Douglas MacArthur (Little Rock, Arkansas, 1880ko urtarrilaren 26a - Washington Hiria, 1964ko apirilaren 5a) estatubatuar militarra izan zen, Lehen Mundu Gerran, Bigarren Mundu Gerran eta Koreako Gerran parte hartu zuena. Bigarren Mundu Gerrako Filipinetako kanpainan izandako ardura eta kudeaketarengatik AEBko Ohore Domina jaso zuen.

Douglas MacArthur

Chief of Staff of the United States Army (en) Itzuli

1930eko azaroaren 21a - 1935eko urriaren 1a
Charles Pelot Summerall (en) Itzuli - Malin Craig
Bizitza
JaiotzaLittle Rock1880ko urtarrilaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaWashington1964ko apirilaren 5a (84 urte)
Hobiratze lekuaMacArthur Memorial (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna
Familia
AitaArthur MacArthur, Jr.
AmaMary Pinckney Hardy
Ezkontidea(k)Jean MacArthur
Louise Cromwell (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaUnited States Army Command and General Staff College (en) Itzuli
Estatu Batuetako Akademia Militarra
Milwaukee High School of the Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Dothrakia
Jarduerak
Jarduerakofizierra eta army officer (en) Itzuli
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraPhilippine Army (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Armada
GraduaGeneral of the Army (en) Itzuli
Field Marshal of the Philippines (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Koreako Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Marneko bigarren gudua
Battle of Saint-Mihiel (en) Itzuli
Meuse-Argonne Offensive (en) Itzuli
Philippines Campaign (en) Itzuli
New Guinea campaign (en) Itzuli
Filipinetako kanpaina (1944-1945)
Borneo campaign (en) Itzuli
occupation of Japan (en) Itzuli
Battle of Inchon (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

IMDB: nm0531274 Musicbrainz: 1ad986d9-b955-455a-81b8-fcf7820d5962 Discogs: 1020861 Find a Grave: 656 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Lehen Mundu Gerran Frantzian borrokatu zen, koronel zelarik. 1928-1930 bitartean Filipinetan egon ondoren, jeneral izendatu zuten eta Armadako Estatu Nagusiaren buru izan zen. 1941ean Ekialde Urruneko gudarosteen komandante buru izendatu zuten. 1941eko abenduan, japoniarrek Filipina uharteak inbaditu zituztenean, Manila utzi behar izan zuen eta Corregidor uhartean babestu zen. 1942an, japoniarrak bertara iristeko arriskua ikusirik, Filipinetatik irteteko agindua eman zioten estatubatuar goi-agintariek. Martxoaren 13an Mindanao uhartera heldu zen, eta martxoaren 17an Australiara. Herrialde horretako Adelaide hirian zegoelarik bota zuen bere esaldirik ospetsuena: Bataan laga nuen, eta itzuliko naiz.

1943an, aliatuen osteek hego-mendebaldeko Ozeano Barean (Midway, Guadalcanal) egin zuten erasoaren buru izan zen. 1944an Filipinetara itzuli, eta Manilan sartu zen 1945eko otsailean. Lurreko gudaroste guztien komandante buru eta indar aliatuen agintari nagusi izendatu zuten. Berak onartu zuen 1945eko irailean Japoniaren errenditzea.

Japonian bere erara agindu zuen, 1950ean Koreako Gerra hasi zenean Nazio Batuen Erakundeko osteen komandante buru izateko agindua hartu zuen arte. Gerra Txinara zabaltzeko zuen asmoa ikusirik Trumanek, Estatu Batuetako lehendakariak, aginpidea kendu zion 1951n. 1948an eta 1952an Estatu Batuetarako lehendakaritzarako hautagai izan zen, baina ez zuen arrakastarik izan.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo-estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Douglas MacArthur