Glòria Serra

bartzelonar kazetaria, telebistako aurkezlea

Maria Glòria Serra Ramos, ezagunagoa Glòria Serra izenez (Bartzelona, 1964ko urriaren 21a) bartzelonar kazetaria, aurkezlea eta irrati esataria da.[1]

Glòria Serra
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Glòria Serra i Ramos
JaiotzaBartzelona1964ko urriaren 21a (59 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa kazetaritzan lizentziatura
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, telebista aurkezlea eta iruzkingilea
Enplegatzailea(k)RAC1
La Sexta
Antena 3
IMDB: nm2069601 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Kazetaritzan lizentziaduna da Glòria Serra, eta 1987tik ari da komunikabideetan lanean.

Kazetari ibilbidea aldatu

Radio Barcelonako (Cadena SER) albistegietan hasi zuen karrera profesionala, hala nola arratsaldeko edo Hora 25 izenburuko albistegietan, eta Matinal SERCatalunyako editore eta El Balcóko zuzendari ere izan zen. Julia Oterorekin ere lan egin zuen Eta Ràdio Miramar-eko ¿Y nosotras qué? eta Catalunya matí saioa aurkeztu zuen Catalunya Ràdio-n.[2]

Telebistaren munduan zenbait funtzio garatzen hasi zen Kataluniako Televisión Españolan. 1998 eta 2001 bitartean Telecincon lan egin zuen, eta bertan Telecinco albistegien lehen edizioaren azpieditore eta aurkezlea izan zen, La mirada crítica saioaren zuzendaria eta aurkezlea.

Aldi berean, 1999 eta 2001 bitartean, Josep Cunírekin batera, L'aventura quotidiana eztabaida aurkeztu zuen tv3n. Ondoren, Coses que pasen eztabaida zuzendu zuen eta Els matins magazinean parte hartu zuen, bi saioak Cunik Kataluniako autonomian aurkeztutakoak.

2001ean Ciutat oberta (Barcelona TV) izan zen eztabaidaren buru, eta Bartzelonako TV telebista lokalaren audientzia-arrakastadun saio bihurtu zen.[3]

2003ko uztailetik abuztura , irratira itzuli zen COMRàdio, La segona república, udako goizeko magazina aurkezteko. Bi urte geroago, 2005eko irailean, irrati munizipalistak berriro deitu zion, ordukoan Joan Barril ordezkatzeko ohiko denboraldian. Serrak bi denboraldi egin zituen goizez COMRàdio eskolan, Matins.com magazinarekin.

COMRàdio utzi eta berehala itzuli zen Telecincora. 2007ko abuztuaren 25etik 2010eko apirilaren, Jordi Gonzálezekin batera, La Noria saioa aurkeztu zuen. Narratzaile gisa aritu zen atal bakoitzean, eta ospe handia lortu zuen.

2010eko maiatzaren 1etik 2011ko martxoaren 4ra Antena 3eko 3D izeneko arratsaldeko magazina aurkeztu zuen. 2011ko urtarrilaren 31tik aurrera, gainera, Equipo de investigación saioa zuzendu eta aurkeztu zuen, 2023an ere jarraitzen duela.[4] 2004ko otsailetik maiatzera 7 días, 7 noches saioa ere bai.[5][6]

Horrekin batera, 2009az geroztik, RAC 1 irrati-etxe katalanaren El Món a RAC1 saioaren tertulietan parte hartu du.

Bizitza pribatua aldatu

2014ko irailean bi biki erditu zituen 50 urte zituela.[7]

Telebistako programa azpimarragarriak aldatu

Telebista

Urtea Izenburua Kanala
1998 - 2001 Informativos T5 Telecinco
1999 - 2001 L'aventura quotidiana TV3
2001 Coses que passen TV3
2001 - 2003 Ciutat oberta Barcelona TV
2003 - 2005 La mirada crítica Telecinco
2007 - 2010 La Noria Telecinco
2009 - actualidad El món a RAC 1 RAC 1
2010 - 2011 3D Antena 3
2011 7 días, 7 noches Antena 3
2011 - actualidad Equipo de investigación Antena 3/La Sexta
2013 - 2014 La diana de... Antena 3

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • Urrezko Antena saria jaso zuen Equipo investigación saiarekin Espainiako Irrati eta Telebista Elkarteen Federazioak, profesionalen lan onagatik.[8]

Erreferentziak aldatu

  1. Entrevista a Glòria Serra en Diez Minutos. .
  2. (Gaztelaniaz) «Glòria Serra, así es la presentadora de 'Equipo de Investigación'» okdiario.com 2023-04-21 (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  3. El País
  4. (Gaztelaniaz) «Equipo de Investigación con Gloria Serra | Viernes a las 22.30 | Ver Online» www.lasexta.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  5. Entrevista a Glòria Serra. 3 de febrero de 2011.
  6. '7 días, 7 noches' arranca con Glòria Serra el próximo 2 de febrero. 30 de enero de 2011.
  7. (Gaztelaniaz) Parcero, Jorge C.. (2021-01-29). «Gloria Serra: vida personal blindada, una década como investigadora y su 'truco' para adelgazar 20 kilos» vanitatis.elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  8. (Gaztelaniaz) «Gloria Serra, presentadora, madre de mellizas y creadora de un nuevo estilo televisivo» HOLA 2020-06-12 (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).

Kanpo estekak aldatu