Marian Moreno

Hezkidetzan aditua den irakasle eta idazlea

Marian Moreno Llaneza (Leon, 1964ko ekainaren 5a) irakaslea da, idazlea eta hezkidetzaren inguruan irakasleen prestakuntzan aditua. [1]

Marian Moreno

Bizitza
JaiotzaLeon1964ko ekainaren 5a (59 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
marianmoreno.com

Eusko Jaurlaritzaren II. Hezkidetza Planaren diseinuan esku hartze aktiboa izan zuen.[2][3]

Nafarroako Gobernuaren 2017an indarrean jarri zuen Skolae-Berdin bidean arduradunetariko bat izan zen.[4][5][6]

Ibilbidea aldatu

Leonen jaioa, Espainiar Filologian lizentziatua (Oviedoko Unibertsitatea), Moreno Llanezak Irakaskuntza Aholkulari Tekniko gisa irakasleen Zentroan (Avilés) 2002tik 2007ra lan egin zuen. 2007-2008 ikasturteetan aholkularia izan zen Asturiasko Printzerriaren Ebaluazio, Kalitate eta antolaketa Akademikoa Zerbitzuan. Horrez gain, Espainiako Hizkuntza eta Literatura irakaslea da Corvera de Asturiasen.

2014. urtean Facebook-en Hezkidetza gaiaren inguruko klaustro birtual bat sortu zen (Claustro Virtual de Coeducación). Denborarekin haziz joan zen eta 2018an 5.000 lagun baino gehiago zituenean, eremu presentzialera salto egin eta Nazioarteko Hezkidetza eta Genero I. Kongresua antolatu zuen Madrilgo Karlos III-a Unibertsitatean.[7] Hortik atera zen CLAVICO elkartea sortzeko erabakia, Moreno lehendakaria delarik.[8]

Euskal Herrian aldatu

EAEn aldatu

Euskal Herrian ere hezkidetza-aholkulari gisa hitzaldiak eman ditu[9] eta irakasleen prestakuntzan[10] ere aritu izan da.[1]

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren II. Hezkidetza Planaren diseinuan esku hartze aktiboa izan du eta 2019ko martxoaren 7an plana aurkezteko antolatu zuen jardunaldian ponentzia nagusia egin zuen.[2][3]

Nafarroan aldatu

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuan 2017an indarrean jarri zuen Skolae-Berdin bidean arduradunetariko bat izan da, hezkidetza programaren pedagogia-koordinazioan.[4][5][6] Nafarroako alderdi eskuindarrak bultzatuta, polemika bizien artean igaro du bere ibilbidea. 2019an beste 9 kiderekin batera epaitegietara deklaratzera deitu zuten.[11][12]

Lanak aldatu

  • 2016: "Cambios sociales y género". Moreno Llaneza, Marian. eta Repullo Ruiz, Carmen, DBHko testu-liburua. [13]
  • 2013: Queremos coeducar, Hezkidetza gida, CPR Avilés-Occidente.[14]
  • 2008: Breve diccionario coeducativo, Consejería de Educación del Principado de Asturias.[15]

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

  • 2013an Ohorezko Aipamena Hezkuntza Ministeritzako «Irene: la paz empieza en casa» Sarietan "El reto quincenal" lanagatik ("Hamabostaldiko erronka").[16]
  • 2018an ‘Chimenea en Popa’ Saria lortu zuen San Esteban de Pravia parrokiako Cam de Riberako Orgullín ospakizunean.[17]

Erreferentziak aldatu

  1. a b BerritzeguneNagusia. (2019-03-07). Marian Moreno sobre #Coeducacion e #Igualdad en #EskolaAbian. (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  2. a b «101 ikastetxe betaurreko moreak janzteko prest» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).
  3. a b BerritzeguneNagusia. (2019-03-07). Marian Moreno sobre #Coeducacion e #Igualdad en #EskolaAbian. (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).
  4. a b Bilbao, Ibai Maruri. ««Skolae uzkur hartu dutenak berdintasunaren aurkakoak dira»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).
  5. a b «Baluartek asteazken honetan ikasturte amaierako Skolae Jardunaldia hartuko du eta bertan aurten ikastetxeek eginiko lana ezagutzera ematearekin batera “bideak zabaltzen dituzten” emakumeen lana omenduko da» Nafarroa.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).
  6. a b «SKOLAE Programa - Educación» www.educacion.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).
  7. «Un claustro virtual organiza en Madrid el primer Congreso Internacional de Coeducación y Género |  Ameco Press» amecopress.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).
  8. «CLAVICO_Claustro Virtual de Coeducación» www.clavico.es (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).
  9. Gascon, Ainara Arratibel. ««Irakasleek, oro har, ez dute prestakuntzarik genero gaietan, eta hori larria da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-03-03).
  10. BerritzeguneNagusia. (Noiz kontsultatua: 2017-03-03).
  11. (Gaztelaniaz) «El Tribunal cita a diez de los autores y formadores de Skolae» GARA 2019-06-06 (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).
  12. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-06-09). ««La ultraderecha es esto; denunciar en los tribunales al que defiende la democracia»» GARA (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).
  13. (Gaztelaniaz) Cambios Sociales y Género, ESO 1. Anaya 2016 ISBN 9788469816851. PMC 974392541. (Noiz kontsultatua: 2018-07-30).
  14. (Gaztelaniaz) Queremos coeducar. Centro de Profesorado y Recursos de Avilés-Occidente.
  15. (Gaztelaniaz) Moreno, Marian. (pdf) Breve diccionario coeducativo.. .
  16. (Gaztelaniaz) España, La Nueva. «El IES de Corvera recibe una mención ministerial por un trabajo de igualdad» www.lne.es (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).
  17. (Gaztelaniaz) Marian Moreno Llaneza, premio ‘Chimenea en Popa’ del Orgullín de Cam de Ribera. (Noiz kontsultatua: 2019-06-10).

Kanpo estekak aldatu

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Marian Moreno