Ireki menu nagusia

Man Haron Monis (Borujerd, Iran, 1964ko maiatzaren 19a - Sydney, Australia, 2014ko abenduaren 16a) jatorriz Irangoa eta Australian bizi zen apaiza zen.

Man Haron Monis
Aiatola Handia

Bizitza
Jaiotza Borujerd Itzuli1964ko maiatzaren 19a
Herrialdea  Iran
 Australia
Bizilekua Bexley North Itzuli
Talde etnikoa Iranian Australiana Itzuli
Lehen hizkuntza persiera
Heriotza Sydney2014ko abenduaren  16a (50 urte)
Hezkuntza
Heziketa Imam Sadiq University Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
persiera
Jarduerak
Jarduerak idazlea, Akhoonda Itzuli eta teologoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa
www.sheikhharon.com/

BiografiaAldatu

Manteghi Burjerdi zen bere jaiotzezko izena. 1996an Australian errefuxiatu zen. Webgune bat irekia zuen eta 2014ko urrian idatzi zuenez, xiismoa utzi eta islamaren beste adarrera, sunismora igaro zen. Gainera, leialtasuna adierazi zion Abu Bakr al-Bagdadi Estatu Islamikoaren buruzagiari[1].

Monis askotan agertu zen Australiako hedabideetan. Alde batetik, Australiak Afganistango gerran zuen parte hartzearen aurka egiteagatik. Bestalde, zigortu ere egin zuten hildako soldaduen familiei igorritako eskutitz iraingarriengatik[1].

2014ko urrian, baldintzapeko askatasunean zegoen, Noleen Hayson Pal emazte ohiaren hilketan konplize izateagatik. 2014ko abenduaren 15ean, Sydneyko bahiketa burutu zuen eta bertan hil zen[1].

ErreferentziakAldatu

  1. a b c Mikel Rodriguez, «Australiara iritsi dira zipriztinak», Berria, 2014-12-16