Mary Poppins
Mary Poppins 1964ko fantasiazko musikal film bat da, Robert Stevensonek zuzendua eta Walt Disneyek ekoitzia.
Istorioa izen bereko Pamela Travers idazlearen liburuetatik dator. Kantak Sherman anaiek ondu zituzten. Walt Disney konpainiaren film ospetsuenetariko bat da.
Mary Poppins Returns (2018) izeneko jarraipena izan zuen.
Sinopsia
aldatu1910. urtea. Londresen Banks etxetik azken haurtzaina joan denean, Banks jaunak bere kontura hartu du haurtzain berria kontratatzea. Hurrengo egunean, zerutik, haizeak ekarrita, Mary Poppins (Julie Andrews) agertu da Gereziondo Kalearen 17an. Hasiera-hasieratik Bankstarren seme-alaba Jane eta Michael Mary Poppins desberdina dela konturatu dira.
Bere zorrotik denetatik ateratzen du, bere aterkiko loro itxurako eskulekuak hitz egiten du, gela konpontzen du bakarrik kristikin eginez edo marrazki batean sartu dira, zaldi-maldikoko zaldien gainean azeria ehizatzeko. Baina umeak pozik egon arren, Banks jaunak bere seme-alaben hezkuntzan parte hartu nahi du eta berak lan egiten duen banketxera eraman. Nahaste-borraste bat antolatu eta gero, umeek ihes egin dute eta teilatuetan bukatu dute Mary Poppins eta Bert kedar garbitzailearekin.
Itzulitakoan, Banks jauna lanetik bota dute, baina Mary Poppinsi esker, familia garrantzitsuena dela konturatu da.
Mary Poppinsek familiaren arazoak konponduta daudela ikusita, bere zorroa egin du, eta berak dioen bezala, beste ume batzuek ere nire laguntza behar dute: aterkia ireki eta etorri zen bezala joan da.
Aktoreak
aldatu- Julie Andrews, Mary Poppins
- Dick Van Dyke, Bert
- David Tomlinson, Banks Jauna
- Jane Darwell, usoei jaten ematen dien andrea