Ireki menu nagusia

Erramun Osa

Euskaltzain urgazlea. Euskaltzaindiako idazkariordea.

Erramun Osa Ibarloza (Zizurkil, Gipuzkoa, 1964ko abuztuaren 22) Euskaltzaindiko idazkariordea da. Zizurkildarra da jaiotzez, ondarroarra bizitza gehiena han egin duelako,[1] eta 2019ko ekainetik Garaiko alkate da (EAJ-ko zerrendaburu izan zen udal hauteskundeetan)[2].

Erramun Osa
ErramunOsa2011Argia.jpg
alkate

Bizitza
Jaiotza Zizurkil1964ko abuztuaren  22a (54 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak Euskaltzain urgazleen zerrenda
Enplegatzailea(k) Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea
Ikastolen Elkartea
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
Euskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

AEKko arduraduna izan zen hamar urtez, gero 2001etik aurrera Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko hizkuntza arduraduna, eta 2007-2009 bitartean, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinaziorako zuzendaria.[3]

Eduki-taula

EuskaltzaindiaAldatu

2011an Euskaltzaindiko idazkariorde izendatu zuten[3] eta Euskaltzain urgazle 2013ko otsailaren 22an. Batzorde hauetako kide izan da: Sustapena (2003-), Argitalpena (2011-), Euskera (aldizkaria) agerkaria (2011-) eta Informazio eta Komunikazioaren teknologiak (2013-).

Zenbait idazlanAldatu

  • Erramun Osa (elkarlanean). Zenbait orientabide erregistroen trataeraz. 2008.

Bestalde, Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 140 lan baino gehiago erakusten ditu.[4]

ErreferentziakAldatu

  1.   Euskaltzaindia, Plazaberri (2016), «Erramun Osa Euskaltzaindiko idazkariorde berria da», Plazaberri, . Noiz kontsultatua: 2018-04-05 .
  2.   «[ARGAZKI GALERIA Durangaldeko herri denetako udal eraketen irudiak - Durangaldea»] Anboto.org . Noiz kontsultatua: 2019-06-19 .
  3. a b   «Erramun Osa, Euskaltzaindiko idazkariorde» Argia . Noiz kontsultatua: 2018-10-30 .
  4. Erramun Osaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>170 produktu).

Kanpoko loturaAldatu