Frans Eemil Sillanpää
Frans Eemil Sillanpää (Hämeenkyrö, Finlandia, 1888ko irailaren 16a - Helsinki, Finlandia, 1964ko ekainaren 3a) finlandiar idazlea izan zen.
Frans Eemil Sillanpää | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Frans Eemil Sillanpää |
Jaiotza | Hämeenkyrö, 1888ko irailaren 16a |
Herrialdea | Finlandia |
Lehen hizkuntza | finlandiera |
Heriotza | Helsinki, 1964ko ekainaren 3a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Olibondoen mendiko hilerri judua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sigrid Salomäki (en) Anna von Hertzen (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Jumesniemi Church School (en) Tampereen lyseon lukio (en) Haukijärvi School (en) Helsinkiko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | finlandiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea eta poeta |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Eemil Syväri eta Taata Sillanpää |
Biografia
aldatuLaborari-familiakoa zen, eta natura-zientzietako ikasketak egin zituen Helsinkin. 1913an jaioterrira itzuli eta idazten hasi zen.
Lehen eleberrian, Elämä ja aurinko (1916, Bizitza eta Eguzkia), bi gazte maiteminduren udaldia deskribatzen du, baina pertsonaiak, funtsean, izadiaren agerpena besterik ez dira.
Finlandiako gerra zibilak (1918) eragin zion zirrara bere eleberririk mamitsuenaren iturburu izan zen: Hurskas kurjuus (1919, Miseria Santua), gerraren zurrunbiloan harrapaturiko nekazari xume baten historia kontatzen duena. Eleberri laburrez osaturiko liburuak argitaratu ondoren Finlandiatik kanpo ezagunena den eleberria idatzi zuen: Nuorena nukkunut (1931, Loak gazterik hartu zuen), neska gazte baten bizitza laburraz eta hartan pairatuaz diharduena. Eleberri horretan eta garai bereko gainerakoetan M. Maeterlincken mistizismoaren eragina nabarmentzen da.
Sillanpäären beste zenbait eleberri: Miehen tie (1932, Gizon baten bidea); Ihmiset suviyössä (1934, Gizakiak udako gauean), eleberri poetikoa.
1939an Literaturako Nobel saria eman zioten.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu