Ireki menu nagusia

Firmin Lambot (Florennes, 1886ko martxoak 14-Borgerhout, 1964ko urtarrilak 19) XX. mendearen hasierako txirrindulari profesional belgiar bat izan zen. Frantziako Tourra 1919 eta 1922an irabazi zuen.

Firmin Lambot
Firmin Lambot.jpg
Bizitza
Jaiotza Florennes1886ko martxoaren 14a
Herrialdea  Belgika
Heriotza Borgerhout Itzuli1964ko urtarrilaren 19a (77 urte)
Jarduerak
Jarduerak txirrindularia
Ibilbidea
Taldeak Urteak
 

Bere karrera profesionala 1908an hasi zen, urte horretan Flandria eta Belgikako txapelketak irabazi zituelarik. Frantziako Tourrean 1911 eta 1913 artean parte hartu zuen. Lehen Mundu Gerraren ondorioz, 1914 eta 1918 artean ez zen Frantziako Tourra ospatu. 1919an oso baldintza kaxkarretan ospatu zen (txikitutako errepideak, antolakuntza ezin okerragoa, eta, gerraren ondorioz, formaz kanpo zeuden txirrindulariak). Proba 11 txirrindularik baino ez zuten amaitu. Lambot bigarren izan zen itzuliaren zati gehienean zehar, baina lehenengo postura iritsi zen ordurarte liderra zen Eugène Christophek lasterketa bere bizikletaren matxura bategatik utzi ondoren.

1919ko edizioan sortu zuen Henri Desgrangek gaur egun hain ospetsua den maillot horia, itzuliko liderra identifikatzen duena. Eugène Christophe izan zen maillot horia jantzi zuen lehena, podiumera maillot horrekin igo zen lehena Firmin Lambot izan zen arren.

1920 eta 1921eko edizioetan parte hartu ondoren, 1922koan berriz irabazi zuen lasterketa, oraingoan ere, arerio baten bizikletaren matxura baten ondorioz. Une horretan 36 urte zituen, oraindik, Itzuli Handi hau irabazi duen txirrindularirik zaharrena delarik.

PalmaresaAldatu

1913

1914

1919

1920

1921

1922

Sailkapen orokorra Itzuli HandietanAldatu

Itzuli Handia 1911 1912 1913 1914 1915 1916 1917 1918 1919 1920 1921 1922 1923 1924
  Frantziako Tourra 11 18 4 8 1 3 9 1 UT UT
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi



Aurrekoa
Philippe Thys
Frantziako Tourraren irabazlea
1919
Ondorengoa
Philippe Thys


Aurrekoa
Léon Scieur
Frantziako Tourraren irabazlea
1922
Ondorengoa
Henri Pélissier
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Firmin Lambot