Javier Alberdi (Donostia, 1964) abesbatza-zuzendaria eta tenorra da.

Javier Alberdi

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1964 (59/60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabesbatza-zuzendaria
KidetzaAita Donostia abesbatza
Ahots motatenorra

Aita Donostia abesbatzako zuzendaria da 1990etik. Talde honekin eratu du bere zuzendari nortasuna, berarekin kontzertuak eskaini ditu beste komunitate batzuetan (Errioxa, Kantabria, Madril, Asturias, Nafarroa, Huesca, Toledo, Aragoi, Leon, Bartzelona...), baita atzerrian ere (Frantzian eta Argentinan). [1] [2]

Abesbatza lehiaketetan parte hartu dute (Ejea de los Caballeros, Autol, San Vicente de la Barquera, Aviles, Zumarraga, Benasque eta Arrigorriaga). 1993an Autol-en (Errioxa) lehenengo saria lortu zuten.

Javier Alberdi Kea Ahots Taldeko kidea da, Euskal Herriko musika garaikideaz esklusiboki jarduten duen ahots talde bakarra da Enrique Azurza-k zuzentzen duen talde hori.

1998tik Javier Alberdi Aita Donostia Musika-Astearen zuzendari artistikoa da, Donostiako musika-giroan presentzia garrantzitsu bat lortu duen jaialdia.[3][4]

Formazioa aldatu

Musika ikasketetan txiki-txikitatik hasi zen hiriko kontserbatorioan. Bertan Esteban Elizondo eta Tomás Aragüés Bernad izan ziren bere irakasleetako batzuk.

San Ignazio abesbatzan Pablo Garayoa-ren zuzendaritzapean ibili zen.

1979tik 1998ra bitarte Donostiako Orfeoian aritu zen tenor moduan Antxón Ayestarán eta José Antonio Sainz Alfaro maisuen zuzendaritzapean.

Kantu ikasketak egin zituen Herminia Laborde-rekin eta Almudena Ortega-rekin, eta hainbat kontzertutan jardun zuen solista gisa.

Ibilbidea aldatu

Aita Donostia Abesbatzarekin hainbat lehiaketetan parte hartu du, kasurako: Ejea de los Caballeros, Autol, San Vicente de la Barquera, Aviles, Zumarraga, Benasque eta Arrigorriaga. Emaitza bikainak lortu ditu horietan, adibidez, 1993an Autol-en (Errioxa) lortu zuen lehenengo saria.

2013an Javier Alberdi zen abesbatza hau osatzen zuten 74 ahots mistoen zuzendaria Talavera de la Reinan Musika Sakroaren XX. Zikloan parte hartu zuenean, Abesbatza Polifonikoen Topaketa Nazionalean.[5][6]

Karl Jenkins musikagilearen Gizon armaduna-Pakearen aldeko Meza lana plazaratu zuen 2014an Kantaka abesbatzarekin batera. Lazkaoko Areria kulturgunean kantatu zuten lehen aldiz apirilaren 25an, Hain zuzen, obraren estreinaldiaren 14. urteurrenean.[7]

2015an Gipuzkoa Kirola sariak banatzeko ekitaldian parte hartu zuen,[8] 2016an Andosillako aste santuan, eta 70 ahots mistoekin Bartzelonako Cantate-an.

Kantaka eta Urmaiz abesbatzak zuzendu zituen 2021ean Gabriel Fauré konposatzailearen Requiem Op. 48 eta Cantique de Jean Racine obrak interpretatzeko.[9]

Zuzendutako zenbait obra aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal kultura - Agenda. «Aita Donostia Abesbatzak Paranán kontzertu bat eskainiko du euskal folklorea ezagutarazteko helburuarekin» www.euskalkultura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-09).
  2. «Aita Donostia Abesbatza Argentinara joanen da, konpositore ezaguna bezala - GARA - euskalherria.com» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-09).
  3. [https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20070607/22402/es/Incluyen/recital/Orfeon/Donostiarra/Semana/Musical/Aita/Donostia «Incluyen un recital del Orfe�n Donostiarra en la Semana Musical Aita Donostia - GARA»] gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-09).
  4. (Gaztelaniaz) «La XV Semana Musical Aita Donostia recuerda a Ondarra» El Diario Vasco 2012-06-08 (Noiz kontsultatua: 2022-11-09).
  5. manchacentrotvcrip. (2014-05-08). Coral Aita Donostia. (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  6. ImasTv CR. (2015-03-10). Coral Aita Donosti. (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  7. Urrutikoetxea, Ane. (2014). «Bake kantuak Lazkaon» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  8. Premios Gipuzkoa Kirolak. (2015-12-23). La Coral Aita de Donostia en los Gipuzkoa Kirolak/ Aita Donostia Korala sarietan. (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  9. «Kantaka eta Urmaiz abesbatzak - Goierri» gitb.eus 2021-11-17 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  10. «Gerraren aurkako aldarria, lau haizetara - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-12).

Kanpo estekak aldatu