Volodymyr Oleksiiovych Struk (ukraineraz: Володимир Олексійович Струк; 1964ko maiatzaren 15a - 2022ko martxoaren 2a) politikari ukrainarra, Kreminnako alkatea zen tiroz erail zutenean. Luhanskeko Herri Errepublikaren independentziaren aldeko militantea zen.

Volodymyr Struk

city head (en) Itzuli

2020ko urriaren 25a - 2022ko martxoaren 2a
Ukrainako diputatua

2012ko abenduaren 12a - 2014ko azaroaren 27a
Barrutia: Electoral district #104 (en) Itzuli
Hautetsia: 7th Verkhovna Rada (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaLozivskyi (en) Itzuli1964ko maiatzaren 15a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1964ko maiatzaren 15a -  1991)
 Ukraina  (1991 -  2022ko martxoaren 2a)
HeriotzaKreminna2022ko martxoaren 2a (57 urte)
Heriotza moduaExekuzio estrajudiziala: bala zauria
Hezkuntza
HeziketaLuhansk State University of Internal Affairs (en) Itzuli 2001)
Administrazio Publikoaren Akademia Nazionala 2009)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Kidetza7th Verkhovna Rada (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eskualdeen Alderdia
Opposition Platform — For Life (en) Itzuli

vladimirstruk.narod.ru
Facebook: strukvladimir Twitter: struk_vladimir VK: struk_vladimir Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Luhansk Estatu Unibertsitatean graduatua, Eskualdeen Alderdian aritu zen hasieran eta, ondoren, Oposizioko Plataforma-Bizitzaren Aldekoan. 2012tik 2014ra Verkhovna Radan (Ukrainako Kontseilu Gorenean) diputatua izan zen. 2020tik hil arte Kreminnako alkatea izan zen, Luhanskeko Herri Errepublika autoaldarrikatuan, errusiarren aldeko lurraldean. 2022ko martxoaren bian etxean bahitu eta, ondoren, bihotzean tiroz hilda aurkitu zuten. Dirudienez, hilketa Ukrainako inbasioan aurrera eraman zituen errusiarren aldeko aktibitateen ondorioz izan zen.[1] Berria ezagututa, Anton Gerashchenkok, Ukrainako Barne Ministerioaren aholkulariak, zera idatzi zuen Telegram aplikazioan: "Traidore bat gutxiago dago Ukrainan. Luhansk eskualdeko Kreminnako alkatea, Luhanskeko parlamentuko diputatu ohia, hilda aurkitu dute".[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu