Isabel Elizalde
Isabel Elizalde Arretxea (Bera, 1964ko azaroaren 13a) nafar Enpresa eta Turismo Jardueretako teknikaria eta politikaria da. Landa Garapenean, Iraunkortasunean eta Ekonomia Zirkularrean aditua da eta gizarte eta ekonomia eredu jasangarri berri baterako egin behar den transiziorako aurrera pausu nabarmenak emanda estrategiak diseinatu eta inplementatzen aritua da.[1]
Isabel Elizalde | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bera, 1964ko azaroaren 13a (56 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa |
Madrilgo Unibertsitatea Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
BizitzaAldatu
Beran jaioa izan arren doneztebarra da, eta gaur egun Zubietan bizi da.
Ibilbide profesionalaAldatu
2012-2015 artean Cederna-Garalur elkarteko zuzendaria izan da.
2015-2019 legegintzaldian, EH Bilduk proposatuta Nafarroako Gobernuko Landa Garapena, Toki Administrazioa eta Ingurumeneko kontseilaria izan zen. Hainbat gairen artean Hondakinei buruzko Foru Legea jarri du abian eta nekazaritza sustengarriaren aldeko beharra defendatu.[2][3][4][5][6][7]
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Isabel Elizalde / Jakoba Errekondo - Euskonews» www.euskonews.eus Noiz kontsultatua: 2020-01-01.
- ↑ Elizalde Arretxea, Isabel. «Gobernu taldea. Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilaria - navarra.es» www.navarra.es Noiz kontsultatua: 2019-03-01.
- ↑ (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2018-07-30). «Isabel Elizalde: “Agradezco la participación de la ciudadanía navarra en la consecución de los objetivos planteados”» Cadena SER Noiz kontsultatua: 2019-03-01.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Isabel Elizalde: “Navarra ha visto el desarrollo sostenible como una oportunidad”. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia Noiz kontsultatua: 2019-03-01.
- ↑ (Gaztelaniaz) «“Navarra ha visto el desarrollo sostenible como una oportunidad”. Noticias de Alava» Noticias de Álava Noiz kontsultatua: 2019-03-01.
- ↑ «Isabel Elizalde, consejera de Medio Ambiente: "La Ley de Residuos era sobre todo necesaria"» ondacero.es Noiz kontsultatua: 2019-03-01.
- ↑ Press, Europa. (2018-08-01). «Elizalde reclama una reforma de la PAC "en clave de sector y territorio" que permita una política agraria "fuerte"» www.europapress.es Noiz kontsultatua: 2019-03-01.
Kanpo estekakAldatu
- Isabel Elizalderen hitzaldia (Nafar Gobernua, bideoa, 2017)
- Isabel Elizalde Ajoarrieroa saioan (Hamaika Telebista, bideoa, 2019)