Julius Raab (Sankt Pölten, 1891ko azaroaren 29a - Viena, 1964ko urtarrilaren 8a) austriar politikaria izan zen. Austriako kantzilerra izan zen 1953tik 1964ra.

Julius Raab


Austriako kantzeler federal

1953ko apirilaren 2a - 1961eko apirilaren 11
Leopold Figl - Alfons Gorbach
Federal minister (Austria) (en) Itzuli


Austriako Kontseilu Nazionaleko kidea


Austriako Kontseilu Nazionaleko kidea


Hautetsia: 3rd National Council of Austria (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaSankt Pölten1891ko azaroaren 29a
Herrialdea Austria
HeriotzaViena1964ko urtarrilaren 8a (72 urte)
Hobiratze lekuaVienna Central Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaVienako unibertsitate teknologikoa
Vienako Unibertsitatea
convent Gymnasium in Seitenstetten (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ingeniaria
Lantokia(k)Viena
Enplegatzailea(k)Austrian Federal Government (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaKaV Norica Wien (en) Itzuli
AV Austria Innsbruck (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Austrian People's Party (en) Itzuli
Christian Social Party (en) Itzuli
Fatherland Front (en) Itzuli

Discogs: 2037418 Find a Grave: 12179446 Edit the value on Wikidata

Ingeniaritza zibila ikasi zuen Vienako Unibertsitate Teknologikoan. Austria-Hungariako armadako ofiziala izan zen Lehen Mundu Gerran, eta errusiar eta italiar fronteetan borrokatu zen.

Gerra amaitzean, Alderdi Sozial Kristauan sartu zen politikan, eta diputatu izan zen 1927tik 1934ra. Indar paramilitar eskuindarretan ere parte hartu zuen eta 1932an Kurt Schuschnigg eta Leopold Figl alderdikideen miliziekin bat egin zuen. 1938an Merkataritza ministro izendatu zuten Anschluss baino lau hilabete lehenago.

1945ean Karl Rennerren behin-behineko gobernuan parte hartu zuen eta Austriako Alderdi Popularraren sortzaileetako bat izan zen. 1953an kantziler federal bihurtu zen. Sobietarrekin zituen harreman onei esker, Austriako Estatu Ituna negoziatu ahal izan zuen. Austriak neutraltasuna adierazi zuen eta okupatzaile sobietarrek alde egin zuten. 1956ko hauteskundeak irabazi zituen eta sozialdemokratekin koalizioan gobernatu zuen. 1961eko apirilean Adolf Schärfi utzi zion kantziler kargua.