Itziar Laka
Itziar Laka Mugarza[1] (Bilbo, 1962ko otsailaren 2a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna da, Letretako Fakultatean, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean.
Itziar Laka | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1962ko otsailaren 2a (63 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Massachusettseko Teknologia Institutua |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea, doktorea eta katedraduna |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea (1999 - |
Kidetza | Euskaltzaindia Jakiunde Udako Euskal Unibertsitatea |
![]() |
1990an tesia defendatu zuen Massachussetts-eko Institutu Teknologikoan, eta geroago irakasle izan da New Yorken, Vienan, Utrecht-en, Napolin eta Río de Janeiro-n. Gogo Elebiduna ikertaldeko ikertzaile nagusia da. Bere ikerketak hizkuntzalaritza teorikoa eta psiko/neurolinguistikako metodo esperimentalak uztartzen ditu, hizkuntzaren irudikapen eta prozesamendu neurala argitzeko, batik bat sintaxia eta elebitasunaren inguruan.[2] Hainbat ikerketa-proiektu zuzendu ditu hizkuntzarako gaitasuna noiz garatzen den eta elebakarren eta elebidunen burmuinetan dauden ezberdintasunei buruz ikertzeko.[3][4]
Euskaltzain urgazlea da 2006tik, eta 2013an euskaltzain osoa izateko proposatua izan zen.[5] Euskarazko gramatika deskribatu zuen ingelesez 1996an argitaratu zuen liburu batean.[6] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 50 lan baino gehiago agertzen dira.[7]
Jakiunde Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kidea da.
Sariak eta aintzatespenak
aldatu- 2024ko maiatzean Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria jaso zuen, besteak beste, euskararen eta Euskal Herriaren garapen zientifiko eta kulturala sustatzeagatik.[8]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Abizena Mugarza idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Mugartza onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Itziar Laka Gogo elebiduna ikertaldea
- ↑ Zientzialari (5) – Itziar Laka Zientzia Kaiera (2014-0425)
- ↑ Aitziber, Agirre Ruiz de Arkaute. (2021-06-01). «“Euskaldunontzat guztiz estrategikoa da elebitasuna zientifikoki ulertzea”» Elhuyar aldizkaria (kontsulta data: 2021-06-04).
- ↑ «Itziar Laka eta Jabier Kaltzakorta, euskaltzain oso izateko hautagaiak», Plazaberri, Euskaltzaindia.
- ↑ A Brief Grammar of Euskara liburuaren pdf bertsioa (1996)
- ↑ Itziar Laka Mugarza irakaslearen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>50 produktu)
- ↑ (Gaztelaniaz) Echevarría, Jan. (2024-05-17). «Itziar Laka saritu dute euskara maila zientifiko gorenean jartzeagatik» El Correo (kontsulta data: 2024-05-21).