Andres Narbarte

goizuetar bertsolaria

Andres Narbarte Olaizola, goitizenez “Xalto” ezaguna, (Goizueta, Nafarroa, 1927ko azaroaren 20a1971ko urtarrilaren 9a).

Andres Narbarte
Bizitza
JaiotzaGoizueta1927ko azaroaren 20a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaGoizueta1971ko urtarrilaren 9a (43 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta nekazaria

Moxo baserrian jaio baina Txameneko bordan bizi zen txiki-txikitatik. Soldaduska Afrikan egitea suertatu zitzaion, eta han Lazkao Txikirekin bat egin zuen. Lanbidez nekazaria eta afizioz bertsolaria, Nafarroako Bertsolari Txapelketa bitan irabazi zuen. Eskola zaharreko bertsolaria zen, alfabetatugabea baina oso zorrotza. 1971ean mendian sasi-larrea erretzean izandako istripuan hil zen.[1]

Goizuetako eskolak bere izena darama.

Txapelketak aldatu

1960ko Txapelketa Nagusia eta Fabiola erregina aldatu

1960ko Bertsolari Txapelketa Nagusian Xaltori gertatutakoa, oraindik ere ezaguna da.

Alfonso Irigoien gai-jartzaileak, honako puntua jarri zion:

« Belgatarren erregin
egin da Fabiola.
»

Xaltok, ordea, ez zekien Fabiola hori nor zen, (orduko Belgikako erregea zen Badouinekin ezkondu berria) eta gorriak ikusi zituen bere bertsoa ontzeko, hala ere, ezer esan gabe, nola edo hala moldatu zen erantzuteko:

« Igerri diot, Alfonso,
egia diola
beste gainekoan ez zen
mintzatuko hola
hantxen pentsatutzen det
zerbait badagola.
»

Istorio hau ez zen bertan amaitu eta bi urte beranduago, 1962ko abuztuaren 19an, Goizuetan jokaturiko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren kanporaketa batean, Irigoienek berak azken puntua emanik, Xaltori Donostiako gertaera famatua etorri zitzaion burura.[2][3]

Irigoienen azken puntua zen: "Gero juezak irakurri zun sententzia bat larria"

Xaltok orduan, hitzetik hortzera, bertso hau bota zuen:

« Ni Donostira neure ustetan
joan nintzen bertsolaria,
aitortuko det dotore asko
eskolarikan gabia,
eman zidaten ustekabean
Fabiolaren berria,
gero juezak irakurri zun
sententzia bat larria.
»

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu