Mats Wilander (Växjö, Suedia, 1964ko abuztuaren 22a) tenislari profesional ohia da.

Mats Wilander

(2023)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMats Arne Olof Wilander
JaiotzaVäxjö1964ko abuztuaren 22a (60 urte)
Herrialdea Suedia
BizilekuaHailey
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jardueraktenislaria, tenis entrenatzailea eta telebista aurkezlea
Tenis
Jokaeraeskuina
Bakarka i/g571–222
Binaka i/g168–127
Rankinga1 tennis singles (en) Itzuli (1988ko irailaren 12a)
3 tennis doubles (en) Itzuli (1985eko urriaren 21a)
 
Lateralitateaeskuina
Pisua77 kilogramo
Altuera183 zentimetro
Jasotako sariak

wilanderonwheels.com
IMDB: nm1658639 Facebook: WilanderOnWheels Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Hamar urterekin hasi zen tenisean jokatzen, eta 1980an nazioarteko lehiaketetan parte hartzen. Lehen urtean, munduko tenis sailkapeneko 283. lekuan geratu zen. Roland Garros eta Bangkokeko gazteentzako lehiaketak irabazi ondoren, 69. posturaino igo zen. Hiru aldiz irabazi zuen Godo Kondearen Sariketa (1982, 1983, 1984), Davis Kopa 1983an, eta Volvo Sariketa Handia 1984an. 1989an, bere bizitzako urterik okerrena izan zuen, eta munduko bigarren jokalari onena izatetik hamaseigarren izatera igaro zen. Tenisa erabat utzi gabe ere, 1991n, Suitzako Are herrian, aspaldiko ametsa beteaz, bere lehen rock kontzertua eskaini zuen kantari gisa. 1991tik 1996ra, tarteka-marteka agertu zen tenis-zelaietan. 1996an, kokaina hartzea leporatu zioten doping-kontrol batean, Frantziako Irekian.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mats Wilander  


  Artikulu hau Suediako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.