Ireki menu nagusia

Saturnino Soloeta Iturrondobeitia (Erlijio-izena: Dimako Fernando) (Dima, 1881eko otsailaren 11 - Manila, Filipinak, 1964ko ekainaren 21a[1]) bizkaitar idazlea eta elizgizona izan zen.

Saturnino Soloeta
Bizitza
Jaiotza Dima1881eko otsailaren 11
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Manila1964ko ekainaren 21a (83 urte)
Jarduerak
Jarduerak misiolaria, apaiz katolikoa eta hiztegigilea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena

Hamazazpi urte zituela kaputxinoen ordenan sartu zen, eta 1908an apaiz egin zen. Ondoren Friburgon osatu zituen ikasketak. Handik Hego Amerikara joan eta hamahiru urtez egon zen Argentinan eta hiru Txilen. 1928an Txinara joan zen misiolari. Mao Zedong aginpidera iritsi zenean kartzelan sartu zuten. Askatu eta Filipinetara joan zen ihesi. Han ibili zen misiolari hamar urtez, hil zen arte. Obra nagusiak: Curso primero del idioma vasco (1912), Curso segundo del idioma vasco (1913), Conjugación sintética del verbo vasco (1913), Le petit basque: Cours élémentaire de Grammaire Basque, dialecte Labourdin (1913), Ensayo de unificación de dialectos baskos (1922) eta Mi cautiverio bajo el dragón rojo (1934), Polikarpo Iraizozek euskaratu zuen oroitzapen-liburua.

ErreferentziakAldatu