Lazkao Txiki
Lazkao Txiki, benetako izenez Joxe Migel Iztueta Kortaxarena (Lazkao, 1926ko irailaren 15a - Donostia, 1993ko apirilaren 3a), Gipuzkoako eta Euskal Herri osoko bertsolaririk ezagunenetakoa izan zen.
Lazkao Txiki | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Joxe Migel Iztueta Kortajarena |
Jaiotza | Lazkao, 1926ko irailaren 15a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1993ko apirilaren 3a (66 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, nekazaria, bertsolaria eta poeta |
Parte-hartzailea
| |
Genero artistikoa | olerkigintza bertsolaritza |
Bizitza
aldatu1926ko irailaren 15ean jaio zen Lazkao udalerriko Lazkaomendi auzoko Abaliñe baserrian. Eskolan zortzi urterekin hasi zen. Oso azkar ikasi omen zuen irakurtzen eta idazten. Bertsolariak lehen aldiz bederatzi urterekin ikusi zituen, Zepai eta Uztapide hain zuzen. Izugarri gustatu zitzaion eta orduantxe hasi omen zitzaion bertsotarako zaletasuna pizten.
Umetan, Espainiako Gerra Zibila pairatu zuen. Soldaduska egitera Afrikara joan behar izan zuen bi urterako: arabieraz hamar arte kontatzen behintzat ikasi omen zuen. Lazkao Txiki ezkongabea zen, eta bakardade hori zuen minetako bat. 1978an, Ahetzen, Mattin bertsolariari egindako omenaldian halaxe abestu zuen:
Ahetze, 1978-IV-30.
Gaia: Mattinen antzera, gizon alaia eta irri-egilearen fama duzu. Hori bakarrik al da Lazkao Txiki? | |
---|---|
Auspoa liburuko bertsio egokitua | Ahetzen bat-batean botatakoaren transkripzioa |
Ez eduki, ez, ni beti pozik
ego ten naizen usterik, ez baidadukat andregairikan, ez baidaukat emazterik. Amaika aldiz egon izan naiz barrua penaz beterik, baiñan nik poza kantatutzen det tristura neutzat gorderik.[1] |
Ez eduki, ez, ni betik pozik egoten naizen usterik, ez baidadukat andregairikan, ez baidaukat emazterik. Hamaika aldiz egon izan naiz barrua penaz beterik; bainan nik pozak kantatutzen det tristura bertan gorderik.[2] |
Euskaldunen arteko zatiketak ere min handia ematen zion. Oso naturazalea zen, bereziki txakurren lagun handia. Noizbait txorien abestiak grabatzen ere ikusi omen zuten mendian. Umeak ere gustuko zituen, oso umezalea zen. Ofizio askotan aritu zen bere bizitzan zehar: baserritar, igeltsero, galdaketako langile, pentsu saltzaile...
Eliza Katolikoaren baitan hezia izan zen, euskal jendearen gehiengoaren antzera. Fede handiko gizona izan zen bizitza guztian, eta ondorioz, zentzu kristaua eta Jaungoikoari nahiz Eliza Katolikoari zion maitasuna oso agerikoak izan ziren bere bertsoetan.
Askotan bertso lanarekin aspertuta edo nazkatuta egoten omen zen. 1976an omenaldi bero bat eskaini zitzaion Donostian. Bere jendaurreko azken bertsoa 1993ko urtarrilean kantatu zuen, Santi Onaindiari eta Alfontso Irigoieni egin zitzaien omenaldian. 1993ko apirilaren 3an hil zen Donostiako erietxean, bihotzeko gaixotasun baten ondorioz. Hil aurreko ebakuntzan honela esan omen zion anestesia jarri behar zion medikuari: "Zuk lokartu egingo nauzu, bai, baina gero nork jarriko dit iratzargailua?".
Bertsolari horri buruz, Juanba Berasategiren zuzendaritzapean sortutako marrazki bizidunetako Lazkao Txiki telesaila zabaldu zuten ETB-1ean 1998 eta 1999an.[3]
Bertsolaria
aldatu1943an, hamazazpi urterekin, kantatu zuen lehen aldiz plazan, Basarri eta Saiburu bertso lagun zituela. Ordutik aurrera ezin konta ahala saiotan parte hartu zuen, bai plazan eta baita txapelketetan ere. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldun (1964, 1965) eta txapeldunordea izan zen (1950, 1962). Euskal Herriko Txapelketan bigarren izan zen 1965ean, Uztapideren atzetik. Basarri, Zepai, Mitxelena, Uztapide, Xalbador, Mattin eta beste hainbatekin kantatu zuen.
Mattin txikiarekin bikotea osatuz, bertso saioei gatza eta piperra jartzen zien. Bertsolaritza zaharreko eskolakoa, umore handikoa eta bizia zen; gai sakonetan ere entzulearengana heltzen abila. Ikasketa handirik gabea bazen ere, gizon azkarra. Txiste kontalari lanetan ere trebea zen. Bertsolari eta pertsona gisan maitatua, haren bizitzan oinarritutako marrazki bizidunak ere egin izan dira telebistan.
Txapelketak
aldatuBertso ezagun batzuk
aldatuzeure buruari.
Ezagutzen det eta
erreza da hori
mutik txiki-txikia
koloreak txuri
arkume jaio berri
txiki bat dirudi.
- Txapelketa batean egunsentiari kantatuak:
kanporatutzen naiz beti,
ta ikusten zaitut zerura goruntz
eguzkiaren aldeti.
Eguzkiaren argitasuna
hortxen dator sortaldeti,
eunan haurtzaro besteik ez zera
bihotzeko egunsenti.
Urre antzeko argitasunez
jantzi da zeru urdina,
gure Jainkoak mirari antzo
zeru goitikan egina.
Behar genduke sendotasuna
eta sinistapen fina,
zer miraria egunsentiaz
konturatuko bagina!
Loa uxatu det ohetik eta
eguzkiak hor dio su,
inpernuaren antz berbera zuk
alde batera daukazu;
baina eguna gazte zera ta
zure eskuan naukazu,
mila zorion egun guztian
arnas ematen banauzu.
- Zestoako kiroldegian, "Amaren bularrari bi bertso" gaiarekin:
bularra edo petxuak,
ama nereak eman zizkidan
bere maitasun itxuak,
neregatikan zer egin zuen
nere amatxo gaixuak:
maitetasuna urtuta eman
halako trago goxuak.
Bularra eman eta ondoren
han hasi ohi zan kantuan,
nere burua erdi lotan nik
han jartzen nuen orduan.
Nere amatxo maitagarria
egongo zera zeruan,
haundia hazi ez banaiz ere
Telesaila
aldatuLazkao Txiki gipuzkoar bertsolariaren istorioetan oinarritutako animazio telesaila da. EITBn igorrita urte askotan zehar. 8 minutuko atalez osatua dago gutxi gora behera.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iztueta, Jose Migel. Irriz eta malkoz. Auspoa liburutegia, Sendoa argitaldaria, 1994, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
- ↑ irriaren giltza al zara Lazkao Txiki. (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
- ↑ EiTB. Lazkao Txiki marrazki bizidunak | EITB Hiru3 | Marrazki bizidunak | EiTB. (Noiz kontsultatua: 2017-04-30).
- ↑ .
Kanpo estekak
aldatu- Lazkao Txiki telesaila ETB3, marrazki bizidunak (2017-04-30)
- Lazkao Txiki Bertsozale elkarteko BDB datu-basean.
- El gran bertsolari vasco Lazkao Txiki
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Lazkao Txiki |