Iñigo Muguruza
Iñigo Muguruza[1] Ugarte (Irun, Gipuzkoa, 1964ko abenduaren 17a - 2019ko irailaren 5a[2]) euskal musikaria izan zen.
Iñigo Muguruza | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Iñigo Muguruza Ugarte |
Jaiotza | Irun, 1964ko abenduaren 17a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2019ko irailaren 5a (54 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Alboko esklerosi amiotrofikoa |
Familia | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, DJ producer (en) , baxu-jotzailea, abeslaria eta musikagilea |
Kidetza | Kortatu Delirium Tremens (musika taldea) Negu Gorriak Joxe Ripiau Sagarroi Lurra |
Genero artistikoa | Euskal Rock Erradikala ska reggaea punk hip hop musika Latinoamerikako musika |
Musika instrumentua | gitarra baxua |
Diskoetxea | Oihuka Esan Ozenki Records Metak |
Biografia
aldatuJabier Muguruzaren eta Fermin Muguruzaren anaia gazteena zen. 1980ko hamarkadan Desband taldean (geroago Beti Mugan bilakatu zena) jotzen hasi zen 14 urterekin. Ondoren, Kortatu taldea sortu zuen anaia Ferminekin. Talde horrekin, Euskal Rock Erradikala delako musika mugimenduan kokatu zituzten.
90eko hamarkadan Delirium Tremens taldean hasi zen, gitarra-jotzaile. Delirium Tremens taldearekin Hiru Aeroplano diskoa grabatu zuen, Kaki Arkarazok ekoiztua. Delirium Tremensen amaitutakoan, Negu Gorriak taldea sortu zuen Fermin Muguruzarekin eta Kaki Arkarazorekin.
1996an Negu Gorriak desagertu zenean, Joxe Ripiau taldea sortu zuen, anaia Jabier eta Sergio Ordoñezekin. Bertan, abesteaz gain, baxua jotzen zuen. 2000ko hamarkadan, Sagarroi taldea sortu zuen, eta 2011n, Lurra.
Esklerosi anizkoitzak jota, 2019an hil zen.[2]
Musika taldeetan ibiltzeaz gain eta musika egiteaz gain, film laburrak zuzendu zituen eta haurrentzako liburu bat ere argitaratu. Ezekiel antzezlanaren prestaketan ere lagundu zuen.
Diskografia
aldatuKortatu
aldatu- Kortatu, Cicatriz, Jotakie eta Kontuz Hi! (Soñua, 1985)
- Kortatu (Soñua, 1985)
- A la Calle (Soñua, 1986). Hiru kantuz osaturiko maxi singlea.
- El Estado De Las Cosas (Soñua, 1986). LP.
- Kolpez Kolpe (Oihuka, 1988). LP.
- Azken Guda Dantza (Nola!, 1988).
Delirium Tremens
aldatu- Hiru Aeroplano (Oihuka, 1990). LP eta CD.
- Delirium Tremens (Esan Ozenki, 1991). EP.
- Bilbo Zuzenean 91-5-24 (Esan Ozenki, 1991). LP eta CD.
Negu Gorriak
aldatu- Negu Gorriak (Esan Ozenki, 1990)
- Gure Jarrera (Esan Ozenki, 1991)
- Gora Herria (Esan Ozenki, 1991)
- Borreroak Baditu Milaka Aurpegi (Esan Ozenki, 1993)
- Hipokrisiari Stop! Bilbo 93-X-30 (Esan Ozenki, 1994)
- Ideia Zabaldu (Esan Ozenki, 1995)
- Ustelkeria (Esan Ozenki, 1996)
- Salam, agur (Esan Ozenki, 1996)
- 1990-2001 (Metak, 2005). (DVD + Live CD)
Joxe Ripiau
aldatu- Positive Bomb (Esan Ozenki, 1996). CD.
- Karpe Diem (Esan Ozenki, 1997). CD.
- Paradisu Zinema (Esan Ozenki, 1998). CD.
- Bizitza Triste eta Ederra (Esan Ozenki, 2000). CD.
Sagarroi
aldatu- Meatzaldea (Metak, 2001). CD.
- Euria ari duela (Metak, 2003). CD.
- Toulouse (Metak, 2004). CD.
- Baleike (Kasba Music, 2006). CD.
- Haikua (Sagarroi ekoizpenak, 2009). CD.
Lurra
aldatu- Lurra (autoekoiztua, 2012). CD.
- Akatsa sisteman (5Gora, 2014). CD.
Hiru Leike
aldatu- Ez da euria (autoekoiztua, 2018)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Abizena Muguruza idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Mugurutza onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia
- ↑ a b Astiz, Iñigo. «Iñigo Muguruza hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-09-05).