Pedro Kareaga Garagartza

Pedro Kareaga Garagartza (Eibar, 1884-1964) gipuzkoar ingeniari eta armagilea izan zen.

Pedro Kareaga Garagartza
Bizitza
JaiotzaEibar, 1884
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1964 (79/80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarmagilea
Artikulu hau ingeniariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pedro Kareaga».

1906an, Browning 1900 errepikapen-pistolan oinarritutako "Careaga" pistola patentatu zuen. 1911n Esperanza y Unceta enpresak bere "Victoria" pistola ekoizteari ekin zion. Gero Astra 400, Astra 300 eta Astra 600 modeloetan lan egin zuen.

1912an "Eibar" izeneko pistola automatikoa patentatu zuen. 1921 eta 1940 artean lau metrailadore-patente egin zituen.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Calvo, Juan L.. Industria armera nacional 1830-1940 Fábricas, Privilegio, Patentes y Marcas. ISBN 84-89696-02-0..


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.