Ireki menu nagusia

Bizitza eta obraAldatu

Informazio-zientzietako ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitatean. Euskadi Irratian egiten du lan, kazetari gisa. Goizean Behin saioan esatari eta zuzendari moduan egindako lanagatik Kazetaritzako Rikardo Arregi Saria jaso zuen 2000. urtean. Bere burua kazetaritzat baino esataritzat du Iturbek.[2]

Horretaz gainera, iritzi-zutabeak idazten ditu hainbat egunkaritan.

Bere idatziek gizakien arteko harremanez dihardute batez ere.[3]

1992an Ezer baino lehen ipuin bilduma argitaratu zuen, eta urte horretan bertan Euskadi Irratiak haren Maite, maite, maitea antzezlana eman zuen irrati nobela gisa. Hizkuntza zuzen eta biziko 17 ipuin laburrek osatzen dute, bikote harremanen gorabeherak, gaizki-ulertuak, komunikazio arazoak… gune nagusitzat harturik. Batzuk, aurretiaz argitaratuta zeuden HABE aldizkarian; beste batzuk, zenbait sari lortutakoak dira: “Riiiiiiiiiing!” eta “Maiteak, denak”.[1]

1995ean beste ipuin bilduma bat argitaratu zuen: Lehenago zen berandu. 13 testu laburrek osatutakoa da. Bere ipuinek pertsonen arteko harremanez dihardute batez ere, eta emakumeak dira protagonista nagusi.

Bi lan hauen ondoren aitortu zuen Arantxa Iturbek bere burua idazle.[4]

Bere lanen artean, Goenkaleko telesaioko gidoiak idazten parte hartu zuen.[5]

1999an, Ai ama! saiakera laburrean, amatasunaren gaineko burutapenak plazaratu zituen, topikoak hauste aldera. Lan hori antzerkirako moldatu zuen Agurtzane Intxaurragarekin batera, eta HIKA Taldeak antzeztu zuen 2001ean. Iturbek eta Intxaurragak euskarazko antzerkigilerik onenaren Max Saria jaso zuten handik bi urtera. Antzerki lanak idazten jarraitu du azken urte hauetan HIKA Taldeko Agurtzane Intxaurragarekin batera. Eta Aitarekin bidaian obraren gidoiaren idazketa lanarengatik sari bera irabazi zuten Intxaurragak eta Iturbek 2011n.[6]

2001ean euskal haur eta gazte literaturaren alorrean barneratu zen eta hainbat lan argitaratu ditu.

2006an Kontu-jaten argitaratu zuen, XX. mendearen lehen hamarkadetan jaiotako Euskal Herriko hainbat emakume eskarmentu handikori egindako elkarrizketa bilduma.

Ibilbidea irratianAldatu

Ezaguna egin zen irratiaren munduan Jaime Otamendirekin batera aurkeztutako Goizean Behin irratsaioarekin, Euskadi Irratian. 1985ean hasi zen bertan lan egiten.

Gaur egun, Arratsaldekoa saioa gidatzen du.

Nazioarteko ibilbideaAldatu

  • 2017— Poloniako Wroclaweko (Polonia) antolatuko Międzynarodowy Festiwal Opowiadania istorio laburren jaialdian gonbidatua (2017ko urriaren 5etik 8ra).[7]

LanakAldatu

Ezer baino lehen
 
Audioa
Arantxa Iturbe, Ezer baino lehen liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data 1992
Generoa ipuinak
Herrialdea Euskal Herria
Bilduma euskal literatura-ipuinak
Orrialdeak 143
ISBN 84-7917-133-2

NarratibaAldatu

SaiakeraAldatu

Haur LiteraturaAldatu

Taularatutako antzerki lanakAldatu

NobelaAldatu

SariakAldatu

Literatura sariakAldatu

Antzerki sariakAldatu

  • Max Saria. VI edizioa. 2003. Euskal Autore Onena. Ai ama!
  • Max Saria. VIII edizioa. 2005. Euskal Autore Onena. Ixa / Equis
  • Max Saria. XIV edizioa. 2011. Euskal Autore Onena. Aitarekin bidaian

ItzulpenakAldatu

Nik eserita egiten dut. Eta zer?

Ai, ama!

Lehenago zen berandu

  • (Gaztelaniaz) Ya ni siquiera es tarde! (Irun: Alberdania, 2005) itz. Jorge Giménez

Hamaika arrosa

  • (Gaztelaniaz) Once rosas in Otamendi, J.L., Desde aquí (Antología del cuento vasco actual), (Hiru, 1996) Itz. B. Montorio

Maria eta Jose; Pañuelo gorria lepoan

Nik arrazoi; Gehiago galderarik ez

  • (Polonieraz) Mialam racje; Tylko zádnych prosze! in Pewnej nocy w parku: opowiadania baskijskie (Rebis: 2000) Itz. A. Szofer & A. Zawiszewski

Gehienez bost hilabete

El viaje de mi padre, 2009ko antzerki obraren itzulpen laginak hainbat hizkuntzatan: http://www.eizie.eus/Argitalpenak/Senez/20111230

ErreferentziakAldatu

  1. a b   Euskal Literaturaren Hiztegia. EHU, . Noiz kontsultatua: 2017/05/04 .
  2. Arantxa. "Biografía" in Olaziregi, M.J. (comp.) Pintxos. Nuevos cuentos vascos, Editorial Lengua de Trapo, Madrid, 2005.
  3.   Basqueliterature, . Noiz kontsultatua: 2017/05/04 .
  4.   Torrealdai, Joan Mari (1997) Euskal Kultura gaur: liburuaren mundua. Jakin 43 or. ISBN 84-922537-0-3 .
  5. Mario Esnal. Sutondo berria. Hamasei urte Goenkalen. 2010.
  6.   Narratiba Garaikidea. Etxepare Institutua, . Noiz kontsultatua: 2017/05/05 .
  7.    .
  8.   Erostarbe Leunda, Gorka (2017), Kilimatuak ez, kimatuak.Arantxa Iturbek 'Honetara ezkero' liburua plazaratu du, 29 narrazio laburrez osatua, harremanak ardatz eta umore zorrotza lanabes, . Noiz kontsultatua: 2017-11-30 .

Kanpo loturakAldatu