Dorothy Crowfoot Hodgkin
Dorothy Crowfoot Hodgkin (Kairo, 1910eko maiatzaren 12a - Ilmington, Ingalaterra, 1994ko uztailaren 29a) britaniar kimikari eta unibertsitateko irakaslea izan zen. Kimikako Nobel saria eman zioten 1964. urtean, X izpien eta gai biokimiko nagusien egituren inguruan eginiko lanengatik. [1] 2014an, Kristalografiaren Nazioarteko Urteak bere Nobel Sariaren 50. urteurrena ospatu zuen. [2]
Biografia aldatu
Kairon jaio zen, berau britaniar kolonia zelarik, bere aita John Winter Crowfoot bertan lan egiten baitzuen, ondoren Sudanera eta Jerusalemera mugitu ziren, non British School of Archaeology zuzendu zuen. Ama, Grace Mary Hood senarrari arkeologia kontuetan laguntzeaz gain ilustratzaile botanikoa ere bazen eta Sudaneko flora marraztu zuen.[3][4]
Dorothyk kimikarekiko interesa Sudanen garatu zuen, baina ikasketak Erresuma Batuan egin zituen, Oxfordeko unibertsitatean (Somerville College). 1934an, doktoretza atera zuen Cambridgeko unibertsitatean, kristalografian espezializatuz. Espezializazio horretan murgilduta ibili zen irakasle Oxforden, 1977 urte arte.[3] Izan zituen ikasleen artean aipagarria da Margaret Tatcher.[5]
Bere izekok, Dorothy Hood, ikasketak ordaindu zizkion hasieran baina ondoren diru laguntzak jaso zituen Rockefeller eta Nuffield Fundazioen eskutik. 1937an Thomas Hodgkin-ekin ezkondu zen eta hiru seme alaba izan zituzten.[3]
Artritis erreumatoide-ak jota gurpildin aulkian bukatu bazuen ere, ikertzen jarraitu zuen. Izan ere, Hodgkinek, bere lehen haurra jaio ondoren infekzio bat izan ondoren, garatua zuen artritis kronikoa 28 urte zituela. Horrek eskuak handituta eta desitxuratuta utzi zizkion.[6]
Ikerketa zientifikoak aldatu
Hodgkinek biokimika ikerketa ugari egin zituen X izpiei esker. Intsulina izan zen bere ikerketak egiteko lehentasun bezala erabili zuena, 1934an Robert Robinsonek intsulina kristalinoaren lagin bat eman zionean. 1930eko hamarkadan X izpiei buruzko teoriarik ez zegoenez garatuta, teknika kristalografikoa hobetzea erabaki zuen hurrengo biomolekulen estruktura tridimentsionala zehaztuz:[4]
- kolesterola, 1937an.
- penizilina, 1945ean.
- B12 bitamina, 1954an.
- intsulina, 1969an, eta honekin batera, laktoglobulinarena, ferritinarena, eta tabakoaren mosaikoaren birusarena.
Sariak eta Aitortzak aldatu
- 1964an, Kimikako Nobel Saria irabazi zuen.[3]
- 1965ean, Merituaren ordena deritzon titulua eman zion Erresuma Batuko Elisabet II.a erreginak.
- 2016an, Raquel Gonçalves-Maia-k Dorothy Crowfoot Hodgkin. Pepsina. Penicilina. Colesterol. Vitamina B12.Insulina. liburua idatzi zuen Portugesez.[7]
Irudi galeria aldatu
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Ingelesez) «Dorothy Hodgkin» Britannica Presents 100 Women Trailblazers 2019-02-16 (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dorothy Crowfoot Hodgkin, protagonista del Año Internacional de la Cristalografía» Mujeres con ciencia 2014-05-12 (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
- ↑ a b c d (Ingelesez) «The Nobel Prize in Chemistry 1964» NobelPrize.org (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Herrero, Maria Sol Antolin. (2020-09-18). «Dorothy Crowfoot Hodgkin, Premio Nobel de Química» DF Diario Feminista (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
- ↑ «Dorothy Crowfoot Hodgkin, bioquímica y premio Nobel - Retiario» blog.rtve.es 2017-01-27 (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
- ↑ (Ingelesez) «Dorothy Hodgkin | Biography & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gonçalves-Maia, Raquel Gonçalves-Maia (. (2016). Dorothy Crowfoot Hodgkin. Pepsina. Penicilina. Colesterol. Vitamina B12. Insulina. Colibrí ISBN 9727729916..