Andoni Aizpuru
Andoni Aizpuru Murua (Gabiria, Gipuzkoa, 1964ko uztailaren 11)[1] kazetaria eta telebista aurkezlea da. Irakasle ikasketak egin zituen, eta euskaltegiko irakasle aritu zen hainbat urtez, baina Euskal Irrati Telebistan lan egiteko proba batera aurkeztu eta eguraldiaren berri emateko aukeratu zuten. Hain zuzen ere eguraldi saioekin egin zen ospetsu, ukitu pedagogikoa ematen diolako eta oso euskara aberatsa eta adierazkorra darabilelako. Elorrion bizi da.
Andoni Aizpuru | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gabiria, 1964ko uztailaren 11 (60 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, telebista aurkezlea eta telebista-meteorologoa |
ETB 1 telebista katean Euskadi zuzenean saioa aurkeztu zuen Maddalen Iriarterekin batera. Ondoren, Bertatik Bertara telesaioa gidatu zuen zenbait urtetan zehar. Gainera, Barnetegia realitya aurkeztu zuen. Halaber, Bi Errepidean saioa aurkeztu zuen Urko Aristirekin batera. Horrelakoa da bizitza saioa ere gidatu zuen. Gaur egun eguraldiaren arduraduna da.
Sariak
aldatuAndoni Aizpuruk, kazetari eta telebista aurkezle gisa egindako ibilbide luzean, hainbat sari jaso ditu.
Bakarka
aldatu- 1990ean: Gerriko saria, Urbia-Oltzeko artzaintza izenburuko ikerlanarekin (Urbiako artzaintzari buruzkoa).[2][3]
- 2000n: Rikardo Arregi kazetaritza saria.
Telebista saioko taldearekin
aldatu- 1999an: Bertatik Bertara saioko taldearekin, Argia Saria
- 1999an: Bertatik Bertara saioko taldearekin, La candileja y el laurel de oro saria, Madrilen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Zuriñe Velez de Mendizabal Etxabe: «Andoni Aizpuru (komunikatzailea): "Eguraldia aurkezterakoan ukitu pedagogiko bat ematen diot"», Euskonews & Media, 120. zenbakia, 2009-07-07.
- ↑ Gerriko sariaren 2010. urteko deialdia.
- ↑ Estitxu Eizagirre eta Ixiar Eizagirre: «Andoni Aizpuru: "Telebistan kamera zeharkatu eta etxeraino sartu beharra dago"», Argia, 1892. zenbakia, 2003-03-23.
Kanpo loturak
aldatu- Aizpea Amas: «Andoni Aizpuru: "Hemendik bi urtera 'Horrelakoa da bizitza'-k seilua izatea da gure helburua"»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2007-12-02.
- Amagoia Iban: «Andoni Aizpurua: "Nire herritar irudiarekin identifikatzen naiz"», Argia, 1496. zenbakia, 1994-09-18.
- Jon Odriozola: «Andoni Aizpuru: "Negua eta elurra gustuko ditudanez, Finlandian biziko nintzateke"», Argia, 1439. zenbakia, 1993-06-13.
- «Andoni Aizpuru: "Mapa batekin iragarpenik luzeena bederatzi egunekoa da"», HABE, 2002-02-03.