Kenneth Kaunda
Kenneth Kaunda (Chinsali, Zambia, 1924ko apirilaren 28a) politikaria da. Zambiako askatasun-mugimenduaren buruzagia izan zen, eta Zambiako lehenengo lehendakaria 1964tik 1991ra.
Kenneth Kaunda | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() (2020) | |||||||||||||
1987ko uztailaren 27a - 1988ko maiatzaren 25a ← Denis Sassou-Nguesso - Moussa Traoré →
1970eko irailaren 8a - 1973ko irailaren 5a ← Gamal Abdel Nasser - Houari Boumediene →
1970eko irailaren 1a - 1971ko ekainaren 21a ← Ahmadou Ahidjo - Moktar Ould Daddah →
1964ko urriaren 24a - 1991ko azaroaren 2a ← baliorik ez - Frederick Chiluba →
1964ko urtarrilaren 22a - 1964ko urriaren 24a
| |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotza |
Chinsali (en) ![]() | ||||||||||||
Herrialdea |
![]() | ||||||||||||
Familia | |||||||||||||
Ezkontidea(k) | Betty Kaunda | ||||||||||||
Seme-alabak |
ikusi
| ||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||
Heziketa |
Munali Secondary School (en) ![]() | ||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||
Erlijioa | Presbiterianismoa | ||||||||||||
Alderdi politikoa |
United National Independence Party (en) ![]() | ||||||||||||
IMDb | nm5423880 |
BizitzaAldatu
Aita eta ama eskola-maisuak zituen, eta bera ere eskola-maisu gisa hasi zen lanean, lehenbizi Zambian eta gero Tanganyikan. African National Congress alderdian sartu zen, eta alderdi horretako idazkari nagusi izendatu zuten 1952an. 1958an, alderdia utzi, eta Zambia African National Independence Party sortu zuen, hura baino askoz ere erradikalagoa. Alderdi horretatik, Rhodesia-Nyassa federazioa hautsi, eta Zambiako estatua sortzeko borrokan ahalegindu zen. 1964an, askatasuna lortu zuen Zambiak. Estatu berrian, Errepublikako lehendakari, gobernuburu eta Defentsako ministro karguak hartu zituen. Afrikako herrialdeen askatasun-mugimenduen bultzatzaile izan zen. 1997aren amaieran, atxilotu egin zuten Chiluba lehendakariaren aurkako estatu-kolpea bultzatzeagatik, baina hurrengo urtean aske utzi zuten.
ErreferentziakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kenneth Kaunda |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.