Pilar Rodríguez Pérez

Pilar Rodríguez Pérez (Donostia, 1964ko azaroaren 19a) literatura, zinema, komunikazio eta genero ikasketetan aditua da. Harvardeko Unibertsitatean hizkuntza eta literatura erromantzeetan doktoreada, 2002.urtera arte Columbiako Unibertsitateko irakaslea izan zen. Gaur egun Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Saileko irakasle titularra da.

Pilar Rodríguez Pérez
Pilar Rodríguez Pérez.jpg
Bizitza
JaiotzaDonostia1964ko azaroaren 19a (58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Harvard Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea

BiografiaAldatu

Pilar Rodríguez Pérez Donostian jaio zen 1964an. 1987an Deustuko Unibertsitatean Filologia Hispanikoan lizentziatu zen, Donostiako campusean. Harvardeko Unibertsitateko beka oso bat lortu zuen, Hizkuntza eta Literatura Erromantzeak doktoretza egiteko. 1994an, "Mujer y desarrollo: narrativa femenino española de Posguerra" tesia defendatu zuen, eta irakaskuntza- eta ikerketa-karrera garatzen hasi zen, munduko unibertsitaterik ospetsuenetara eramango zuena.

Harvardeko Unibertsitatean klaseak emanez garatzen du bere karrera akademikoa, berak diseinatutako "El español a través de los medios de comunicación" programan. Geroztik, 1995etik 2002ra, irakasle izan zen Columbiako Unibertsitatean (New York-en), Literatura Konparatuaren Departamentuan eta emakumearen ikasketetan. Europako eta Ipar Amerikako hainbat erakundetara ere gonbidatu dute irakasle bezala, hala nola Swansea Universityra (Erresuma Batua) eta Dartmouth Collegera (Estatu Batuak). Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Saileko irakasle titularra eta Komunikazioa taldeko ikertzaile nagusia da, eta Ikerketa Jarduera Ebaluatzeko Batzorde Nazionalak (CNEAI) aitortutako hiru seiurteko irabazi ditu.

Bere ikerketa-lanak, argitalpenak eta tesi-helbideak genero-ikasketen, zinemaren eta komunikazioaren esparruan garatzen dira, eta hainbat erakunderekin lankidetzan aritzen da, hala nola Emakunderekin, Gipuzkoako Foru Aldundia]]rekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Barnard Collagerekin. Generoari, kultura-ikasketei eta zinemari buruzko hainbat liburu eta artikuluren egilea da eta hainbat saiakera sari irabazi ditu. Hizlari gonbidatu bezala eta nazioarteko hainbat kongresu eta konferentziatan antolatzaile bezala parte hartu du, eta tokiko, estatuko eta nazioarteko kultura- eta arte-jardueretan elkarlanean aritu da. Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak izendatu dute 2018ko Entseguaren Sari Nazionaleko Epaimahaian parte hartzeko.

Esparru akademikotik genero-arrakala ikusarazteko konpromisoa duen emakumea da, bereziki euskal publizitatean edo zineman, non oro har, zinemagintzan emakumezko zuzendari gutxi ikusten jarraitzen dugun. Euskal zinematografian, oraindik ere, genero-politikak oso urrun daude. Ez dago lekurik emakume urratzaileentzat. Komunikabideek sexu-erasoak bezalako arazoak tratatzeko eta ikusarazteko duten garrantzia ere aldarrikatzen du.

ArgitalpenakAldatu

LiburuakAldatu

  • 2000an "Vidas im/propias: transformaciones del sujeto femenino en la narrativa española contemporánea"
  • 2002an "Mundos en conflicto: aproximaciones al cine vasco de los noventa"
  • 2006an "Una revisión de la modernidad desde la perspectiva de género: tres relatos de Carmen de Burgos"
  • 2006an "Extranjeras. Migraciones, globalización, multiculturalismo"
  • 2010ean "El cine europeo como espacio para la reflexión social"
  • 2015ean "Basque Cinema : a cultural and political history"
  • 2015ean  "Cine vasco: una historia política y cultural"
  • 2006an "Tratamiento de la violencia de género en la prensa vasca"
  • 2007an "Dirigir en femenino"
  • 2010ean "Mujeres, formación y empleo: realidades y representaciones"
  • 2009an "Cultural Studies: Basque/European Perspectives"
  • 2012an "Exilio y cine"
  • 2016an "The Role of the Humanities in Times of Crisis"
  • 2017an "Mujeres víctimas del dolor y la violencia terrorista"

KapituluakAldatu

  • “El cine vasco del exilio” en Sesenta años después: Euskal Erbestearen Cultura. Euskal Herria, Aktak, 1999. Páginas 341-52.
  • “Exclusión y pertenencia: nación y responsabilidad en En el último azul” en El espejo y la máscara: ensayos críticos sobre la trayectoria narrativa de Carme Riera. Barcelona, Destino, 2000. Páginas 241-263
  • “Subjetividad femenina y exilio en Historia de un regreso” en Martin Ugalde azterkizun-Encuentros con Martín de Ugalde. San Sebastián, Saturrarán, 2002. Páginas 193-205.
  • ”Female Visions of Basque Terrorism” en A World of Differences: Women´s Narrative and Film in Twentieth-Century Spain. Minneapolis, Minnesota UP, 2002, pp. 155-167.
  • “El País Vasco: ¿La cuestión pendiente de la transición”? Yoyes de Helena Taberna.” La historia a través del cine: transición y consolidación democrática en España. Vitoria-Gasteiz, UPV, 2004.
  • “Tratamiento de la violencia de género en la prensa vasca” Violencia contra las mujeres. Las dimensiones de la desigualdad. León, Universidad de León, 2008, pp. 317-346.
  • “Cultural Studies: Basque/European Perspectives: An Introduction” Cultural Studies: Basque/European Perspectives. Reno, University of Nevada 2010, pp. 11-30.
  • “From the national to the transnational: European films and political discourse” in Conjuctions and Disruptions. Communication, Information and Media Studies in Europe. Bilbao, University of Deusto, 2011, pp. 151-62.
  • Susana and the voluptuosity of destruction” Companion to Luis Buñuel. London, Blackwell, 2013, pp. 240-254.
  • “On the Function of Punk Aesthetics in Salto al vacío” and Historias del Kronen” Screening Songs in Hispanic and Lusophone Cinema. Manchester, Manchester UP, 2012, pp. 83-97.
  • “Multiculturalism vs Transculturality: European Film” en Europe-Space for Transcultural Existence? Göttingen, Universitätsverlag Göttingen, 2013, pp. 163-184.
  • No habrá paz para los malvados. Presencias líquidas del mal”, en Historia, memoria y sociedad en el género negro. Literatura, cine, televisión y cómic. Santiago de Compostela, Andavira, 2013, pp. 389-395.
  • “Sesso y violenza. Rappresentazioni cinematografiche di gender e ETA” en Peretti, L & V. Roghi (eds), Immagini di piombo: Cinema, storia e terrorismi in Europa. Milan: Postmedia, 117-29.
  • “Producciones transnacionales recientes”, en Euskal zinema: Zinemagileen hiru belaunaldi. Cine vasco: Tres generaciones de cineastas. (Ed. Joxean Fernández). Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca, 2015, pp. 273-280.
  • “La imagen fotográfica y literaria y el vacío de la ausencia” en Imágenes de la memoria. Víctimas del dolor y la violencia terrorista. Madrid, Biblioteca Nueva, 2015.
  • Corazones de hielo: Dolor y duelo de las mujeres víctimas de ETA” en Rodríguez, M.P. (ed.) Mujeres víctimas del dolor y la violencia terrorista, Biblioteca Nueva, Madrid, 2017, pp. 71-82.
  • "La revolución big data: Transformaciones en los estudios de ocio", en Bayón, Fernando y Palmero, Carmen (eds.). Sociedad del ocio y políticas de la cultura. Una mirada interdisciplinar desde las ciencias humanas. Burgos: Universidad de Burgos. ISBN: 978-84-16283-60-6.
  • “Active Participation and Citizenship: The Power of Technology to Change Power Dynamics”, Eds. Suárez, Juan Carlos; Marín, Sergio y Panarese, Paola, Comunicación, género y educación. Representaciones y (de)construcciones. Madrid: Dykinson, 509-522.

ArtikuluakAldatu

  • “Destrucción y construcción: explicitación poética en Altazor
  • “Experiencia, literatura y cine: traducciones y traiciones en La Plaza del DiamanteAnuario de Literatura y Cine en Español I (1995). Páginas 111-120.
  • “La otra opción amorosa: Te dejo, amor, la mar como una ofrenda de Carme Riera” Confluencia 11.2. (Primavera 1996). Páginas 39-56.
  • “Desviación y perversión en El veneno del arte de Carmen de Burgos” Symposium 51.3 (Otoño 1997). Páginas 172-185.
  • “Dark Memories, Tragic Lives: Representations of the Basque Nation in Three Contemporary Films” Anuario de Literatura y Cine en Español III (1997). Páginas 129-144.
  • “Encierros y fugas en la narrativa femenina española de los años cincuenta” Revista Hispánica Moderna LII (Junio 2000). Páginas 121-132.
  • “Disidencias históricas: rescates,simulacros y excesos en la narrativa femenina postmoderna” Arizona Journal of Hispanic Cultural Studies 4 (2000). Páginas 77-90.
  • “¿Qué desastre?¿Qué nación?¿Qué problema? Revisiones del nacionalismo español a la luz de Unamuno” INTI. Revista de literatura hispánica.51 (2000): 3-16.
  • “New Documentary Productions: A New Speaking Position for Migrant Subjects in Extranjeras and Si nos dejanCatalan Journal of Communication and Cultural Studies”. 2.1 (2010), pp. 43-58.
  • “Gender Dimension in Media and Communication Studies: Main Concepts and Illustrations in Mass Mediated Texts” Análisis 50 (2014): 27-38.
  • “Infotainment in the Campaign for the 2015 Spanish general Election. An Analysis of El Hormiguero from a Gender Perspective” Cuestiones de género:de la igualdad y la diferencia. 11 (2016): 313-328.
  • “From dispossession to reparation: Yoyes thirty years after her death” Revista Internacional de Pensamiento Político 11 (2016): 369-382.
  • Femvertising: female empowering strategies in recent Spanish commercials” Investigaciones Feministas (2017): 8:2: 337-351.
  • “Transformaciones en la representación de la violencia y del terrorismo en el cine: el caso del País Vasco (2000-2017)” Studia Iberica et Americana, 6: 49-63.

Sariak eta aintzatespenakAldatu

  • Carmen de Burgos saiakera sari nazionala 2003. Almeriako Aldundiak emandakoa.
  • 2005eko Becerro de Bengoa saiakera-saria. Arabako Foru Aldundiak emandakoa.

Kanpo estekakAldatu