «bigarren lehen dama» bihurtu zen. 1999an, lehen emazteaz dibortziatu ostean, bigarrenarekin berriro ezkondu zen publikoki, Malawiko lehen dama ofiziala izan dadin. Bost seme-alaba izan zituzten: Carlucci eta Edna bikiak (j. 1988), Zake (j. 1989), Lucy (j. 1990) eta Tiyamike (j. 1992)[5].

2011n, Shanilek jakinarazi zuen dibortziatzen ari zela, arrazoiak argitu gabe[5].

2014tik Balaka barrutia ordezkatu zuen Malawiko Biltzar Nazionalean[6]. 2019an arrakastarik gabe aurkeztu zen parlamenturako[7].

2024ko ekainaren 10ean, Muluzi eta Saulos Chilima presidenteordea Chikangawa basoan desagertu zen hegazkinean zeuden[8]. Hurrengo egunean hegazkina erorita aurkitu zuten, eta bertan zihoazen guztien heriotza baieztatu zuten[9].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) Ligomeka, Brian. «Malawi: Madame Patricia Shanil Muluzi: Humble Lady With a Mission to Serve the Needy» All Africa 2003-04-23 (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
  2. (Ingelesez) «Shanil Muluzi joins People's Party» Nyasa Times 2012-06-11 (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
  3. a b (Ingelesez) «Malawi's president weds» BBC News 1999-10-09 (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
  4. (Ingelesez) «Wall hanging commemorating the marriage of Bakili Muluzi and Patricia Shanil Fukulani Dzimbiri» Oregon Digital (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
  5. a b (Ingelesez) Tenthani, Ralph. «Ex-president's public, private blues dominate news» The Maravi Post 2010-09-18 (Noiz kontsultatua: 2011-10-05).
  6. (Ingelesez) Chimjeka, Rebecca. «Big Interview: Shanil Dzimbiri» Nation Online 2014-06-15 (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
  7. (Ingelesez) Mitumba, Flora. «Former First Ladies fail to win Parliamentary Seats» Face of Malawi 2019-05-23 (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
  8. (Ingelesez) Chibelushi, Wedaeli. «Aircraft carrying Malawi vice-president goes missing» BBC News 2024-06-10 (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
  9. (Ingelesez) Chibelushi, Wedaeli; Jegwa, Peter. «Malawi VP confirmed dead in plane crash in forest» BBC News 2024-06-11 (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).

Kanpo estekak

aldatu