Olga Ketonen

kazetari finlandiarra

Tuula Ketonen, Olga Ketonen edo Olga K izengoitiz ezagunagoa, (Kalajoki, 1964ko irailaren 29aVantaa, 2024ko otsailaren 3a[1]) finlandiar kazetaria izan zen.

Olga Ketonen

Bizitza
JaiotzaKalajoki (en) Itzuli1964ko irailaren 29a
Herrialdea Finlandia
HeriotzaVantaa2024ko otsailaren 3a (59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfinlandiera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
IMDB: nm3133180 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Mikkeliko eskualdeko irrati kate batean hasi zuen ibilbide profesionala. 1990etik Radiomafia katean aritu zen, besteak beste Häratysjuhla, Pressiklubi eta Dimanttien imitälli saioetan[2]. 2003an Radiomafia katea itxi ondoren, YleQ katean hasi zen lanean. 2006ko udazkenean kate hori ere itxi zuten, eta Ketonen Yle Radio 1ean hasi zen, baina 2007ko urtarrilean Radio Aaltoko goizeko saioan lortu zuen lana[3]. 2007ko udazkenean, Radio Gala kateko ekitaldian urteko irrati esatari izendatu zuten[4]. 2011ko azarora arte aritu zen Radio Aalton[5], eta 2012an Yleisradiora itzuli zen, non Yle Puhe goizeko saioan aritu zen. 2014ko urtarrilean Yle Radio Suomin hasi zen lanean.

Telebista aurkezlea ere izan zen. 1997tik 1998ra MTV3ko Punainen Planetta saioan aritu zen, hasieran Jonni Aromaarekin eta gero Kari Kontiorekin. 1999ko udazkenean Planeetta Plupu saioko aurkezlea izan zen Nelonen katean[6][7][8].

2011n Finlandiako Fikzio Sarirako idazleak hautatu zituen epaimahaiko kidea izan zen[9].

Bi semeen ama zen[10].

Ketonen 2024ko otsailaren 3an hil zen sortzetiko kardiopatiak eragindako gaixotasun labur baten ondorioz[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Finlandieraz) Gustafsson, Miia. «Ylen radiojuontaja Olga Ketonen on kuollut» Yle Uutiset 2024-02-03 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  2. (Finlandieraz) «Radiomafia-historiikki» Yle jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2009-10-15) (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  3. (Finlandieraz) Forsman, Carita. «Olga K. antaa radioaaltojen kuljettaa» Kaleva.fi 2007-02-08 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-01-12) (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  4. (Finlandieraz) «Radio Aallon Olga K. vuoden radiojuontaja» Mediaviikko 2007-10-22 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-11-09) (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  5. (Finlandieraz) «Millä mielellä Olga jättää Radio Aallon? Ketkä jatkavat Aallon aamussa?» Radio Aalto 2011-11-09 (Noiz kontsultatua: 2012-01-12).
  6. (Finlandieraz) «Puhetta Punaisella planeetalla. Uusi keskusteluohjelma tulee HPR:n ja Amazonian paikalle» Helsingin Sanomat 1997-05-15.
  7. (Finlandieraz) «Kari Kontio alkaa juontaa television Punaista Planeettaa» Helsingin Sanomat 1998-05-11.
  8. (Finlandieraz) «Tv-Nelonen panostaa sarjoihin - syksylle nimekkäitä uutuusfilmejä» Verkkouutiset 1999-05-21 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  9. (Finlandieraz) «Kuusi naiskirjailijaa kilpailee Finlandiasta – lue HS-arviot» Helsingin Sanomat 2011-11-10 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  10. (Finlandieraz) «Olga K» Yle Puhe jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-01-07) (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).

Kanpo estekak

aldatu