Josu Penades
euskal idazlea
Josu Penades Bilbao (Bermeo, Bizkaia, 1962ko apirilaren 16a) euskal idazlea eta bigarren hezkuntzako euskara eta literatura irakaslea da. Irakasletzako ikasketak eta Teologiako doktoretza egin ditu. Burlatako (Nafarroa) Askatasuna institutuan irakasten du gaur egun, eta lehenago Berako (Nafarroa) institutuan aritu zen.
Josu Penades | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bermeo, 1962ko apirilaren 16a (60 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta katedraduna |
![]() ![]() |
LanakAldatu
NobelaAldatu
- Hurrengo itsasgoren zain (2002, Ibaizabal)
- Etxea (2006, Alberdania)
- Jantzi beltz bi (2009, Alberdania)
SaiakeraAldatu
- Lauaxeta, historian hezurmamituriko sinesmena (1996, Deustuko Unibertsitatea)
Haur eta gazte literaturaAldatu
- Maritxu Anbotokoren ibilaldiak (1983, IKA)
- Iluntzero elkarrekin (2001, Ibaizabal)
Kanpo loturakAldatu
- «Josu Penades» Literaturaren Zubitegia.
- «Penades, Josu» Alberdania argitaletxearen webgunea.
- «Josu Penades Bilbao»[Betiko hautsitako esteka], Euskal Idazleen Elkartearen webgunea.
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |