Nelson Mandela

Hego Afrikako politikaria eta apartheidaren aurkako aktibista

Artikulu hau Hegoafrikako politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mandela (argipen)».

Nelson Rolihlahla Mandela (Mvezo, Lurmutur Ekialdea, Hegoafrika, 1918ko uztailaren 18a2013ko abenduaren 5a[1]) apartheidaren aurkako ekintzaile eta politikari bat izan zen. 1994tik 1999ra herrialde horretako presidentea izan zen, hauteskunde demokratikoen bidez hautatutako lehena.[2]

Nelson Mandela
Nelson Mandela 1994.jpg
(1994)
19. Lerrokatu Gabeko Mugimenduko idazkari nagusi

1998ko irailaren 2a - 1999
Andrés Pastrana Arango (en) Itzuli - Thabo Mbeki
10. Hegoafrikako presidentea

1994ko maiatzaren 10a - 1999ko ekainaren 14a
Frederik de Klerk - Thabo Mbeki
Hegoafrikako Biltzar Nazionaleko kidea

Bizitza
Izen osoaRolihllahla Mandela
JaiotzaMvezo1918ko uztailaren 18a
Herrialdea Hegoafrika
BizilekuaHoughton Estate (en) Itzuli
Talde etnikoaThembu tribe (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaXhosera
HeriotzaHoughton Estate (en) Itzuli2013ko abenduaren 5a (95 urte)
Hobiratze lekuaElche (en) Itzuli
Heriotza modua: arnas gaixotasuna
Familia
AitaGadla Henry Mphakanyiswa
AmaNosekeni Fanny
Ezkontidea(k)Evelyn Mase  (1944ko urriaren 5a -  1957ko martxoaren 19a)
Winnie Mandela  (1958ko ekainaren 14a -  1996ko martxoaren 19a)
Graça Machel  (1998ko uztailaren 18a -  2013ko abenduaren 5a)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaWitwatersrandeko Unibertsitatea
Hegoafrikako Unibertsitatea Artean graduatu
Fort Hareko Unibertsitatea
Londresko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Xhosera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, autobiografialaria, abokatua, militante politikoa eta Preso politikoa
Lan nabarmenakLong Walk to Freedom (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMetodismoa
Alderdi politikoaAfrikako Kongresu Nazionala
Hegoafrikako Alderdi Komunista

nelsonmandela.org
IMDB: nm0541691 Allocine: 35393 Allmovie: p44982
Last fm: Nelson+Mandela Musicbrainz: 33c3a112-3a62-461a-b02d-763bbe168216 Songkick: 270076 Discogs: 83165 Allmusic: mn0000027593 Find a Grave: 121260035 Edit the value on Wikidata
Nelson Mandela Signature.svg

Gaztetatik apartheidaren aurkako aktibista izan zen, eta Afrikako Kongresu Nazionala alderdiko kide. Horrez gain, alderdiaren beso armatua izango zen Umkhonto we Sizwe (MK laburduraz) taldeko sortzaile eta buru izan zen. Fronte Nazionaleko erregimen ultra eskuindar zuriak sabotaiak eta beste delitu batzuk egin izana leporatu zion. 27 urte egin zituen kartzelan, horietako asko Robben Uhartean. 1990 urteko otsailaren 11n askatu zuten, eta ordutik Mandelak elkarrizketa eta adiskidetzea bultzatzeaz gain, arraza ugariko Hegoafrika demokratiko baterako bidearen zati handi bat zuzendu zuen.

Apartheidaren amaieraz geroztik, asko izan ziren Mandela goratu zutenak, baita bere garaian bere aurkari izandakoak ere. Hegoafrikan Madiba izenaz ere ezaguna izan zen: Mandelaren klanekoek adineko jendeari ezartzen dioten ohorezko titulua da.

Mandelak 250 sari baino gehiago jaso zituen. Horien artean, 1993ko Bakearen Nobel Saria. 2009ko azaroan, Nazio Batuen Batzar Orokorrak jakinarazi zuen Mandelaren urtebetetzea, uztailaren 18a, 'Mandelaren eguna' izendatu zuela.

Haurtzaroa eta gaztaroaAldatu

Hegoafrikako Lurmutur probintziako Transkeiar Lurraldean agintzen duen Thembu dinastiaren adar bateko kidea zen Mandela. Mvezo herrixkan jaio zen. Aitaren aldeko birraitona (1832an hila) Thembu herriko erregea izan zen. Erregearen semeetako bat, Mandela abizenekoa, Nelsonen aitona izan zen, eta hori du abizen-iturri. Dena den, ama Ixhiba klaneko kidea zuenez (edo "Esku ezkertiarren Etxea"), bere ondorengoek ezin izan zuten Thembu herriko tronurako hautagai izan.

Mandelaren aita, Gadla Henry Mphakansyiswa, Mvezo herriko buruzagi izan zen. Hala ere, orduko aginte kolonialari desafio egin izana argudiatuta lurrak kendu zizkioten, eta amak Qunura joan behar izan zuen bizitzera seme-alabekin. Mandelaren aitak lau emazte izan zituen eta guztira hamahiru seme-alaba: bederatzi neska eta lau mutil. Nelson Mandela Nosekeni Fanny izeneko hirugarren emaztearen semea izan zen (hirugarren emaztea zen, errege familiaren ranking-sistema konplexu baten arabera).

 
Nelson Mandela, 1937. urtean.
 
Mandelaren lehengo etxea Soweton

Haren bigarren izen Rolihlahla-k hitzez hitz «adar bati tira egin» esan nahi du, hau da, beste hitz batzuekin esateko, "bazter-nahasle". Rolihlahla Mandela bere familiako lehen kidea izan zen eskolara joaten, eta Miss Mdingane andereñoak "Nelson" izen ingelesa jarri zion. Mandelak, Long Walk to Freedom autobiografian dio britainiarrek izen britainiarrak jartzen zizkietela afrikarrei, hauen izenak ezin zituztela esan argudiatuta; baina bere ustez ez zutelako sekula hauek ikasteko gogorik ez errespeturik izan.[3]

Mandelak bederatzi urte zituela, tuberkulosiak jota hil zitzaion aita, eta Jongintaba aitaordeak haren ardura hartu zuen. Thembu ohiturei jarraiki, hamasei urterekin egin zen adinez nagusi, eta Clarkeburyko institutura joan zen. Mandelak bertako ikasketak bi urteren buruan amaitu zituen, ohiko hiru urteak igaro beharrean.

Garai hartan ANC alderdiaren entzutea izan zuen, baina Mandelak zuriei buruz iritzi ona zuen. Bere ustez estimatzekoa zen afrikarrak hezteko orduan zuriek izan zuten jarrera, eta beraiek baino gorago zeuden pertsona gisa tratatzen zituen zuriak.

Arte ikasketak hasi zituen Fort Hareko Unibertsitatean, eta han ezagutu zuen Oliver Tambo. Tambo eta biak bizi osorako lagun egin ziren. Lehen urtearen amaieran unibertsitateko legediaren aurka hasi zen, zenbait boikotetan parte hartuz. Unibertsitatetik kanporatu zuten eta itzultzea galarazi zioten, bertako legeak onartzen zituela adierazi ezean. Ondoren, kartzelan zen bitartean, zuzenbidea ikasi zuen Londresko Unibertsitatearen kanpo-programa bati esker.

Unibertsitatea utzi ostean, Jongintaba aitaordeak Evelyn Ntoko Mase izeneko andregaia bilatu eta bikote gaztea ezkontzea erabaki zuen. Mandelak, ordea, ezkontzeari uko egin eta Johannesburgera joan zen bizitzera. Hasieran meategi bateko zaindari gisa topatu zuen lana, baina ez zuen han luze iraun. Mandela legelari batzuen bulegoan hasi zen ondoren, lagun baten laguntzari esker.

Han zela, falta zitzaizkion ikasketak amaitu zituen Hegoafrikako unibertsitatean.

Jarduera politikoaAldatu

Mandelak onura gehiago ikusi izan zizkion gaztaroan britainiarren aginteari, kalteak baino. Dena den, unibertsitatean kontzientzia politiko sakonagoa zuten zenbait kide ezagutu ostean, bere afrikar izaerari garrantzi gehiago ematen hasi zen. Apartheidaren politika defendatzen zuen National Party (NP) alderdi ultraeskuindar arrazistak 1948an hauteskundeak irabazi ostean, Mandela era aktiboan hasi zen politikan parte hartzen.[4] Garai hartan Mandelak eta haren adiskide Oliver Tambok Mandela and Tambo izeneko abokatu kontsulta ireki zuten. Bertan prezio merkean edo dohainik ematen zioten lege-ordezkaritza administrazio zuriarekin arazo politikoak zituzten beltz txiro askori.

Mahatma Gandhik Mandelaren pentsamoldean eragin nabarmena izan zuen, eta honen ondorioz, baita ondoren etorri diren Hegoafrikako apartheidaren aurkako aktibisten belaunaldi berriengan ere.[5][6]

Hasiera batean indarkeriarik gabeko erresistentzian zentratu bazen ere, Mandela eta beste 150 pertsona saldukeriagatik leporatuta atxilotu zituzten 1956ko abenduaren 5ean, horietatik 100 beltzak ziren, 21 indiarrak, 23 zuriak eta zazpi koloredunak[7] 1955-1961eko Saldukeriaren Epaiketan atxilotu guztiak absolbitu zituzten. 1952tik 1959ra, Afrikanista zenbaitek ANCren ekintzak eten zituzten zenbait herritan, NPk gidatutako erregimenaren aurka pauso gogorragoak eskatzeko. ANCren buru ziren Albert Luthuli, Oliver Tambo eta Walter Sisuluren ustez, Afrikanistak azkarregi joateaz gain, euren lidergoa dudan jartzen ari ziren. Ondorioz, ANCko liderrek euren posizioak indartu zituzten alderdi txiki zuri, koloredun eta indiar batzuekin aliantzak eginez, nolabait Afrikanistek baino babes zabalagoa zutela erakuste aldera.

1959an ANCk militanteen artean indar handia galdu zuen, Afrikanista gehienek, Ghanatik jasotako diru-laguntzei esker, Pan Africanist Congress (PAC) alderdi berria sortu zutenean, Robert Sobukwe eta Potlako Leballoren gidaritzapean.

Apartheidaren aurkako ekintzakAldatu

Lehen urteetan, biolentziarik gabeko erresistentzian zentratu zen apartheidaren aurkako erresistentzian. Greba orokorrak etengabeak izan ziren, nahiz eta zurientzat lan egiten zuten beltzek kalera joateko arrisku handiak izan. Manifestazioei gogor egiten zien poliziak, hildakoak eraginez.

Alderdiaren barnean eztabaida gogorra eragin zuen biolentzia erabiltzen zuen erresistentziaren auziak. ANCren gehiengoa metodo baketsuak erabiltzearen aldekoa zen, une batetik aurrera, Mandelak estrategia aldatu beharra gogor defendatu zuen eta indar militarra sortzearen alde agertu zen.[8]

ANCren barnean eztabaida sutsuak izan ziren, ordura arte edozein eztabaidaz kanpo baitzegoen borroka estrategia, baina apartheidaren aurkako beste taldeak era klandestinoan indar armatuak sortzen ari zirela eta ANCk, gerra zibila ekidin eta helburu militar zurien aurkako borrokan lidergoa hartu behar zuela argudiatuz, gerrilla propioa eratzea erabaki zuen.

1961ean Mandela Umkhonto we Sizwe ANCren beso armatuko buru egin zuten , eta bere helburua nazioartean babesa lortzeaz gain, taldea sortu eta entrenamendu militarra ematea izan zen. Gobernua eta militarrak helburu zituzten sabotajeak egin zituzten, baita gerrilla guda baterako planak egin ere, sabotajeek ez bazuten apartheidaren gainbehera eta amaiera ekartzen. Mandelak nazioartean MKrentzat finantziazioa bilatu zuen, eta taldearentzako entrenamendu paramilitarra antolatu.

Wolfie Kadesh ANCko kide ohiak honela azaldu zuen Mandelak gidatutako bonba kanpaina:

« 1961eko abenduaren 16an hasi behar genuen apartheidaren leku sinbolikoak lehertzen, pasaporte bulegoak, epaitegiak eta antzeko lekuak... posta bulegoak eta... gobernu bulegoak. Baina inor zauritu gabe egin behar genituen ekintzak, inor hil gabe. »

—Wolfie Kadesh


Mandelak borroka armatua azken erremedio gisa deskribatzen zuen. Apartheidaren aurka indarkeriarik gabeko ekintzak eginez urteak pasa ondoren, estatutik zetorren errepresioaren hazkundea ikusita, bide hartatik inolako aurrerapenik ez zitekeela lortu ikusi zuen.

1980ko hamarkadan MK apartheid erregimenaren aurka gerrilla gerran aritu zen, eta borroka honen ondorioz ehunka zibil hil ziren. Mandelak berak aitortu izan du, ANCk ere apartheidaren aurkako borrokan Giza Eskubideak urratu izan zituztela, eta gogor kritikatu zuen bere alderdiko zenbait kide Egia eta Adiskidetza Komisioko agiritatik hori frogatzen zuten datuak ezkutatzen saiatu zirenean.

2008ko uztaila arte, Mandelak eta ANC alderdiko kideek debekatua izan dute Ameriketako Estatu Batuetara bidaiatzea (Nazio Batuen Manhattango bulego zentralera ez bazen), herrialde horrek Hegoafrikako apartheid garaietatik terroristatzat izan baititu. Amnesty International berak ez zituen Mandela eta bere kideak preso politiko gisa onartu, haiek borroka armatua babesten zutela eta.

Atxiloketa eta Rivoniako epaiketaAldatu

1962ko abuztuaren 5ean, 17 hilabetez herriz herri auto-gidariz mozorrotuta sasian bizi ostean, Mandela atxilotu egin zuten eta Johannesburgeko Gotorlekuan kartzelatu. Ziurra ez den arren, zurrumurruek diote Central Intelligence Agency (CIA) amerikarrak apartheidaren poliziari Mandelaren nondik norakoen berri eman ziolako burutu zuten atxiloketa. Hiru egun geroago, ehunka manifestariren presiopean egin zen epaiketan, 1961ean langileak grebara bultzatzeagatik eta herrialdetik ilegalki ateratzeagatik espetxeratuko zutela iragarri zion epaileak. 1962ko urriaren 25ean, Mandelari bost urteko atxiloaldia ezarri zioten. Bi urte beranduago, 1964ko ekainaren 11n, ANCko kide izateagatik zigor gogorragoa ezarri zioten.

Mandela kartzelan zen bitartean, 1963ko uztailaren 11n poliziak ANCko kide esanguratsu zenbait atxilotu zituen Liliesleaf Farm-en, Rivonian, Johannesburg iparraldean. Mandela ere Rivoniako Epaiketan epaitu zuten, eta Percy Yutar fiskal nagusiak heriotza zigorra ezarri zien sabotajeengatik (Mandelak onartu egin zituen) eta baita traiziotzat hartutako krimenengatik ere. Bigarren akusazio bat ere izan zen, non Hegoafrikaren kanpo inbasio bat bultzatzen ibili izana leporatu zieten akusatuei, baina Mandelak akusazio hori ukatu egin zuen.

Pretoriako Epaitegi Gorenean egindako epaiketan, ANCk taktika gisa biolentzia erabiltzea zergatik erabaki zuen azaldu zuen Mandelak.

ANCk Sharpevilleko Sarraskia arte, apartheidaren aurka beti bide baketsuak erabili izan zituela deskribatu zuen bere testigantzan. Hegoafrikako Errepublika ezartzeko erreferendumarekin batera gertatu zen sarraski hura, eta salbuespen egoera ezarri zuten ANCren ilegalizazioarekin batera. Mandelak azaldu zuen gertaera haiekin ulertu zuela aukera bakarra sabotaje ekintzen bidez aurre egitea zela, bestela egitea erabateko amore ematea izango zela. Mandelak azaldu zuen nola garatu zuten Unkhonto we Sizweren Manifestua 1961eko abenduaren 16an, azalduz NPk hartutako ekonomia politikak okerrak zirela eta herrialdera aberastasuna ekar zezaketen kanpo inbertsioak uxatzeko arrisku handia zegoela.

Deklarazioa hitz hauekin amaitu zuen:

« Nire bizitzan zehar Afrikako jendearen borrokari lotua ibili naiz. Zurien dominazioaren aurka borrokatu dut, beltzen dominazioaren aurka borrokatu dudan bezala. Jendarte libre eta demokratiko baten ideala maitatu izan dut, non pertsona guztiak elkarrekin armonia onean eta aukera berdintasunean biziko diren. Ideal honen alde biziko naiz, eta noizbait erdiestea espero dut. Baina aldi berean, egoerak hala eskatzen badu, bere alde hiltzeko prestaturik nago. »

—Nelson Mandela[oh 1]


EspetxealdiaAldatu

 
Karea harrobia, Roben Islanden; Mandelak eta beste preso batzuek gogor lan egin behar izan zuten han
 
Roben Island kartzela.
 
Mandelaren ziega, 1964an han sartu zutenean bezala. Gaur egun, Gizateriaren Ondare gisa hartua da. Mandelaren ziegan puska gehiago jarri zuten 1973an, ohea barne.

Nelson Mandela Robben uharteko kartzelan izan zuten 27 urtez. Kartzelan zen bitartean, bere izen onak gora egin zuen eta berehala Hegoafrikako lider beltzik esanguratsuena bezala hartzen hasi ziren. Uhartean, bortxazko lanak egin behar zituen taldeko kide izan zen. Presoak azalaren koloreagatik banantzen zituzten eta preso beltzei jateko anoa txikiagoa ematen zietela esaten da. Preso politikoak gainontzeko preso arruntetatik bereizita edukitzen zituzten eta pribilegio gutxiago zituzten. Mandelak azaldu izan du, D taldeko preso gisa (mailarik baxueneko presoak), bisita bat eta gutun bat bidaltzeko aukera zuela sei hilabetean behin. Gutunak, iristen zirenean, batzuetan oso atzeratuak izaten ziren, edota kartzelako zentsoreak ia irakurtezin bihurtuak.

Kartzelan zen bitartean, korrespondentzia bidez Londresko Unibertsitatean Zuzenbidea ikasi zuen.

1981ean argitaratutako Inside BOSS memoria liburuan, Gordon Winter agente sekretuak deskribatzen du nola Mandela kartzelatik ateratzeko operazioan parte hartu zuen 1969an. Plana honako hau zen: Mandela kartzelatik atera, berriz atxilotu behar zutenean tiro egiteko. Britainiar Inteligentzia zerbitzuek baliogabetu zuten asmoa.

1982ko martxoan, Mandela Robben Irlatik Pollsmoor espetxera eraman zuten, ANCko buru ziren Walter Sisulu, Andrew Mlangeni, Ahmed Kathrada eta Raymodn Mhlabarekin batera. Espekulatu izan da mugimendu honen bidez Robben Uhartean zeuden gazte beltz aktibisten belaunaldi berrietan Mandelak zuen eragina gutxitu nahi zutela, kartzela "Mandela Unibertsitatea" izenarekin baitzen ezaguna. Ordea, Kobi Cetsee National Partyko ministroak dio mugimendua Hegoafrikako gobernuaren eta preso hauen arteko harreman diskretua ahalbidetzeko egin zutela.

1985eko otsailean, P. W. Botha presidenteak Mandelari baldintzapeko askatasuna eskaini zion, baldin eta honek borroka armatuari uko egiten bazion. Coetse eta beste ministro batzuek Botha abisatua zuten, Mandelak askatasun pertsonalaren truke sekula ez zuela bere erakundea borroka armatua uztera bultzatuko. Mandelak, hala, eskaintzari uko egin zion, eta horrela zioen Zindzi arrebaren bidez zabaldutako mezuan:

« "Zer askatasun mota eskaini didate, herriaren erakundea oraindik debekatuta dagoenean? Gizon libreak soilik negozia dezake. Presoak ezin du itunik sinatu". »

—Nelson Mandela[oh 2]


Mandela eta National Partyko gobernuaren arteko lehen harremanak 1985eko azaroan izan ziren, Kobie Coetsee Mandelarekin bildu zenean, Mandela Cape Towngo Volks ospitalean prostatako operaziotik osatzen ari zela. Hurrengo lau urteetan bilkura ugari izan ziren, pixkana etorkizuneko harreman eta negoziaziorako baldintzak ezarriz, baina aurrerapen oso gutxi egin ziren.

1988an Mandela Victor Versterko Kartzelara eraman zuten eta han egon zen askatu zuten arte. Zenbait debeku kendu zituzten eta zenbait jende bera bisitatzera joan zitekeen, hala nola Harry Schwarz. Azken hau, Mandelak unibertsitate garaitik zuen laguna. Rivoniako Epaiketan ere epaitua izan zelarik, Mandelaren Washingtongo enbaxadore izan zen presidente garaian.

Free Nelson Mandela! lemapean, bertako eta nazioarteko presioak Mandela askatzera behartu zuen Hegoafrikako Gobernua. Egoera aldatu egin zen, 1989an Botharen ordez Frederik Willem de Klerkek presidente kargua hartu zuenean. 1990eko otsailean, Frederik De Klerkek Mandelaren askatasuna iragarri zuen.

AskatzeaAldatu

 
"Free Mandela" protesta ekintza Ekialdeko Berlinen, 1986an

1990eko otsailaren 2an, F.W. de Klerk presidenteak ANC eta apartheidaren aurkako beste erakundeen ilegalizazioa baliorik gabe utzi zuen, eta jakitera eman Mandela gutxi barru askatuko zutela. Mandela Victor Verstergo kartzelatik 1990eko otsailaren 11n askatu zuten. Gertakaria mundu osoko telebista kateek zuzenean eman zuten.

Askatu zuten egunean, Mandelak nazio osoari hitzaldi bat egin zion. Bakearekin eta herrialdeko gutxiengo zuriarekin adiskidetzeko zuen konpromisoa nabarmendu zuen, baina garbi utziz ANCren borroka armatua ez zela amaitu:

« Borroka armatua baliatu izan dugu 1960an ANCren beso militarra (Umkhonto we Sizwe) sortu genuenetik, apartheidaren biolentziatik defenditzeko ekintza gisa. Borroka armatua eskatzen zuen egoerak bere horretan dirau. Ez dugu aurrera egin beste irtenbiderik. Noizbait negoziazio prozesu bat martxan jartzeko moduko testuingurua azkar lortzea litzateke nire nahia, non ez dugun gehiago borroka armatuaren beharrik izango. »

—Nelson Mandela[oh 3]


Horretaz gain, esan zuen bere helburua beltzen komunitateari bakea ekartzea eta hauei hauteskundeetan parte hartzeko aukera ematea zela, bai nazio mailan baita maila lokalean ere.

NegoziazioakAldatu

 
Frederik De Klerk eta Mandela Munduko Ekonomia Foroan, 1992an

Kartzelatik atera zenean, Mandela ANCren lidergora itzuli zen, eta 1990 eta 1994 bitartean, alderdia gidatu zuen alderdi ugarirekin egindako negoziazioetan. Negoziazio hauen ondorio izan ziren herrialdeko lehen hauteskunde multi-arrazialak.

1991an, ber-legalizatutako ANCk lehen konferentzia nazionala egin zuen Hegoafrikan, eta bertan, Mandela erakundeko lehendakari izendatu zuten.

1993an Bakearen Nobel Saria eman zioten Mandelari, F. W. de Klerkekin batera. Dena den, harremanak batzuetan tentsio handikoak izaten ziren. Adibidez, 1991ean, elkarri adierazpenak egiten ari zirela, De Klerk "Erregimen ilegitimo eta minoritario" baten buru zela esan zuen Mandelak. Boipatong-eko Sarraskiaren ondoren harremanak hautsi zituzten, ANC mahaitik altxa zenean, honek De Klerken gobernuari hilketekin lotura izatea leporatu baitzion. 1992ko irailean atzera negoziazioei ekin zieten, biolentziaren gorakadak erakutsi zienean aurrera egiteko bide bakarra negoziazioa zela.

1993ko apirilean Chris Hani ANCko liderra hil zutenean, berriz beldurra nagusitu zen bortxakeria ez ote zen berriro indartuko. Mandelak nazioari hitz egin zion, eta hitzaldi presidentzialtzat hartua izan zen, nahiz eta oraindik presidentea ez izan:

« Gaur, nire barren barrenetik, hegoafrikar bakoitzari zuzentzen natzaizue, beltz eta zuri. Era guztietako aurreiritzi eta gorrotoz betetako gizon zuri bat iritsi zen gure herrialdera, eta berak egindako akats hain larri baten ondorioz, gure herrialdea desastrean erortzeko zorian dago. Emakume zuri batek, afrikanerra jatorriz, bere burua arriskuan jarrita, hiltzaile hau justiziaren aurrera eraman du. Chris Haniren odol hotzeko hiltzaileak olatu kolpeak igorri ditu herrialdean eta mundu osoan zehar. Orain da unea hegoafrikar guztiok elkarrekin zutik jarri eta edonola, Chris Hanik bere bizitza eskaini diona suntsitzen utz ez diezaiegun. Gu denon askatasuna". »

—Nelson Mandela[oh 4]


Hilketaren ostean kale istiluak izan ziren arren, negoziatzaileek azkar adostu zuten 1994ko apirilaren 27an hauteskunde demokratikoak izango zirela, Haniren hilketa eta urtebetera.

Hegoafrikako lehendakaritzaAldatu

 
Mandela bozkatzen 1994an

1994ko apirilaren 27an egin ziren baldintza demokratikoak betetzen zituzten lehen hauteskunde ez-arrazistak Hegoafrikan. ANC alderdiak botuen %62ko babesarekin irabazi zuen, eta Mandela, ANCko lider gisa, 1994ko maiatzaren 10ean herrialdeko lehen presidente beltz izendatu zuten, NPko De Klerk eta Thabo Mbeki presidenteordeekin batera. Batasun Nazionaleko Gobernua osatu zuten.

1994ko maiatzetik 1999ko ekainera bitartean, zurien gutxiengoak agintzen zuen herrialde baten trantsizioa gidatu behar izan zuen, horregatik nazioarteko babes eta begirunea irabaziz. Berradiskidetze mailan pausoak ematen saiatu zen alor askotan. Esate baterako, kargua hartu eta urtebetera Hegoafrikan jokatu zen Munduko Errugbi Txapelketa. Bertan, Mandelak Hegoafrikako beltzak animatu zituen ordura arte gorrotatzen zuten herrialdeko errugbi selekzio nazionala babes zezaten (Springboks izenez ezagutzen da taldea). Hegoafrikako taldeak 15 eta 12 irabazi zion Zeelanda Berriari, eta François Pienaar kapitainari trofeoa eman zionean, Mandelak selekzioko kamiseta zeukan jantzita, bizkarrean Pienaar beraren 6 zenbakia jarria zuela.

1996an BartzelonaHizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala babestu zuten pertsona ospetsuetako bat izan[9] hura ere Transkei eskualdean jaioa. Johannesburgoko lehen gizarte-langile beltza izan zen, eta apartheidaren aurkako mugimenduan buruzagi inportantea izatera iritsi zen. Bi alaba eduki zituzten elkarrekin: Zenani (Zeni) (1958) eta Zindziswa (Zindzi) Mandela-Hlongwane (1960). Zindzik hemeretzi hilabete besterik ez zuen aita Robben uhartean espetxeratu zutenean. Behin Nelson Mandela aske geratu eta gero, albistea zabaldu zen hura espetxean zegoen bitartean Winnie beste gizon batekin desleial izan zitzaiola, eta desadostasun politikoak tarteko, 1992an banandu eta 1996an dibortziatu ziren.

1998an, bere laurogeigarren urtemugan Mandelak Graça Machelekin ezteiak egin zituen, Samora Machel Mozambikeko presidentearen alargun eta haren gobernuko ministro izandakoarekin. Samora Machel hamabi urte lehenago hil zen, Apartheidaren inteligentzia zerbitzuek antolatu bide zuten hegazkin istripu batean.

Kargu hartzeaAldatu

Batzar Nazional hautatu berriaren lehen ekintza izan zen Mandela Hegoafrikako estatuburu hautatzea formalki, alegia hango lehen estatuburu beltza. Haren kargu hartzea Pretorian egin zen, 1994ko maiatzaren 10ean. Ekitaldi hura mundu osoko mila milioi ikus-entzulek ikusi ahal izan zuten, telebistaz. Ekitaldian lau mila gonbidatu bildu ziren, jatorri geografiko eta ideologia ugaritako munduko liderrak barne[10][11]. Mandelak zuzendu zuen Gobernuan ANC alderdia zen nagusi, baina Alderdi Nazionaleko eta Inkathako ordezkariak ere bazituen. Behin-behineko Konstituzioaren arabera, Inkathak eta Alderdi Nazionalak gobernuan eserlekuak izateko eskubidea zuten, gutxienez 20 eserleku irabazi zituztelako.

Aurreko akordioek eskatzen zuten bezala, de Klerk-i eta Thabo Mbeki-ri presidenteorde kargua eman zitzaien[12][13].

76 urte zituela, hainbat gaitz izan zituen, eta energia etengabea erakutsi arren, isolatuta eta bakartuta sentitu zen[14]. Askotan pertsonaia ospetsuekin elkartzen zen, adibidez Michael Jackson, Whoopi Goldberg eta Spice Girlsekin, eta oso aberatsak ziren negozio-gizonekin egin zuen harremana, hala nola Harry Oppenheimer angloamerikarrarekin.

1995eko martxoan Elizabeth II.a Erresuma Batuko erreginarekin elkartu zen, honek Hegoafrikara egin zuen estatu bisitan. Horregatik kritika gogorrak egin zizkioten ANCko antikapitalistek[15].

Ingurune oparoa izan arren, Mandela sinpleki bizi zen. Bere urteko soldataren (552.000 R) herena ematen zion 1995ean sortu zuen Nelson Mandela Haurren Funtsari[16][17][18].

Prentsaren zentsura desegin, prentsa askatasunaren alde hitz egin eta kazetari askorekin adiskidetu bazen ere, Mandela herrialdeko hedabide askorekin kritikoa izan zen, klase ertaineko zuriak zirelako jabe eta zuzendari, eta beldur mezuak zabaltzen zituztela uste baitzuen[19][20][21].

1994ko abenduan, Mandelak Long Walk to Freedom argitaratu zuen, kartzelan idatzi zuen eskuizkribu baten inguruan oinarritutako autobiografia, Richard Stengel kazetari estatubatuarrari egindako elkarrizketekin osatua[22][23]. 1994 amaieran, ANCren 49. konferentzian parte hartu zuen Bloemfonteinen, eta han nazio zuzendaritza militanteago bat aukeratu zuten, horien artean Winnie Mandela; Winniek adiskidetzeko interesa agertu zuen arren, Nelsonek dibortzio prozedura hasi zuen 1995eko abuztuan[24][25]. 1995erako, harremanak izan zituen Graça Machel Mozambikeko aktibista politiko (bera baino 27 urte gazteagoa zen) eta Samora Machel presidente ohiaren alargunarekin. 1990eko uztailean ezagutu zuten elkar, Machel oraindik doluan zegoenean, baina haien adiskidetasuna lankidetza bihurtu zen, Machel atzerriko bisita askotan lagun izan baitzuen. Mandelaren lehen ezkontza proposamena ukatu zuen, nolabaiteko independentzia mantendu nahian[26][27][28].

Adiskidetze nazionalaAldatu

Apartheid garaitik demokrazia kulturanintzarako trantsizioaren buru zela, Mandelak nazio adiskidetzea bere presidentetzaren lehen eginkizun gisa ikusi zuen[29]. Elite zuriko jendea Hegoafrikatik joateak Afrika post-kolonialeko ekonomia kaltetu zuela ikusirik, Mandelak lan egin zuen Hegoafrikako biztanle zuriak "Ortzadar Nazioan" babestuta eta ordezkatuta zeudela ziurtatzeko[30][17][18]. Bere Batasun Nazionaleko Gobernuan ANC nagusi izango bazen ere[31][32], koalizio zabala sortzen saiatu zen de Klerk presidenteorde izendatuz eta Alderdi Nazionaleko beste funtzionario batzuk Nekazaritza, Ingurumen eta Mineral eta Energia ministro jarriz, eta Buthelezi Barne Ministro[33]. Beste kabinete karguak ANCko kideek hartu zituzten: Joe Modise, Alfred Nzo, Joe Slovo, Mac Maharaj eta Dullah Omar, adibidez. Horietako asko Mandelaren burkideak izan ziren aspaldidanik. Beste batzuk, hala nola Tito Mboweni eta Jeff Radebe, askoz gazteagoak ziren[34].

Mandelak de Klerkekin zuen harremana okertu zen zen; Mandelak pentsatu zuen de Klerk nahita ari zela probokazioan, eta de Klerkek uste zuen presidenteak nahita umiliatzen zuela[32][35][36].

Mandela apartheid erregimeneko goi-mailako pertsonekin bildu zen, besteak beste, Hendrik Verwoerd-en alargunarekin edota Betsie Schoombie eta Percy Yutar abokatuekin[37][38][39]. “Pertsona ausartek ez dutela barkatzeko beldurrik, bakearen mesedetan”, adierazi zuen[38][39]. Hegoafrikar beltzak bultzatu zituen lehenago gorrotatutako Springboks errugbi talde nazionala animatzera, Hegoafrikan ospatu zen 1995eko Errugbi Munduko Txapelketan. Mandelak Springbokeko kamiseta jantzi zuen Zeelanda Berriaren aurkako finalean, eta Springboksek partida irabazi ondoren, Mandelak garaikurra eman zion Francois Pienaar kapitain afrikanerrari. Hegoafrikar zuri eta beltzak adiskidetzeko urrats garrantzitsutzat jo zen hori; geroago de Klerk-ek esan zuen moduan, "Mandelak milioika errugbi zaleen bihotzak irabazi zituen"[37][40][41]. Mandelak adiskidetzearen aldeko ahaleginak zurien beldurrak baretu zituen, baina beltz militante gehiagoren kritikak ere ekarri zituen[42][23][43]. Azken horien artean zegoen, Winnie, bere emazte ohia: ANCri leporatu zion komunitate zuria lasaitzeko interes handiagoa zuela gehiengo beltzari laguntzeko baino[23][43].

Mandelaren gobernuak eta ANCk apartheidaren pean egindako krimenak ikertzeko Egia eta Adiskidetze Batzordea eratzea gainbegiratu zuten, eta Desmond Tutu izendatu zuen presidente. Martiriak sortzea ekiditeko, batzordeak banakako amnistiak eman zituen apartheid garaian egindako krimenen testigantzen truke. 1996an, bortxaketak, torturak, bonbardaketak eta hilketak argitzen zituzten bi urteko entzunaldiak hasi zituen, eta 1998ko urrian argitaratu zen azken txostena. De Klerk-ek eta Mbekik txostenaren zati batzuk ezabatzeko eskatu zuten; de Klerk-en helegitea onartu zuten[44][45]. Mandelak batzordearen lana goraipatu zuen, eta adierazi zuen "iraganetik urruntzen lagundu gaituela orainaldian eta etorkizunean kontzentratzeko"[46][47].

Etxeko programakAldatu

 
Sowetoko etxeak.

Mandelaren administrazioak komunitate zurien eta beltzen artean zeuden aberastasun eta zerbitzu desoreka handiak zituen herrialde bat kudeatu behar izan zuten. 40 milioi biztanletik 23 milioi inguruk ez zuten argindarrik edo saneamendu egokirik. 12 milioik ez zuten ur garbirik. 2 milioi haur ez zeuden eskolan eta biztanleriaren herenak analfabetoak ziren. % 33ko langabezia zegoen, eta biztanleriaren erdia pobreziaren mugaren azpitik bizi zen[48]. Gobernuaren finantza-erreserbak ia agortuta zeuden. Aurrekontu nazionalaren bostena zorra ordaintzera bideratu zen; ondorioz, agindutako Berreraikuntza eta Garapen Programa (RDP) mugatu zuten, eta proposatutako nazionalizazioak edo enplegu sorrerak bertan behera utzi[48][49].

1996an, Garapen Programa politika berri batekin ordezkatu zuten, Hazkundea, Enplegua eta Birbanaketa (GEAR): Hegoafrikako ekonomia mistoa mantentzen zuen, baina hazkunde ekonomikoa azpimarratzen zuen merkatu ekonomiaren esparruan, atzerriko inbertsioak bultzatuz. ANCko askok kritikatu zuten desberdintasun sozialari aurre egiten ez zion politika neoliberala zela[50]. Mandelaren gobernua Munduko Bankuak eta Nazioarteko Diru Funtsak defendatutako "Washingtoneko adostasunari” lotu zitzaion[51][52].

Mandelaren presidentetzan, ongizate gastua %13 hazi zen 1996-1997 urteetan, beste hainbeste hurrengoan eta% 7 1998-1999an[53]. Gobernuak parekidetasuna ezarri zuen erkidegoentzako diru-laguntzetan, besteak beste, desgaitasun-laguntzetan, haurren mantenurako laguntzetan eta zahartzaroko pentsioetan. Lehenago, laguntza horiek era desorekatuan banatzen ziren Hegoafrikako arraza-taldeen artean[53]. 1994an, sei urtetik beherako haurdunentzako eta haurdun dauden emakumeentzako doako osasun laguntza ezarri zen. 1996an lehen mailako sektore publikoko kideentzako osasun zerbitzuetara orokortu zuen eskaintza hori[54][52].

1999ko hauteskundeetarako, ANC harro zegoen bere politiken ondorioz, 3 milioi pertsonari telefono linea ezarri zietelako, 1,5 milioi haur  sartu zirelako hezkuntza sisteman, 500 klinika berritu edo eraiki zituztelako, 2 milioi pertsona sare elektrikora konektatu zituztelako, uraren sarbidea 3 milioi pertsonarentzat zabaldu zelako eta 750.000 etxe eraiki zituztelako[55].

1996ko Lur Erreformako 3. Legeak laboreak hazten zituzten edo abereak bazkatzen zituzten baserrietan bizi ziren lan-maizterren eskubideak babesten zituen. Legeria horrek bermatzen zuen maizter horiek ezin zirela kanporatu epailearen agindurik gabe edo 65 urte baino gehiago bazituzten. [277] Armak fabrikatzea Hegoafrikako ekonomian funtsezko industria zela aitortuta, Mandelak armen merkataritza onartu zuen, baina araudi estuagoak jarri zituen Armscor inguruan, Hegoafrikako armak ez zitzaizkien sal erregimen autoritarioei[56].

Mandelaren administrazioaren pean, turismoa gero eta gehiago sustatu zen, eta Hegoafrikako ekonomiaren sektore nagusia bilakatu zen[57].

KritikakAldatu

Edwin Cameron bezalako kritikariek Mandelaren gobernuari leporatu zioten ezer gutxi egin izana herrialdeko GIB / HIESaren pandemia geldiarazteko.1999an, Hegoafrikako biztanleriaren %10 zen GIB positiboa. Mandelak geroago onartu zuen pertsonalki arazoa alde batera utzi zuela, neurri batean Hegoafrikan sexuari buruzko gaiak eztabaidatzerakoan zegoen uzkurtasunagatik, eta, horren ordez, Mbeki-ren esku utzi zuela gaia[58]. Horrez gain, Mandelak kritikak jaso zituen krimenari ez ziolakoan behar bezala aurre egin; Hegoafrikak munduko kriminalitate tasarik altuenetako bat zuen[59]. Mandelaren administrazioak ustelkeriaren arazoari ez ziola aurre egin kritikatu zuten[60].

Atzerri politikaAldatu

 
Nelson Mandela Brasilen, 1998an
 
Nelson Mandela Bill Clinton AEBetako presidentearekin

Hegoafrikako adibidea jarraituz, beste nazio batzuk gatazkak diplomaziaren eta adiskidetzearen bidez konpontzera bultzatu zituen Mandelak[61]. 1998ko irailean, Mandela Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimenduko idazkari nagusi izendatu zuten. Durbaneko urteko konferentzian, Israelgo gobernua kritikatu zuen, "interes estuak eta chauvinistengatik” geldiarazi zituelakoan Israel-Palestina gatazka amaitzeko negoziazioak; bestalde, batzar hartan Indiari eta Pakistani eskatu zien negoziatu zezaten Kaxmirko gatazka amaitzeko. Horregatik kritikatu zuten Israelek zein Indiak[62].

Eskualdearen goraldi ekonomikoan inspiratuta, Mandelak harreman ekonomiko handiagoak bilatu zituen Ekialdeko Asiarekin, batez ere Malaysiarekin, 1997ko Asiako finantza krisiak eragotzi zuen arren[63]. Txinako Herri Errepublika aitortu zuen, eta hasieran baita Taiwan ere, Hegoafrikako ekonomian aspaldiko inbertsiogileak baitziren. Hala ere, Txinaren presioaren ondorioz, 1996ko azaroan Taiwanen aitortzari uko egin zion, eta 1999ko maiatzean bisita ofiziala egin zuen Pekinera[64].

Mandelak polemika piztu zuen Suharto Indonesiako presidentearekin zuen harreman estuarengatik, haren erregimena giza eskubideen urraketa masiboen erantzulea zelako. 1997ko uztailean Indonesiara egindako bisita pribatuan eskatu zion Suhartori Ekialdeko Timorreko okupaziotik ateratzeko[65]. Mendebaldetik ere antzeko kritikak jasan zituen, bere gobernuak Siriarekin, Kubarekin eta Libiarekin zituen harreman komertzialengatik[66] eta Castrorekin eta Kadafirekin zituen adiskidetasun pertsonalengatik[67]. Castrok 1998an egin zuen bisita, eta Mandelak Kadafi ezagutu zuen Libian, Itxaropen Onaren Ordena emateko[67]. Mendebaldeko gobernuek eta hedabideek bisita horiek kritikatu zituztenean, Mandelak kritikak egin zizkien kritika haiek kutsu arrazistak zituztelako[66], eta adierazi zuen "Mendebaldeko herrialdeen etsaiak ez direla gure etsaiak"[66].

Mandelak Libiaren, AEBen eta Erresuma Batuaren arteko aspaldiko gatazka konpontzea espero zuen. Gatazka haren oinarrian zegoen Abdelbaset al-Megrahi eta Lamin Khalifah Fhimah libiarren epaiketa: Pan Am Flight 103 hegaldia saboteatzea leporatu zieten. Mandelak hirugarren herrialde batean epaitzea proposatu zuen, eta alde guztiek onartu zuten. Eskoziar legeak araututa, epaiketa Herbehereetako Camp Zeist-en egin zen 1999ko apirilean, eta bi gizonetako bat erruduntzat jo zuten[68][69][70][71].

1996an, Hego Afrikako Garapen Komunitateko (SADC) presidente izendatu zuten eta arrakastarik gabeko negoziazioak hasi zituen Kongoko Lehen Gerra amaitzeko, Zairen[72][73][74].

Bitartekari lanak egin zituen Burundiko gerra zibileko tutsien eta hutuen arteko gatazka etnikoan; herrialdean egonkortasun handiagoa ekarri zuen, baina ez zuen lortu indarkeria etnikoa amaitzea[75].

Politikatik erretiratzeaAldatu

1996ko maiatzean parlamentuak Hegoafrikako Konstituzio berria onartu zuen[76]. De Klerk konstituzio hau ezartzearen aurka agertu zen eta hilabete horretan bera eta Alderdi Nazionala koalizio gobernutik atera ziren, protesta gisa[77][78][79]. Haiek utzitako kabinete karguak ANCk hartu zituen, eta Mbeki presidenteorde bakarra bilakatu zen[80]. Mandelak gero eta ardura gehiago eman zion Mbekiri[81]. 1997an Londresera egindako bisitan, "Hegoafrikako agintaria, de facto, Thabo Mbeki" zela adierazi zuen[81].

1997ko abenduko konferentzian ANCko presidente kargua utzi zuen Mandelak. ANCk Mbeki aukeratu zuen haren ondorengo gisa[81][82].

1996ko konstituzioak bost urtez jarraian bi agintaldi betetzea ahalbidetu zion arren, Mandelak ez zuen sekula pentsatu bigarren agintaldian egotea. 1999ko martxoaren 29an agur hitzaldia eman zuen Parlamentuan, eta 1999ko hauteskunde orokorren ondoren erretiratu zen[83].

1999an inkesta baten arabera, hegoafrikarren %80 pozik agertu zen Mandelaren presidentetzarekin[84].

IdeologiaAldatu

Mandela afrikar nazionalista gisa ezagutu zen, ANCko kide egin zenetik[85] eta baita sozialista gisa ere[86][87][88]. Sabelo J. Ndlovu-Gatsheni historialariak Mandela "afrikar nazionalista liberal – humanista dekolonial" bezala deskribatu zuen.[89]

Mandelak bat egin zuen Gandhi eta Nehru Indiako independentziaren aldeko liderren pentsamenduarekin, eskubide zibilen aldeko ekintzaile afroamerikarrekin eta Nkrumah bezalako afrikar nazionalistekin. Haien ideiak Hegoafrikara egokitu zituen. Aldi berean, haien pentsamenduaren beste alderdi batzuk baztertu zituen, hala nola Afrikako nazionalista zuri askoren aurkako sentimendua[90].

Bere bizitzan, indarkeriarik gabeko bidea defendatzen hasi zen[91]. Indarkeria onartzerakoan, alternatibarik ikusten ez zuelako egin zuen, aurkaria negoziazio mahaira eramateko bitarteko gisa hautematen baitzuen[92]. Indarkeria erabiltzeko borondate horrek Mandela bereizten du Gandhismoaren ideologiatik[93].

OharrakAldatu

  1. 1963
  2. 1985eko otsaila
  3. 27 urte kartzelan egin eta kaleratu zen egunean
  4. 1993ko apirila

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Nelson Mandela, hero of South Africa, dies at 95»
  2. (Ingelesez) Nelson Mandelaren biografia Nobel Sarien webgunean
  3. (Ingelesez) Long Walk to Freedom, Nelson Mandela. 16. orrialdean aipatua.
  4. (Ingelesez) Herriaren Kongresua, 1955 (2008-10-28)
  5. (Ingelesez) The Sacred Warrior liburuan aipatua
  6. (Ingelesez) The Making of a Political Reformer: Gandhi in South Africa, 1893–1914. 149. orrian aipatua
  7. (Ingelesez) Long Walk to Freedom, Nelson Mandela. 81. orrian aipatua
  8. (Ingelesez) Long Walk to Freedom, Nelson Mandela. 95-105 orrietan aipatua
  9. «Wayback Machine» web.archive.org 2017-03-29 (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  10. Meredith, Martin. (2010). Mandela : a Biography. (1st ed. argitaraldia) PublicAffairs, 514 or. ISBN 1-282-56267-3. PMC 647906301. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  11. Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 492-493 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  12. Barber, James. (2004). Mandela's world : the international dimension of South Africa's political revolution 1990-99. James Currey, 3 or. ISBN 0-85255-877-5. PMC 53191684. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  13. Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 491-492 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  14. Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 297-299, 510 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  15. Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 501 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  16. Lodge, Tom. (2006). Mandela : a critical life. Oxford University Press, 209 or. ISBN 978-0-19-151723-5. PMC 99996633. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  17. a b Meredith, Martin. (2010). Mandela : a Biography. (1st ed. argitaraldia) PublicAffairs, 543 or. ISBN 1-282-56267-3. PMC 647906301. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  18. a b Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 517 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  19. Lodge, Tom. (2006). Mandela : a critical life. Oxford University Press, 208-209 or. ISBN 978-0-19-151723-5. PMC 99996633. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  20. Meredith, Martin. (2010). Mandela : a Biography. (1st ed. argitaraldia) PublicAffairs, 547-548 or. ISBN 1-282-56267-3. PMC 647906301. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  21. Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 525-527 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  22. Lodge, Tom. (2006). Mandela : a critical life. Oxford University Press, 186 or. ISBN 978-0-19-151723-5. PMC 99996633. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  23. a b c Meredith, Martin. (2010). Mandela : a Biography. (1st ed. argitaraldia) PublicAffairs, 517 or. ISBN 1-282-56267-3. PMC 647906301. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  24. Meredith, Martin. (2010). Mandela : a Biography. (1st ed. argitaraldia) PublicAffairs, 539-542 or. ISBN 1-282-56267-3. PMC 647906301. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  25. Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 500, 507 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  26. Lodge, Tom. (2006). Mandela : a critical life. Oxford University Press, 222-223 or. ISBN 978-0-19-151723-5. PMC 99996633. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  27. Meredith, Martin. (2010). Mandela : a Biography. (1st ed. argitaraldia) PublicAffairs, 574-575 or. ISBN 1-282-56267-3. PMC 647906301. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  28. Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 546-549 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  29. Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 254 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  30. Lodge, Tom. (2006). Mandela : a critical life. Oxford University Press, 213 or. ISBN 978-0-19-151723-5. PMC 99996633. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  31. Barber, James. (2004). Mandela's world : the international dimension of South Africa's political revolution 1990-99. James Currey, 88 or. ISBN 0-85255-877-5. PMC 53191684. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  32. a b Lodge, Tom. (2006). Mandela : a critical life. Oxford University Press, 204 or. ISBN 978-0-19-151723-5. PMC 99996633. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  33. Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 507-511 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  34. Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 508 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  35. Meredith, Martin. (2010). Mandela : a Biography. (1st ed. argitaraldia) PublicAffairs, 528 or. ISBN 1-282-56267-3. PMC 647906301. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  36. Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 511, 534 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  37. a b Lodge, Tom. (2006). Mandela : a critical life. Oxford University Press, 212 or. ISBN 978-0-19-151723-5. PMC 99996633. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  38. a b Meredith, Martin. (2010). Mandela : a Biography. (1st ed. argitaraldia) PublicAffairs, 523-524 or. ISBN 1-282-56267-3. PMC 647906301. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  39. a b Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 520-523 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  40. Meredith, Martin. (2010). Mandela : a Biography. (1st ed. argitaraldia) PublicAffairs, 525-527 or. ISBN 1-282-56267-3. PMC 647906301. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  41. Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 516, 524 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  42. Lodge, Tom. (2006). Mandela : a critical life. Oxford University Press, 213 or. ISBN 978-0-19-151723-5. PMC 99996633. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  43. a b Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 491, 496, 524 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  44. Meredith, Martin. (2010). Mandela : a Biography. (1st ed. argitaraldia) PublicAffairs, 527, 551-564 or. ISBN 1-282-56267-3. PMC 647906301. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  45. Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 528-532 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  46. Meredith, Martin. (2010). Mandela : a Biography. (1st ed. argitaraldia) PublicAffairs, 563 or. ISBN 1-282-56267-3. PMC 647906301. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  47. Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 532 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  48. a b Meredith, Martin. (2010). Mandela : a Biography. (1st ed. argitaraldia) PublicAffairs, 518-520 or. ISBN 1-282-56267-3. PMC 647906301. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  49. Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 514-515 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  50. Barber, James. (2004). Mandela's world : the international dimension of South Africa's political revolution 1990-99. James Currey, 122-124, 162 or. ISBN 0-85255-877-5. PMC 53191684. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  51. Muthien; Magubane. (2000). Democracy and governance review : Mandela's legacy 1994-1999. Human Sciences Research Council, 369-370 or. ISBN 0-7969-1970-4. PMC 46943969. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  52. a b Meredith, Martin. (2010). Mandela : a Biography. (1st ed. argitaraldia) PublicAffairs, 520-521 or. ISBN 1-282-56267-3. PMC 647906301. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  53. a b Houston, Gregory; Muthien, Yvonne (2000). "Democracy and Governance in Transition". In Yvonne Muthien; Meshack Khosa; Bernard Magubane (eds.). Democracy and Governance Review: Mandela's Legacy 1994–1999. Pretoria: Human Sciences Research Council Press. pp. 37–68. ISBN 978-0-7969-1970-0.
  54. Lodge, Tom. (2006). Mandela : a critical life. Oxford University Press, 205 or. ISBN 978-0-19-151723-5. PMC 99996633. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  55. Herbst, Jeffrey (2003). "The Nature of South African Democracy: Political Dominance and Economic Inequality". In Theodore K. Rabb; Ezra N. Suleiman (eds.). The Making and Unmaking of Democracy: Lessons from History and World Politics. London: Routledge. pp. 206–224. ISBN 978-0-415-93381-0.
  56. «Wayback Machine» web.archive.org 2012-03-31 (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  57. Barber, James. (2004). Mandela's world : the international dimension of South Africa's political revolution 1990-99. James Currey, 279 or. ISBN 0-85255-877-5. PMC 53191684. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  58. Barber, James. (2004). Mandela's world : the international dimension of South Africa's political revolution 1990-99. James Currey, 135-137 or. ISBN 0-85255-877-5. PMC 53191684. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  59. Meredith, Martin. (2010). Mandela : a Biography. (1st ed. argitaraldia) PublicAffairs, 573 or. ISBN 1-282-56267-3. PMC 647906301. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  60. Meredith, Martin. (2010). Mandela : a Biography. (1st ed. argitaraldia) PublicAffairs, 544-547 or. ISBN 1-282-56267-3. PMC 647906301. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  61. Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 555 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  62. Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 559 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  63. Barber, James. (2004). Mandela's world : the international dimension of South Africa's political revolution 1990-99. James Currey, 108-109 or. ISBN 0-85255-877-5. PMC 53191684. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  64. Barber, James. (2004). Mandela's world : the international dimension of South Africa's political revolution 1990-99. James Currey, 107-108 or. ISBN 0-85255-877-5. PMC 53191684. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  65. Barber, James. (2004). Mandela's world : the international dimension of South Africa's political revolution 1990-99. James Currey, 104-105 or. ISBN 0-85255-877-5. PMC 53191684. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  66. a b c Lodge, Tom. (2006). Mandela : a critical life. Oxford University Press, 214 or. ISBN 978-0-19-151723-5. PMC 99996633. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  67. a b Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 262-263 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  68. Barber, James. (2004). Mandela's world : the international dimension of South Africa's political revolution 1990-99. James Currey, 144 or. ISBN 0-85255-877-5. PMC 53191684. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  69. Lodge, Tom. (2006). Mandela : a critical life. Oxford University Press, 215-216 or. ISBN 978-0-19-151723-5. PMC 99996633. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  70. Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 563-564 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  71. (Ingelesez) Analysis: Lockerbie's long road. 2001-01-31 (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  72. Barber, James. (2004). Mandela's world : the international dimension of South Africa's political revolution 1990-99. James Currey, 176-177 or. ISBN 0-85255-877-5. PMC 53191684. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  73. Lodge, Tom. (2006). Mandela : a critical life. Oxford University Press, 216 or. ISBN 978-0-19-151723-5. PMC 99996633. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  74. Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 558 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  75. Lodge, Tom. (2006). Mandela : a critical life. Oxford University Press, 217-218 or. ISBN 978-0-19-151723-5. PMC 99996633. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  76. Muthien, Yvonne; Khosa, Meshack; Magubane, Bernard (2000). "Democracy and Governance in Transition". In Yvonne Muthien; Meshack Khosa; Bernard Magubane (eds.). Democracy and Governance Review: Mandela's Legacy 1994–1999. Pretoria: Human Sciences Research Council Press. pp. 361–374. ISBN 978-0-7969-1970-0.
  77. Barber, James. (2004). Mandela's world : the international dimension of South Africa's political revolution 1990-99. James Currey, 128-129 or. ISBN 0-85255-877-5. PMC 53191684. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  78. Lodge, Tom. (2006). Mandela : a critical life. Oxford University Press, 204 or. ISBN 978-0-19-151723-5. PMC 99996633. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  79. Meredith, Martin. (2010). Mandela : a Biography. (1st ed. argitaraldia) PublicAffairs, 529-530 or. ISBN 1-282-56267-3. PMC 647906301. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  80. Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 535 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  81. a b c Lodge, Tom. (2006). Mandela : a critical life. Oxford University Press, 211 or. ISBN 978-0-19-151723-5. PMC 99996633. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  82. Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 537-543 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  83. Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 578 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  84. Lodge, Tom. (2006). Mandela : a critical life. Oxford University Press, 219 or. ISBN 978-0-19-151723-5. PMC 99996633. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  85. Sampson, Anthony. (<1999-2011>). Mandela : the authorized biography. HarperCollins, 25 or. ISBN 978-0-00-743797-9. PMC 953549944. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  86. Benson, Mary. (1986). Nelson Mandela. (1st ed. argitaraldia) Penguin, 36-37 or. ISBN 0-14-008941-1. PMC 13196207. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  87. Mandela, Nelson. (2004 :). Long walk to freedom : the autobiography of Nelson Mandela. Vol. 1, 1918-1962.. Windsor, 162-165 or. ISBN 0-7540-8723-9. PMC 655667095. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  88. Smith, David James. (2010). Young Mandela. Weidenfeld & Nicolson, 72-73 or. ISBN 978-0-297-85524-8. PMC 501136202. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  89. Ndlovu-Gatsheni, Sabelo J.. (2014-07-03). «From a ‘terrorist’ to global icon: a critical decolonial ethical tribute to Nelson Rolihlahla Mandela of South Africa» Third World Quarterly 35 (6): 905–921. doi:10.1080/01436597.2014.907703. ISSN 0143-6597. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  90. Boehmer, Elleke. (2008). Nelson Mandela : a very short introduction. Oxford University Press, 109 or. ISBN 978-0-19-153924-4. PMC 265700514. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  91. Boehmer, Elleke. (2008). Nelson Mandela : a very short introduction. Oxford University Press, 107 or. ISBN 978-0-19-153924-4. PMC 265700514. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  92. Boehmer, Elleke. (2008). Nelson Mandela : a very short introduction. Oxford University Press, 105, 108 or. ISBN 978-0-19-153924-4. PMC 265700514. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  93. Suttner1, Raymond. (2007-12-01). «(Mis)Understanding Nelson Mandela» African Historical Review 39 (2): 107–130. doi:10.1080/17532520701786202. ISSN 1753-2523. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).

Kanpo estekakAldatu

Kartzelan
Askatasunean
Bere bizitzari buruzkoak
Ondorengoak
Bestelakoak