Ireki menu nagusia

James Bond[1] fikziozko britainiar espioi bat da, 007 agentea izenaz ere ezaguna, Ian Fleming britainiar idazleak 1953an sortua. James Bond eleberri seriearen protagonista da, hainbat filmetan, komikietan eta bideo-jokoetan ere ageri dena. Fikzioan, Erresuma Batuko Inteligentzia Zerbitzu Sekretuko agentea da; errealitatean, zerbitzu horren izena MI6 da 1995az geroztik.

1953tik 1964ra, Ian Flemingek hamabi eleberri argitaratu zituen, James Bond pertsonaia protagonistatzat hartuta. Eleberri haiek arrakasta handia izan zuten munduan, eta pertsonaia hori bera hartuta hogeitik gora film ekoitzi ziren 1962tik 2008ra bitartean.

James Bond, espioi seduktore handiaren arketipo eta mito moderno bihurtu da, akziozko zinemaren eredugarri.

FilmakAldatu

Fleming idazlearen eleberri guztien eta istorio gehienen film eta telebista egokitzapena egin da, batzuetan jatorriko materiala gertutik jarraituz, eta beste batzuetan, era oso librean. James Bonden azken filmeek Flemingen eleberrietako elementu batzuk hartzen dituzten gidoi originalak erabili dituzte.

Zortzi aktore ezberdin aritu izan dira James Bonden paperean. Eon Productions ekoiztetxeak 24 film ekoiztu ditu (2020an 25.-a aterako du), film ofizialak bezala ezagutzen direnak. Eonek ekoiztu ez dituen James Bonden beste hiru film daude, ez ofizialak bezala ezagutzen direnak, nahiz eta pertsonaiaren legezko egokitzapenak izan.

Eon ekoiztetxearen filmakAldatu

Zbk. Izenburua Urtea James Bond Zuzendaria
1 Dr. No 1962 Sean Connery Terence Young
2 From Russia With Love 1963
3 Goldfinger 1964 Guy Hamilton
4 Thunderball 1965 Terence Young
5 You Only Live Twice 1967 Lewis Gilbert
6 On Her Majesty's Secret Service 1969 George Lazenby Peter R. Hunt
7 Diamonds Are Forever 1971 Sean Connery Guy Hamilton
8 Live and Let Die 1973 Roger Moore
9 The Man with the Golden Gun 1974
10 The Spy Who Loved Me 1977 Lewis Gilbert
11 Moonraker 1979
12 For Your Eyes Only 1981 John Glen
13 Octopussy 1983
14 A View to a Kill 1985
15 The Living Daylights 1987 Timothy Dalton
16 Licence to Kill 1989
17 GoldenEye 1995 Pierce Brosnan Martin Campbell
18 Tomorrow Never Dies 1997 Roger Spottiswoode
19 The World Is Not Enough 1999 Michael Apted
20 Die Another Day 2002 Lee Tamahori
21 Casino Royale 2006 Daniel Craig Martin Campbell
22 Quantum of Solace 2008 Marc Forster
23 Skyfall 2012 Sam Mendes
24 Spectre 2015
25 No Time to Die 2020 Cary Joji Fukunaga

Eon ekoiztetxearen filmak ez direnakAldatu

Izenburua Urtea James Bond Zuzendaria Ekoiztetxea
Casino Royale (Climax!) (telebista atala) 1954 Barry Nelson Steve Hoefer Paramount Pictures
CBS Broadcasting Inc
Casino Royale (parodia) 1967 David Niven Peter Sellers
John Huston
Kenneth Hughes
Val Guest
Robert Parrish
Joseph McGrath
Columbia Pictures
Never Say Never Again 1983 Sean Connery Irvin Kershner Warner Bros.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Bond