Maria Iraburu

nafar biologo, ikerlari eta unibertsitate irakaslea

Maria Iraburu Elizalde (Iruñea, 1964ko abenduaren 1a) nafar biologo, ikerlari eta unibertsitate irakaslea da. Nafarroako Unibertsitateko Biokimika eta Biologia molekularreko irakaslea da, eta errektorea 2022tik.[1]

Maria Iraburu

(2018)
Rector of the University of Navarra (en) Itzuli

2022ko urtarrilaren 10a -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría José Iraburu Elizalde
JaiotzaIruñea1964ko abenduaren 1a (60 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Albert Einstein College of Medicine (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta biokimikaria
Enplegatzailea(k)Nafarroako Unibertsitatea  (1996 -
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Bizitza

aldatu

Maria Iraburu Elizalde Iruñean jaio zen, 1964ko abenduaren 1ean. 1982-1987 bitartean, Biologia ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitatean. Bertako Biokimika eta Biologia molekularreko departamenduan 1992an doktore tesia defendatu ostean, 1993-1996 bitartean doktoretza osteko egonaldia egin zuen New Yorkeko Albert Einstein College of Medicine-n (Yeshiva Unibertsitatea).[1][2]

1996an hasi zen lanean Nafarroako Unibertsitatean. Medikuntza eta Zientzietako fakultateetako irakaslea izateaz gain, 7 ikerketa-proiektutan hartu du parte ikerlari nagusi moduan, eta 8 doktore tesi zuzendu ditu. Irakasleen errektoreorde izendatu zuten 2012an, eta errektore 2021eko abenduan.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c María Iraburu, nueva rectora de la Universidad de Navarra. Diario de Noticias, 2021eko abenduak 14, noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).
  2. María Iraburu, nueva rectora de la Universidad de Navarra. Radio Pamplona, 2021eko abenduak 14, cadenaser.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).

Kanpo estekak

aldatu