Adam Yauch
estatubatuar rap abeslaria
Adam Nathaniel Yauch (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1964ko abuztuaren 5a - ibidem, 2012ko maiatzaren 4a) estatubatuar rap abeslaria, baxu-jotzailea eta filmegilea izan zen. MCA goitizenez ezaguna, Beastie Boys hip hop musika taldearen sortzaileetako bat izan zen.[1]
Adam Yauch | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Adam Nathaniel Yauch |
Jaiotza | New York, 1964ko abuztuaren 5a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | New York, 2012ko maiatzaren 4a (47 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: salivary gland neoplasm (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bard College (en) ![]() Edward R. Murrow High School (en) ![]() Brooklyn Friends School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | raperoa, abeslaria, kantugilea, baxu-jotzailea, gitarra-jotzailea, film-zuzendaria eta disko-ekoizlea |
Kidetza | Beastie Boys |
Izengoitia(k) | MCA |
Genero artistikoa | hip hop musika rap rock (en) ![]() hardcore punk alternative hip-hop (en) ![]() |
Ahots mota | baritonoa |
Musika instrumentua | baxua gitarra ahotsa bass (en) ![]() |
Diskoetxea | Def Jam Recordings |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | budismoa |
beastieboys.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Yauchek Oscilloscope Laboratories zinema ekoiztetxe eta banaketa-etxe independentea sortu zuen. Sinesmenez budista, Tibeten Independentziaren Aldeko Mugimenduan engaiatu zen eta Tibetan Freedom Concert izeneko rock-jaialdiak antolatu zituen munduko hainbat tokitan Erin Potts ekintzailearekin batera.[2] 2012an hil zen, parotida guruineko minbiziak jota.[3]
Diskografia
aldatuBeastie Boys taldearekin
aldatu- Licensed to Ill (1986)
- Paul's Boutique (1989)
- Check Your Head (1992)
- Ill Communication (1994)
- Hello Nasty (1998)
- To the 5 Boroughs (2004)
- The Mix-Up (2007)
- Hot Sauce Committee Part Two (2011)
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Adam Yauch Beastie Boys taldeko sortzailea hil da» Berria 2012-05-05 (kontsulta data: 2020-04-25).
- ↑ (Ingelesez) Harrington, Richard. (1998-06-07). «Great Wall Of Sound Concert to Aid Tibet Roars Into RFK» Washington Post (kontsulta data: 2020-04-25).
- ↑ «Agur Adam Yauch (MCA)» Entzun! 2012-05-08 (kontsulta data: 2020-04-25).