Jose Zinkunegi
Jose Zinkunegi Arruti (Yoseba) (Errezil, Gipuzkoa, 1886ko apirilaren 29a - Zarautz, Gipuzkoa, 1964ko urtarrilaren 9a) gipuzkoar sendagile, idazle eta itzultzailea izan zen.
Jose Zinkunegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errezil, 1886ko apirilaren 29a |
Herrialdea | Euskotarra |
Heriotza | Zarautz, 1964ko urtarrilaren 9a (77 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea eta medikua |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Valladoliden egin zituen medikuntza-ikasketak, 1911an bukatu zituen ikasketak eta AIAn hasi zen medikuntza lanetan 1912 tik 1918 arte, handik Errenderira joan zen 1921 arte eta handik Zarautzera, han haritu zen mediku lanetan geroztik, 1936an guda hasi zen arte.
1916an Martzelina Zabalarekin ezkondu zen eta azpi seme alaba izan zituzten. Frankistak Zarautzen sartu artean, bertan eratu zen defentsarako komitearen lehendakari izendatua izan zen eta Zarautz erortzean, Bilbora ihes egin behar izan zuen sendi osoarekin, emaztea eta 6 seme-alabekin, 2 garren semea, Gotzon, izan ezik, hura gudari joana zen eta. Bilbon bizitu ziren eta bertan euskal unibertsitatearen sorreran parte hartu zuen, bertan eratu ziren medikuntza ikasketetan parte hartu zuen ere, "sendakintz euskera" gaiaren katedratiko izendatua izan zen. Baita ere "euzko gudarosteko" mediku tribunaleko kidea izan zen. Frankistak Bilbo menperatzean 1937an Iparraldera ihesi zuten. Saint Christeau-Lurben egon ziren hasiera batean, baina laister Alderdiak Bartzelonan eratu zuten "Euzkadi-ospitaleko zuzendari izendatu zuten eta bertan haritu zuen 1938an Bartzelona ere Frankistek menperatu zuten artean. Berriz iparraldera itzuli zen eta sendiarekin bildu zen berriro Saint Christeaun, bertako ospitalean ere zuzendari aritu zen eta handik laister Kanboko Osasuna ospitalera joan zen eta sendi osoa Kanbon bizi izan ziren. 1942 aldera alemaniarrak bertan zirela emaztea eta 4 semealaba Zarautza itzuli ziren, seme zaharrena 1941ean kanbon hil zen tuberkulosiaren ondorioz. Joseba Iparraldean gelditu behar izan zuen eta ordutik etzuen baimenik izan bere medikuntza lanetan jarraitzeko Frantzian eta EAJko ordezkari izan zen Iparraldean egon zen garaian eta idazlanetan haritu zen ere 1948an "Francoren indultoa medio" Zarautza itzuli ahal izan zuen bitartean, familia bertan bizi zen 1943tik, Andoni, orduan seme zaharrena atzerriratuta egon zen ere frankoren gudarosteko "profugoa" zelako eta 1948ko udaran indultoa iritxi zitzaion ere eta Zarautzera itzuli ahal izan zuen.
Josebak itzuli ondoren ez zuen medikuntzan jarraitzerik izan ez bai zioten baimenik eman orduko medikuntza kolejioak.
Beraz bere idazlanetan jarraitu zuen ordutik 1964ean zendu artean.
Halaber, Euskaltzain urgazlea izan zen 1919tik aurrera.
Idazlanak
aldatuBalmesen "El Criterio" ("Irizpidea") eta Campionen "Erraondo´ko azken atabalaria", "Popatxu", "Yan Pier Bidart" eta "Pedro Mari" idazlanak euskaratu zituen, besteak beste. Euskal Esnalea, Euzko Gogoa eta Euzko Deya agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Zinkunegirenak dira, halaber, "Eusko Abenda. Bere sendotasun len, orain eta gero" (1920), "Kirolak ¿ongille ala kaltegarri?" (1927), "Kepa Deunaren ollaskoak" (1956) eta "Kozko Muñoa" (1957). Azken urte hartan ere Zigor operaren libretoa saritu zioten.
Gainera, lan ugari utzi zuen argitaratu gabe.
Fakultateko irakaslea
aldatuBestela, 1936ko urrian orduko Eusko Jaurlaritzak abiatu zuen Euskal Unibertsitatea ("Euzko Irakastola Nagusia") sortzeko prozesua, Jose Antonio Agirre lehendakari eta Jesus Maria Leizaola Justizia eta Kultura sailburua zirelarik. Medikuntza Fakultatearen barruan ("Osakintza Ikastola"), urte hartako azaroan argitaratu zituzten eman beharreko ikasgaiak, haien artean euskera medikoa zegoen ("sendakintz-euzkera") eta gaiaren irakasle moduan Jose Zinkunegi aukeratu zuten. Martxan ipini ahal izan zuten egitasmoa Basurtuko Ospitalean, ikasgai gehienekin, baina Espainiako Gerra Zibilak azkenean geldiarazi zuen hasi eta 6 hilabetera gutxi gora-behera, 1937ko ekainean frankistek Bilbo hartu ostean.
"EUZKADI" ospitalea Bartzelonan
aldatuBilbotik Iparraldera joan zen sendiarekin, eta hilabete gutxi barru, bertatik Bartzelonara joatea eskatu zioten han Eusko Jaurlaritzak osatutako "Euzkadi ospital"ean bere beharra zutela eta han joan zen Bartzelonara. Bertan egin zituen zuzendari eta sendagile lanak azaroaren 15etik Bartzelona hurrengo urte bukaeran Frankisten menpean erori zen artean. Orduan berriro Iparraldera joan eta bere sendiarekin bilbu zen berriro, aldi hontan 1948 arte.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.