Maite Zuñiga

eibartar atleta ohia

Maite Zuñiga Domínguez (Eibar, Gipuzkoa, 1964ko abenduaren 28a - ) euskal atleta ohia da. 1988an Espainiako atletismoko errekorra lortu zuen 800 metroetan,[1]

Maite Zuñiga
Bizitza
JaiotzaEibar1964ko abenduaren 28a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Julio Maldonado (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta eta polizia
Atletismoa
Kirol diziplinak 800 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Altuera167 zentimetro

IAAF: 14260211 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Gipuzkoako Eibar herrian jaio zen 1964an. Ertzaina da lanbidez.[2] Julio Maldonado "Maldini" kazetariarekin ezkondu zen, bi alaba ditu eta Madrilgo Erkidegoan bizi da.[3]

Kirol ibilbidea

aldatu

1976an egin zuen debuta, Arabako Federazioaren ordezkari lanetan, eta 22 urtez jardun zuen bertan. Azken hirurak Bizkaiko Federazioarekin izan ziren. Iraupen-erdiko espezialista izan zen arren, Arabako 54 errekor hobetu zituen 11 probatan. Bertako palmares ikusgarriak jarraipena izan zuen Espainia mailan (25 aldiz Espainiako txapelduna: 1 jubenil, 2 junior eta 22 absolutu) eta nazioarte mailan (62 aldiz). 1988ko Seulgo Udako Olinpiar Jokoetan zazpigarren postua lortu zuen, 800 metroko distantzian.[4] 1988ko udan Espainiako 800 eta 1.500 metroko errekorrak lortu zituen.[4] Seigarrena izan zen Bartzelonako 1992ko Olinpiar Jokoetako 1.500 metroko finalean. Horrez gain, Atlantako 1996ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, berriz ere 1.500 metrotan, eta 1995eko Munduko Txapelketako finala jokatu zuen.[4] Urte berean bere hamargarren Espainiako Txapelketa lortu zuen (400 metroetan bat, 800 metroetan 5 eta 1.500 metroetan 4). 1993an Pista estaliko Europako Txapelketetan bosgarren postua lortu zuen eta 1995ean brontzezko domina, modu bitxian bada ere: bosgarren postuan bukatu zuen lasterketa, baina hirugarren eta laugarren postuetan sailkatutako atletak deskalifikatuak izan ziren, dopinaren aurkako kontrolean substantzia debekatuak hartu zituztela antzeman zuten eta.[4]

Mediofondo sektoreko kadete mailako koordinatzailea eta Diana Operazioko gainbegirale kargua bete zuen.[5]

2009an, Telecinco Supervivientes izeneko reality saioan parte hartu zuen, irabazi eta 200.000 euroko saria jaso zuen.[6] Saio horretan, Raul Ruizek defendatu zuen, Prisa taldeko futbolari ohia eta kirol erreportaria eta Julio Maldonadoren (Maite Zuñigaren senarra) lagun mina.[7] Urte berean, 2009ko Ciudad De Villena Krosean parte hartu zuen, bere kategorian hirugarren postuan geratuz.[8]

Espainiako Atletismo Federazioko kadete eta jubenil kategorietako arlo teknikoko arduradun jardun du.[9][10]

Ibilbidea

aldatu
Urtea Txapelketa Lekua Emaitza Proba
1987 Europako Txapelketa Liévin,   Frantzia 9.a 1500 m
1988 Europako Txapelketa Budapest,   Hungaria 5.a 1500 m
1988 1988ko Udako Olinpiar Jokoak Seul,   Hego Korea 7.a 800 m
1989 Europako Txapelketa Haga,   Herbehereak 4.a 800 m
1992 1992ko Udako Olinpiar Jokoak Bartzelona,   Espainia 6.a 1500 m
1993 Munduko Estaliko Atletismo Txapelketa Toronto,   Kanada 5.a 1500 m
1995 Munduko Estaliko Atletismo Txapelketa Barcelona,   Espainia 3.a 1500 m
1995 Munduko Atletismo Txapelketa Göteborg,   Suedia 8.a 1500 m
1996 1996ko Udako Olinpiar Jokoak Atlanta,   AEB ? 1500 m
1997 Munduko Atletismo Txapelketa Atenas,   Grezia 4.a 1500 m
1997 Joko Mediterraniarrak Bari,   Italia 3.a 1500 m


Gainera hamar Espainiako Txapelketa lortu zituen:

Sariak eta aintzatespenak

aldatu
 
Maite Zuñiga kalea Gasteizen
  • 2020an, martxoaren 8ko ospakizunen harira, Eibar Futbol taldeak Ipurua futbol zelaiko eremu desberdinak berrizendatu zituen sasoi guztietako Eibarko emakume kirolarien izenen plakak jarriz, Maite Zuñigarena tarteko.[14]
  • 2021eko azaroaren 20an Basaurin eman zioten Ohorezko Aguiles delakoa, F.IKZ (Atletismo Kulturaren Nazioarteko Jaialdia).[15]

Erreferentziak

aldatu
  1. «ZÚÑIGA DOMÍNGUEZ, Maite - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus.
  2. País, Ediciones El. (9 de noviembre de 1988). Maite Zúñiga, vigilante nocturna en la academia de la Ertzaintza. .
  3. Maite Zuñiga (exatleta): «Toda mi carrera atlética es para recordar». 26 de marzo de 2016.
  4. a b c d País, Ediciones El. (9 de noviembre de 1988). Maite Zúñiga, vigilante nocturna en la academia de la Ertzaintza. .
  5. País, Ediciones El. (9 de noviembre de 1988). Maite Zúñiga, vigilante nocturna en la academia de la Ertzaintza. .
  6. ELPAÍS.com. (12 de junio de 2009). Maite Zúñiga se corona como ganadora de 'Supervivientes'. .
  7. Maite, ganadora de 'Supervivientes 2009'. .
  8. MAITE ZUÑIGA EN EL CROSS NOCTURNO. .
  9. ««Me aburre que se siga pensando que las mujeres deportistas somos más masculinas»» El Correo 30 de noviembre de 2018.
  10. «Las jornadas 'Referentes' analizan el deporte femenino alavés con la presencia estelar de Maite Zuñiga» El Correo 23 de noviembre de 2018.
  11. «ABC SEVILLA (Sevilla) - 03/04/1996, p. 74 - ABC.es Hemeroteca» hemeroteca.sevilla.abc.es.
  12. «Calle de Maite Zúñiga - Callejero de Vitoria-Gasteiz - Callejero.net» vitoria-gasteiz.callejero.net.
  13. Rego, María. (26 de agosto de 2018). «El callejero también relega a la mujer» El Correo.
  14. (Gaztelaniaz) «El Eibar renombra los espacios de Ipurua con motivo del 8M» www.sdeibar.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-05).
  15. «La gala clausura de FICA reconocerá a Fermín Cacho, Maite Zúñiga y al club de Javi Conde» El Correo 2021-11-19.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu